Frantziako gaurko greba orokorrak jarraipen zabala izango duela uste dute agintariek
Mobilizazio egun handia espero da gaur Frantziako Estatuan eta Ipar Euskal Herrian, gobernuaren pentsio erreformaren aurka deitutako greba orokorreko egun berri batean, garraioen sektorean deitutako greba mugagabearekin batera. Ildo horretatik, tokiko agintariek milioi bat pertsona inguru mobilizatuko direla uste dute.
Iparralden, azken egunetan baino tren zerbitzu gutxiago eskainiko dira, eta, Baionan, 10:30ean mobilizatuko dira manifestariak. Aldaketarik ezean, sindikatuek ez dute baztertzen Gabonetan lanuzteekin jarraitzea.
Astearte honetan, garraio publikoaren sektorean grebak jarraipen zabala izatea aurreikusten da, batez ere trenbidearenean, pentsioen erreformarako proposamenak eragin handia baitu sektorean, baina baita aireportuetan eta ikastetxeetan ere. Testuinguru horretan, Errepublika plaza eta Nazioaren plazaren arteko martxa da gaurko aurreikusitako mobilizazio nagusia.
Garraioari dagokionez, Paris barne hartzen duen Frantziako Uhartean, metroko hamasei lineetatik zortzi itxita egongo dira. Gainera, abiadura handiko lau trenetik bakarra ibiliko da, Transilien hiriarteko bost trenetik bat, eta TER eskualdeko hamar trenetik hiru.
Bestalde, Edouard Philippe Frantziako lehen ministroak sindikatuak eta patronala deitu ditu biharko, 14:30ean, pentsioen erreformaren inguruan aldebiko bilerak egiteko asmoz. Ostegunean, lehen ministroak “alde guztiak” bilduko ditu beste bilera batean, 16:00etan, eta, “arratsalde amaieran, garraio publikoko konpainietako zuzendariak hartuko ditu, SNCF eta RATP enpresekin hasitako elkarrizketaren emaitzen balorazioa egiteko”, lehen ministroaren bulegoak jakinarazi duenez.
Zehazki, Parisko Garraio Konpainia Autonomoa da RATP, alegia, Parisko Metroa, autobusak eta tranbiak kudeatzen dituen enpresa.
Greba hezkuntzan
Hezkuntza sektoreari dagokionez, Frantziako Hezkuntza Ministerioak eta sindikatuek uste dute irakasleen mobilizazioek gero eta jarraipen zabalagoa dutela, batez ere joan den asteko mobilizazioek izan zuten babesarekin alderatuta. Hezkuntza Ministerioaren arabera, lehen hezkuntzako irakasleen % 25ek greba egingo dute gaur.
Lehen Hezkuntzako irakasleak ordezkatzen dituen sindikatu nagusiak, hau da, Bigarren Hezkuntzako, Unibertsitateko eta Elkargoetako Irakasleen Sindikatu Nazional Unitarioak (SNUIPP-FSU, frantsesezko sigletan), % 50eko jarraipena aurreikusi du.
Joan den asteartean, greba orokorrak % 12,41eko jarraipena izan zuela esan zuen Hezkuntza Ministerioak, baina, sindikatuentzat, berriz, % 30era iritsi zen.
Parisen, lanuzteek jarraipen oso zabala izatea espero dute sindikatuek, izan ere, hiriko 650 ikastetxeetatik 178k iragarri dute jada itxita egongo direla. SNUIPP-FSU sindikatuaren arabera, irakasleen % 60k greba egingo dute hiriburuan.
Zehazki, Emmanuel Macron presidenteak proposatutako pentsioen erreformari aurre egiteko deitu dituzte protestak herritarrek. Egungo 40 eskema bateratu nahi ditu Macronek, langileen arteko berdintasunari lagunduko duena, presidentearen ustetan.
Sindikatuek agertu dituzten kezken artean, pentsio osoa lortzeko bi urte gehiago kotizatu behar izatea edo garraio publikoko funtzionarioentzako eta medikuentzako aurre-erretiroko planak bertan behera uztea aipatu dituzte.
Erreformaren bultzatzaileak dimisioa eman du
Bestalde, Jean-Paul Delevoyek, Frantziako Pentsioetarako Goi Komisarioak, Emmanuel Macronen Gobernuak bultzatutako erreformaren arduradunak, dimisioa eman du ustezko interes-gatazka batengatik, deklaratu gabeko jarduera profesionalak argitara atera ostean.
Aitortu ez zituen karguen artean, aseguru pribatuen institutu bateko borondatezko administratzaile gisa lanean aritu zela ageri da, eta, teorian, exekutiboak aurrera atera nahi duen erreformaren onurak jasoko lituzkeen sektoreetako bat da hori.
Delevoyek dimisio gutunean aitortu du akats bat egin zuela bere lanpostu anitzen berri ez emateagatik, baina irregulartasunak ukatu ditu, eta kasuaren "instrumentalizazio" bat salatu du. Ildo horretatik, Macronen ahaleginei kalte ez egiteko atzerapauso bat ematea nahiago duela adierazi du, eta Frantziarentzat "funtsezkoa" den proiektu bat aurrera ateratzeko beharra azpimarratu du.
Zure interesekoa izan daiteke
"Artemis II", lurraren orbita utzi eta Ilargira bidean da jada
Bidai tripulatuak bueltan dira ilargi ingurura, 50 urteren ostean; hala ere, ez da lurreratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.
Albiste izango da: "Artemis II" ilargi-bidaia, NAN digitala mugikorrean eta Balmasedako prozesioa
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
AEB Iranen dituen helburuak betetzetik gertu dagoela ziurtatu du Trumpek, eta eraso gehiago iragarri ditu
AEBko presidenteak aste gutxi barru aurreikusten du gerraren amaiera, eta Ormuzko itsasartea "modu naturalean" irekiko dela dio. Bien bitartean, Teheranek ukatu egin du su-etena eskatu izana.
"Artemis II" aireratu da Ilargira bidean
NASAko tripulazioa Lurreko orbitan erabat sartu da, eta 10 eguneko bidaiari ekin dio. Gorabehera txikiak izan dira jaurtiketan, baina konpondu dituzte.
Iranek ukatu egin du su-etena proposatu duenik eta Trumpen adierazpenak "faltsuak" direla esan du
Trumpek sare sozialetan iragarri du Iranek su-etena eskatu duela eta eskaera aintzat har dezakeela Ormuzeko itsasartea irekitzea ahalbidetzen badu.