Italian 800 hildako eta 2.000 kutsatu gehiago zenbatu dituzte egun bakarrean
Italiak 800 hildako baino gehiago eta 2.100 kutsatu batu ditu astearte honetan koronabirusaren eraginez. Dena dela, kutsatutakoen kopuruak goia jo duela ziurtatu dute bertako agintariek, eta, grafikoaren malda lautzen ari dela ikusi dutenez, egun gutxi barru beheranzko joera hartuko duela aurreikusi dute. Dagoeneko 105.000 kutsatu baino gehiago zenbatu dituzte herrialdean.
Zehazki, Italiako Babes Zibileko buruak jakitera eman duenez, azken 24 orduetan 812 hildako izan dira herrialdean, ondorioz, datuak biltzen hasi zirenetik 12.428, eta beste 2.107 kasu berri izan dira egun bakarrean, 105.792 guztira. Gainera, koronabirusa zuten beste 1.109 gaixo sendatu dira azken egunean, eta, beraz, 15.729 dira dagoeneko sendatutakoak.
Era berean, Roberto Borrelli Gemelli Poliklinikoko geriatra eta Italiako Gobernua aholkatzen duen batzorde tekniko zientifikoko kideak ospitaleratutako gaixoen kopurua ere murrizten ari dela azpimarratu du. Hala, martxoaren 26an 1.276 kasu berri izatetik astelehen honetan 397 izatera igaro direla azaldu du, eta zaintza intentsiboen unitatean artatu berriak ere murrizten ari dira, 120 izatetik 42 izatera.
Borrellik nabarmendu duenez, COVID-19 izenarekin ezagutzen den gaitza duten gaixoen % 59 euren etxeetan daude isolatuta, hau da, 45.420 pertsona guztira. Horrez gain, uneotan 28.192 pertsona ospitaleratuta daude, eta 4.023 zainketa intentsiboen unitatean.
Bestalde, Borrellik pandemiaren biktimen inguruko xehetasun batzuk eman ditu, batez besteko adina 79 urtekoa dela eta "% 70 gizonezkoak" direla azalduz. Gainera, % 52k hiru patologia zituztela gaineratu du, % 25ek bi eta % 21ek bat (gainerakoek bat ere ez). Orain arte hildako 12.000 pertsonetatik 23k baino ez zituzten 40 urte baino gutxiago, eta horietatik 15ek patologiak zituzten aurretik, nabarmendu duenez.
Aurretik, Silvio Brusaferro Italiako Osasun Institutu Goreneko presidenteak esan du Gobernuak hartutako neurriak "emaitzak ematen" ari direla, eta "testen arabera egindako kasu positibo berrien grafikoak erakusten digu goia jotzen ari garela". "Orain, beheranzko joera hasi behar da", gaineratu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Nazio Batuen Erakundeak adimen artifiziala gobernatzeko eskatu die Estatuei eta enpresei: "Giza eskubide guztiak arriskuan daude"
Anthropic, OpenAI eta Google AA autoerregulatzeko segurtasun erakunde bat sortzea aztertzen ari dira, The Washington Post egunkariaren arabera. Donald Trumpek adierazi duenez, berriz, "AAk behar duen kontrol edo segurtasun mekanismo bakarra ni bezalako presidente indartsu eta argia da".
Eskoziak, Galesek eta Ipar Irlandak akordio historiko bat sinatu dute autodeterminazioaren alde
Cardiffen, Galesko hiriburuan egindako bileran independentziari buruzko erreferendumaren alde egiteko estrategia bateratua iragarri dute hiru buruzagiek.
Zentro-ezkerreko oposizioak garaipen estua lortu du Suedian, baina emaitza ez da ziurra oraindik
Hiru eserlekuren aldea baino ez du, 176 173ren kontra, eta ostiralerako espero da behin betiko emaitza, atzerritik iritsitako botoak zenbatuta. Ultraeskuinak indarra galdu du, eta Alderdi Kontserbadorearen atzetik geratu da.
Eskozia, Gales eta Ipar Irlandako liderrek independentziaren aldeko memorandum bat sinatuko dute gaur
Trumpek Irlandaren bateratzea laster gertatuko dela esan eta biharamunean iritsi da iragarpena. AEBko presidentearen adierazpenak oso kritikatuak izan dira Erresuma Batuan.
Zentro-ezkerreko oposizioko blokeak irabazi ditu Suediako hauteskundeak, inkesten arabera
Zentro-ezkerrak botoen % 51,3 eskuratu ditu eta Ulf Kristersson lehen ministro kontserbadoreak, berriz, % 46,8, SVT telebista publikoak egindako inkesta baten arabera.
AEBko Kongresuko demokratek IAren garapena geldotu nahi dute, sektoreko buruen alarmaren ostean, baina Trumpek esan du ez dela "gertatuko"
Asteartean bilera egingo dute Behe Ganberako demokratek, eta bertan "lehentasun garrantzitsu bat adimen artifizialaren inguruko ekintza izango da", aurreratu dute.
500 kolono israeldar inguru sartu dira Al Aksa meskitara juduen Urteberriko ospakizunetan
1967tik indarrean dagoen statu quoaren arabera (Israelek Ekialdeko Jerusalem okupatu zuenean), esparru hori musulmanen gurtzarako baino ez da, eta juduak bisitari gisa baino ezin dira sartu.
Ukrainak eta Errusiak elkarri eraso diote: bi pertsona hil eta dozenaka zauritu dira
Ukrainako indarrek Errusia ipar-mendebaldean eragin dituzte bi heriotzak, Nizhnekamsk udalerrian. Moskuk droneak erabiliz eraso dio Kievi, eta gutxienez bost lagun zauritu ditu. AEBren arabera, baina, bi herrialdeek nahi dute gatazka konpondu.
Trumpek esan du "gustatuko" litzaiokeela Irlanda batzea: "Lehenago edo geroago gertatuko da"
Irlandan dago egunotan AEBko presidentea, eta bertan egin ditu adierazpen polemiko horiek. Erreakzioak erreskadan etorri dira.
BRICSeko herrialdeek Ekialde Hurbilean neurriz jokatzea eta alde bakarreko zigorrak baztertzea erabaki dute
Indian bilduta, herrialde horiek 140 puntuko adierazpen zabal bat adostea lortu dute, eta, besteak beste, elkarrekin lan egiteko konpromisoa hartu dute, "merkataritzaren eta energiaren fluxua babesteko".