Alemania
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Alemaniarentzat Alternatiba ultraeskuindarra Hesseko Parlamentuan sartu da

Bestalde, Angela Merkelen alderdia, Batasun kristau-demokrata (CDU), hamar puntu jaitsi da azken hauteskundeetan lortutako emaitzekin alderatuta.
Alternativa para Alemania celebra el haber entrado en el Parlamento de Hesse. EFE
Alternativa para Alemania celebra el haber entrado en el Parlamento de Hesse. EFE

Alemaniarentzat Alternatiba alderdi ultraeskuindarrak ordezkaritza du dagoeneko Alemaniako eskualdeko parlamentu guztietan, Hesse eskualdeko hauteskundeetan botoen % 12 eskuratu ostean. Angela Merkelen alderdia, Batasun kristau-demokrata (CDU), hamar puntu jaitsi da azken hauteskundeetan lortutako emaitzekin alderatuta.

Aurrez Bavieran gertatu zen bezala, zundaketak Gobernua osatzeko aukerak ematen dizkio CDUri, baina Berdeekin aliantza bat bilatu beharko du, izan ere, hauteskunde hauetako garaile nagusiak izan dira berriro.

Hala, CDUk botoen % 28,9 eskuratu du, azken hauteskundeetako % 38,8tik urrun. Nabarmen galdu duen bestea Alderdi Sozialdemokrata (SPD) izan da, Merkelek Berlinen duen koalizio gobernuko kide txikia. Historian lortutako emaitzarik txarrena izan du, botoen % 20 eskuratuta, duela bost urte, aldiz, % 30,7 lortu zuen.

Berdeek % 19,5 lortu dute, Tarek Al Wazir Arabiakoa den hautagai karismatikoarekin. Protagonismo handia izango duela diote, eskualdean izango den Gobernuaren etorkizunari begira.

 

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Una madre elefante aleja a su cría del peligro en el norte de Kenia.



REMITIDA / HANDOUT por GEORGE WITTEMYER/COLORADO STATE UNIVERSITY

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

12/11/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

20 elefanteren heriotza misteriotsuak alarma piztu du Kenyan

Amboseli parke nazionalean, Kenyako turismo-gune nagusietako batean, gutxienez 20 elefanteren heriotza zerk eragin duen ikertzen ari dira. Animaliek sintoma berberak dituzte: paralisia, ibiltzeko zailtasunak eta arnasa hartzeko arazoak. Fauna basatiak garrantzia handia du bertako ekonomian, eta kezka gero eta handiagoa da. Albaitariek, zientzialariek eta agintariek ikertzen jarraitzen dute heriotza horiek zerk eragin dituen argitzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X