Ultraeskuina Europako ia parlamentu guztietan dago orain
Eskuin muturra Europan sendotu egin da Vox Espainiako Parlamentuan sartu ostean. Europako Parlamenturako maiatzeko hauteskundeetan igoera garrantzitsua izateko gero eta aukera handiagoa du ultraeskuinak, Voxek taldera batuko dituen europarlamentarioak gehitu beharko baitzaizkio orain. Hori bai, Europako ultraeskuineko buruzagiek zorion epelak eman dizkiote Voxi. Agian, espero zutelako boto eta eserleku gehiago eskuratuko zituela.
Voxek lortu dituen botoen % 10,2ak Europako ultraeskuineko alderdien artean atzeko partean kokatzen du. Azken bi urteetan egindako hauteskundeetan, familia horretako alderdiak % 34 eskuratu dute Frantzian; % 26, Austrian; % 22, Italian; % 21, Danimarkan; % 18, Suedian eta Finlandian, eta % 13 Alemanian eta Holandan. Voxen 24 eserlekuak gutxi dira Alemaniarako Alternatiba alderdiak eskuratutako 92rekin alderatuz gero, eta alemaniarrentzat ere Estatu mailako lehen hauteskundeak ziren. Hori horrela izanda ere, Espainiako hauteskundeen ostean, eskuin muturra ia Europako parlamentu guztietan dago. Salbuespen bakarrak Portugal, Irlanda eta Malta dira.
Zure interesekoa izan daiteke
AEBko Gobernuak kontratistaren hutsegite bat edo bideratzaile baten akatsa aipatu ditu aireko kaosaren balizko arrazoien artean
Zelenskik dio AEBk NATOn sartzea eskaini diola Ukrainari, Donbasi uko egitearen truke
Gurutzaontzi turistiko bat irauli da Mississippi ibaian, petrolio-ontzi batekin talka egin ostean
EBk bost herrialdetako ordezkariak bidaliko ditu Ukrainaren eta Errusiaren arteko bake elkarrizketetara
AEBk hegaldiei ekin die berriro, komunikazio arazo batengatik lau orduz etenda egon ondoren
Moskurekin negoziazioaren buru nor izango den erabakitzeko eztabaida abiatu du EBk
Jensen Huang Nvidiako CEOak dimititu egin du, eskandaluen ondorioz