Coronavirus
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Alemaniak Nafarroara ez bidaiatzea gomendatu du koronabirus kasuen gorakadagatik

Aragoi eta Katalunia ere Kanpo-arazoetarako Alemaniako Ministerioaren zerrendan daude.
Iruñeako Gaztelu Plaza hutsik, konfinamendu garaian.
Iruñeako Gaztelu Plaza hutsik, konfinamendu garaian. Argazkia: EFE.

Azken asteetako koronabirus kutsatzeen gorakada dela eta, Alemaniako Kanpo-arazoetarako Ministerioak, ezinbestekoak ez diren bidaiak Nafarroa, Aragoi eta Kataluniara ez egiteko gomendioa eman du.

"Ezinbestekoak ez diren bidaiak ez dira gomendagarriak Nafarroa, Aragoi eta Kataluniako autonomia erkidegoetara, izan ere, kutsatzeek gora egin dute azken asteetan", adierazi du Heiko Messek zuzendutako Departamentuak, espainiar Estatura bidaiatzeko gomendioak eguneratzerakoan.

Kanpo-arazoetarako Ministerio alemaniarrak azpimarratu du, gaur gaurkoz, tokiko fokuak areagotu direla Aragoi, Katalunia eta Nafarroan. "Nafarroan, Aragoin edo Katalunian zaudetenean, behar-beharrezkoak ez diren joan etorriak ekidin eta Alemaniara itzuli aurretik egin koronabirus test bat", gomendatu die erakundeak herritarrei.

Alemaniaren Kataluniara, Aragoira eta Nafarroara ez bidaiatzeko gomendioa, Erresuma Batuak espainiar Estatura ez bidaiatzea gomendatu eta Espainiatik joandako bidaiariei 14 eguneko koarentena ezarri eta gero iritsi da. Gainera, joan den astean Frantziak, Kataluniara ez bidaiatzeko gomendioa eman zuen.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDÍA -   CEUTA, 02/08/2026.- Medios desplegados intentan detener a un migrante este domingo en Ceuta. EFE/Reduán
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia

Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X