Frantziako Osasun Segurtasuneko Agentziak solarium kabinak debekatzea eskatu du
Frantziako Osasun Nazionalerako Agentziak larruazala belzteko kabinak ixtea eskatu du asteazken honetan, solariumetako izpi ultramoreek minbizia eragiten dutela "frogatuta" baitago.
Erakunde zientifiko ofizialak txosten batean jakitera eman duenez, "izpi ultramore artifizialen eraginpean jartzeak minbizia eragiten du, eta hortaz, helburu estetikoa duten kabina horiek ixteko neurriak har ditzatela eskatu die botere publikoei".
Larruazala belzteko kabinek, "zalantzarik gabe", erabiltzaileengan minbizia eragiten dutela esan zuen, 2009an, Minbiziaren Ikerketarako Nazioarteko Zentroak.
Ordutik hona argitaratutako lanek "ildo bera jarraitzen dute", eta ikertzaileen arabera, minbiziaren arriskua saihesteko hartu beharreko izpi ultramoreen "segurtasun dosia" ezartzea ezinezkoa da.
Frantziako gazteek pairatutako melanomen % 43 kabinetako erradiazio ultramoreak eragindakoa da, osasun-agentziaren datuen arabera.
Dermatologoek, Frantziako Medikuntza Akademiak eta parlamentariak eurak ere kabinen erabileraren debekua eskatzen dute 2015. urtetik.
Zure interesekoa izan daiteke
Iliana Yotova hautagai errusiazaleak irabazi ditu Bulgariako presidentetzarako hauteskundeak
Hegazkin pribatu bat Palm Beacheko etxe-gune batean erori den unea
Erregaiaren prezioak kamioilariak estutu eta AEBko ondoez ekonomikoa larriagotzen ari da
Ehun bat zauritu eta 13 atxilotu Portugalen, etxebizitzaren aldeko kanpaldiak berriro hustu ondoren
Dozenaka kanpadenda jarri dituzte Erromako Koliseoaren aurrean, bizitzaren kostua garestitzearen aurka protesta egiteko
Manifestazio jendetsuak izan dira hirugarren larunbatez Frantzian, eta 500 lagun baino gehiago atxilotu dituzte