AEB - IRAN
Gorde
Kendu nire zerrendatik

AEBk Irango Espazio Agentzia zigortu du

Gobernu estatubatuarrak esan du ez duela onartuko Teheranek programa espaziala misil balistikoetan aurrerapausoak emateko 'aitzakia' gisa erabiltzea.
Mike Pompeo AEBko Estatu idazkaria, artxiboko irudi batean
Mike Pompeo AEBko Estatu idazkaria, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

Ameriketako Estatu Batuen (AEB) eta Iranen arteko tentsioak gora egiten jarraitzen du. AEBko Gobernuak atzo iragarri zuenez, zigorrak ezarri dizkio Irango Espazio Agentziari, eta baita bertako bi ikerketa instituturi ere.

"AEBk ez dio utziko Irani programa espaziala misil balistikoen programan aurrerapausoak emateko aitzakia gisa erabiltzen", adierazi du Mike Pompeo AEBko Estatu idazkariak ohar baten bidez.

Zigor berriak iragarri ostean, AEBko herritarrek eta enpresek debekatuta izango dute Irango Espazio Agentziarekin harremanik izatea, eta AEBren jurisdikziopean izan ditzakeen aktiboak blokeatuko ditu.

AEBk zigorrak ezarri dizkie aurretik Irango misil balistikoen programarekin lotutako erakundeei.

Teherango eta Washingtongo gobernuen arteko tentsioak gora egin du Trumpek maiatzean hautsi ostean AEBk 2015ean Iranekin sinatutako akordio nuklearra. Horren ondotik, AEBk zigorrak ezarri dizkio Irani.

Zure interesekoa izan daiteke

Washington (United States), 18/12/2025.- US President Donald Trump delivers an address to the Nation from the Diplomatic Reception Room of the White House, in Washington, DC, USA, 17 December 2025. EFE/EPA/Doug Mills / POOL
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ospea minimoetan duela, Trumpek bere lorpenak puztu ditu nazioari egindako diskurtso batean

Ia egunero egiten dituen agerraldi publikoetan esaten dituen gauza asko errepikatuz hasi du hitzaldia agintariak: etorkinei eta Joe Biden bere aurrekoaren gobernuari eraso egin die, eta hilabete gutxi batzuetan AEBk "okerrenetik onenera" egin dutela ziurtatu du, deportazioak egin dituelako, mugaetako kontrolak zorroztu dituelako eta beste herrialde batzuen aurka muga-zergak ezarri dituelako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X