Hauteskundeak Brasilen
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Haddadek Bolsonaro faboritoari aldea jan dio azken astean

Dena dela, inkesten arabera, Bolsonaro militar ohi ultraeskuindarrak bozen % 56 eskuratu ditzake igande honetan izango den hauteskundeen bigarren itzulian.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Euren etorkizunaz erabakiko dute bihar brasildarrek hauteskundeetan

Presidentetzarako hauteskundeen bigarren itzulia egingo dute igande honetan Brasilen, eta bi hautagai izango dira aurrez aurre: Jair Bolsonaro militar ohi ultraeskuindarra (Alderdi Sozial Liberalekoa) eta Fernando Haddad ezkertiarra (Langileen Alderdikoa). Bolsonaro faborito da inkestetan, baina azken aste honetan bi hautagaien arteko aldea murriztu du Haddadek. Dalafolha enpresaren arabera, Bolsonarok bozen % 56 eskuratuko ditu hauteskundeetan; Haddadek, berriz, % 44. Aldea txikitzen lortu du Haddadek azken egunetan, aurreko inkestan % 41 atera baitzituen.

Dena dela, Brasilgo herritarren parte bat Langileen Alderdiaren aurka dago, horrek izandako ustelkeria politikoko kasuak direla eta. Hautagai ultraeskuindarrak, ordea, aspertuta dauden herritar horiek erakarri ditu. Bolsonaroren aurkakoek politikari matxista, arrazista, militarista eta homofoboa dela diote, urteaz komunikabideetan zabaldutako adierazpen polemikoengatik.

Hautetsontziak irekitzeko ordu batzuk geratzen direnean, euren botoa erabakita ez daukatenak (hautesleen % 6) eta boza baliogabea emango dutenak (hautesleen % 8) erakartzen saiatu dira bi hautagaiak. Gainera, azken hauteskundeetan bozkatzera joan ez zirenak (30 milioi brasildar, hautesleen % 20,3) ere konbentzitu nahi dituzte. Azken hamarkadetan bizi izandako aldaketa politiko handienaren atarian dago Brasil.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDÍA -   CEUTA, 02/08/2026.- Medios desplegados intentan detener a un migrante este domingo en Ceuta. EFE/Reduán
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia

Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X