AEB
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Errusiako emakume bat atxilotuta Washingtonen, Kremlinen agente gisa aritzea egotzita

Trumpen Administrazioaren arabera, atxilotua eta funtzionario bat elkarrekin aritzen ziren emakumeak agente gisa jardun zezan, harremanak sendotuz eta eragin politikoa duten enpresetan sartuz.
Trump eta Putinen arteko bilera historikotik ordu gutxira izan da atxiloketa
Trump eta Putinen arteko bilera historikotik ordu gutxira izan da atxiloketa. Argazkia: EFE

Errusiako emakume bat atxilotu eta auzipetu dute Washingtonen Estatu Batuetan Kremlinen interesen alde lan egiteagatik, agente ilegal gisa arituta, AEBko Justizia Departamentuak zabaldu duenez.

Emakumeak Maria Butina du izena, eta aurreko igandean atxilotu zuten, Washingtonen, Moskuren mesedetan sare bat egitea leporatuta, Estatu Batuetan aurreikusitako izapideak egin gabe, Gobernuaren arabera.

Hala, konspirazio delitua egotzi diote, Errusiako Federazioaren agente gisa AEBn aritu delakoan, agintariak aurretik jakinaren gainean jarri barik.

Butinak 29 urte ditu eta Washingtonen bizi da. Igandean gorte batean aurrean agertu zen, eta han egozten dizkioten karguen berri eman zioten, eta espetxera bidali zuten, gutxienez asteazkenean egitekoa duten beste saioa egin arte.

2015 eta -gutxienez- 2017ko otsaila bitartean, akusatuak Errusiako Banku Zentraleko funtzionario batentzat egin zuen lan. Altxorraren Departamentuak gizon hori zigortu zuen apirilean.

Gobernuak esan duenez, Butina eta funtzionario hori elkarlanean aritu ziren atxilotuak agente errusiar gisa jardun zezan AEBn, harremanak sendotuz eta eragin politikoa duten enpresetan sartuz.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDÍA -   CEUTA, 02/08/2026.- Medios desplegados intentan detener a un migrante este domingo en Ceuta. EFE/Reduán
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia

Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X