Arazketa
Parisko katedral ezagunena sutan ikusi izanak benetako astindua eragin du mundu guztian. Itxuraz langile xume baten okerra izan denak, oharkabean egindako zerbaitek, gure historiaren, kulturaren, izaeraren eta europarrok elkartzen gaituen ororen ikurra eta irudia errauts bihurtzeko zorian jarri du. Komunikabideei eta komunikazio tresnei esker horrelakoetan ohikoa bihurtu denez, oso denbora gutxian mota guztietako iritzi, teoria, tesi eta aholku sakonak entzun eta irakurri ditugu: ”Su honek ez du europarron zutabe eta oinarriak ahultzea lortu, ikasgai garrantzitsua izan da”. ”Istripu honek balio beharko liguke garena eta duguna estimatzen eta aintzat hartzen”… eta antzerakoak. Beste batzuek aldiz suaren indar garbitzailea goraipatu dute, lohiak araztu, zatarrak ezabatu eta bide berriak irekitzen dituelako.
Perun berriz, Alan Garcia presidente ohiak bere buruari tiroa eman zion polizia atxilotzera joan zitzaionean. Bi alditan agintari gorena izan zena epaiketaren atarian zegoen fiskaltzak, berari eta bere gobernuko hainbat kideri ustelkeria leporatu ondoren. Dirua jaso omen zuten herri lanetarako kontratuen truke. Garciak beti aldarrikatu zuen bere errugabetasuna, baina Perun askoz gehiago ziren gorrotatzen zutenak sinisten ziotenak baino. Bere lehen agintaldian, 1985 eta 1990 artean, Peruk ezagutu duen krisi ekonomiko larriena pairatu zuen, Sendero Luminoso talde armatuak hankaz gora jarri zuen estatua eta segurtasun indarrei gehiegikeriak eta eskubide urraketa beldurgarriak leporatu zitzaizkien, bere gobernu garaian 1.682 pertsona desagertu ziren Perun poliziak atxilotu ondoren.
Gaur egun perutarrek Alan Garcia entzuten dutenean oraindik krisiaren dardara eta beldurraren hotzikara gogoratzen dituzte. Baina presidente ohiak kartzelara joan aurretik nahiago izan du bere buruaz beste egitea, hondamendirako aukera guztiak etetea. Eta ekintza horrek erabat aldatu du herritar askoren iritzia.
Munduan 30 segundoro pertsona batek bere buruaz beste egiten du, erabat arrunta bihurtu zaigu. Baina suizidioak bere mistika ere badu, herri eta talde askotan ezinbesteko erabakia da zenbait muga gainditu ezkero. Antzinako gizarteetan ohoreari eta duintasunari eusteko azken aukera zen, bizitza eredugarriena orban bakarrak deuseztatu zezakeelako, gizaki zital eta miserableenak aldiz berarekiko oroipena aldatuko du heriotza eredugarria badu. Baina bi gertakari hauek erakutsi digute ziur aski beste garai batzuetan bizi garela, epika amaitu dela eta gora behera handirik gabeko irauteak asetzen gaituela zorionaren ametsetan.
Zure interesekoa izan daiteke
SpaceXen kohete batek Ilargiaren kontra talka egin duela esan du NASAk, baina adierazi du ez duela arriskurik ekarriko
2025eko urtarrilean jaurtitako Falcon 9 kohete baten goiko zatiak, planifikatu gabe, talka egin du Ilargiaren gainazalarekin, eguzki-jardueraren eta grabitate-indarren konbinazio baten ondorioz.
Iranek eta Omanek Ormuzen nabigatzeko bide berri bat adostu dute
Itsasarteko bide berri hori egiteko akordioa lortu izanak ez du esan nahi berriro irekiko dutenik, Iranek zehaztu duenaren arabera, AEBren eta Israelen arteko erasoaldi militarraren ondorioz itxi baitzuten.
Marokok dozenaka pertsona auzipetu ditu Ceutako krisiarekin lotutako delituengatik
Marokoko Giza Eskubideen Elkartearen arabera, 34 pertsona auzipetu dituzte Tetuanen (tartean, bost adingabe) eta 52, Nadorren.
Danubiok bere sekretuak agerian utzi ditu lehortearen ondoren: mamut baten aztarnak eta nazien ontziak azalera atera dira
Danubio ibaiak, Europako bigarren luzeenak, lehorte historikoa bizi du, eta bere ur-emaria murriztu denez, iraganeko aztarna harrigarriak utzi ditu agerian: mamut baten aztarnak azaldu dira Bulgarian, eta Bigarren Mundu Gerran hondoratutako dozenaka ontzi ikusgai geratu dira Serbian.
Gutxienez 14 pertsona hil eta 27 zauritu dira Errusiak Kiev eskualdean gauez egindako erasoetan
Brovary barrutian "sute handiak" izan dira biltegi batzuetan, eta baita Velyka Dymerka, Kvitneve eta Peremoga herrietan ere. Astearte honetan, Volodimir Zelensky Ukrainako presidenteak Errusiaren aurkako operazio gehiago egitekotan zela iragarri osteko erantzun gisa egin ditu Moskuk azken erasoak.
Bruselak esan du EBk "lanak ondo" egin dituela Ceutan, eta "migrazio erreformak bizkortzeko" eskatu du
Magnus Brunner Europako Barne eta Migrazio komisarioaren hitzetan, Ceutan lehertutako krisitik ateratako ondorio nagusia da Europar Batasuneko kideek "bat eginda" kudeatu behar dituztela migrazio politikak.
EBko Barne ministroek Ceutako krisia aztertuko dute gaur, ezohiko bilera batean
Europar Batasuneko Barne Ministroen Ezohiko Kontseilua gaur bilduko da, Espainiak eskatuta eta 22 estatu kidek babestuta, Ceutako migrazio-krisia aztertzeko eta Marokotik etorritakoen gorakadari erantzun bateratua emateko.
Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia
Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.
Ormuzko itsasartearen eta Iranen desnuklearizazioaren inguruko akordioa "berehala" helduko dela uste du Trumpek
Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak adierazi duenez, gaur arratsaldean bilduko da Teheranekin, Golkoko zenbait herrialderen eskaeraren ostean. Irango Atzerri ministroaren arabera, ordea, Washingtonek ez du Ormuzko itsasartearen inguruko elkarrizketetan parte hartzen.
Idahoko tiroketaren osteko izua: bideo batek jendea oihuka ihesi erakusten du
Auto batetik grabatutako irudietan hainbat pertsona korrika ihesi hasten diren unea ikus daiteke, tiroketa baten berri izan ostean. Gutxienez hiru pertsona hil dira, eta bi zauritu. Ustezko erasotzailea hilda aurkitu dute bertan.