Michiganen eta Georgian errefusatu egin dute zenbaketa gelditzeko Trumpen eskaera
Bigarren egunez jarraian, Ameriketako Estatu Batuetako hauteskundeak nork irabazi dituen jakin gabe jarraitzen dugu. Joe Biden demokrata aurretik doa eta ematen du bera izango dela presidente berria, baina Donald Trumpek oraindik ez ditu aukera guztiak galdu.
Trumpek hauteskundeetan iruzurra izan dela esaten ari da behin eta berriro, inolako oinarririk gabe, eta botoen zenbaketa gelditzea eskatu du. Edonola ere, kontaketak normaltasunez aurrera jarraitzen du. Hori bai, inoiz baino boto gehiago eman diren posta bidez eta horrek prozedura luzatzea ekarri du.
Michigango eta Georgiako auzitegiek errefusatu egin dute gaur Trumpen taldeak giltzarri diren bi estatu horietako boto-zenbaketa gelditzeko jarritako salaketak.
Hala ere, Pennsylvanian errepublikanoen aldeko erabakia hartu du auzitegiak, eta Philadelphiako zenbaketa behatu ahal izango dute ordezkari errepublikanoek.
Bost estatutan –Pennsylvania, Ipar Carolina, Georgia, Nevada eta Arizona- oraindik botoak zenbatzen ari dira. Halaber, Alaskan emaitzan zein izan den ere argitu gabe dago. Alabaina, 1968tik hautagai errepublikanoak nagusitu izan dira eta adituek Trumpen garaipena ziurtzat ematen dute, % 50a zenbatuta, botoen % 61,1 eskuratu duela iragarri baitu Fox News telebistak.
Orduak aurrera doazen heinean, aldaketa txiki batzuk izan dira, baina oraingoz ez da nahikoa Bidenek edo Trumpek irabazi duela esateko.
Arizonan norgehiagoka handia piztu da. Berez, errepublikanoen gotorlekua da, baina oraingoan Alderdi Demokrataren alde egin dezakeela aurreikusi dute. Horrela, bada, AP agentziak eta Fox News-ek Biden gailendu dela zabaldu dute. Beste komunikabide askok, berriz, oraindik dena irekita dagoela esaten dute.
Asteazken gauean, Trumpen 2.000 jarraitzaile kalera atera ziren Phoenixen "boto guztiak" zenbatu ditzatela exijituz. Azken datuen arabera, Biden doa aurretik, baina Trumpek 69.000 boto jan dizkio.
Katie Hobbs Estatu idazkariak adierazi duenez, 450.000 boto zenbatu gabe daude oraindik, baina ostegun honetarako espero dituzte behin betiko emaitzak.
Biden Trumpengandik hurbilago, Georgian eta Pennsylvanian
Georgian ere aldaketak izan dira. Trump doa aurretik, baina aldera 18.500 botara murriztu da eta 90.000 inguru geratzen dira zenbatzeko, CBS kateak jakinarazi duenez. Une honetan, Trumpek botoen % 49,6 eskuratu du eta Bidenek % 49,2a.
Pennsylvanian ere Biden hautagai errepublikanoari hurbiltzen ari zaio. Estatu erabakigarria da 20 ordezkari dituztelako jokoan. Trumpek 182.000 botoko abantaila dauka, baina milioi bat baino gehiago daude zenbatu gabe.
Boto horien gehiengoa Bidenen aldekoak izan daitezkeela uste dute, posta bidez jasotakoak direlako, eta korreoz bidalitako botoen % 63 demokraten aldekoak izan direlako estatu horretan. CNNren arabera, Filadelfian, Pennsylvaniako hiri nagusian, 140.000 boto daude zenbatzeko.
Trumpek beste salaketa bat iragarri du Nevadan
Nevadan Biden doa aurretik, baina aldea 8.000 botokoa baino ez da. Datozen orduetan zenbaketari buruzko datu berriak emango dituztela espero da.
Edonola ere, agintariek atzo jakinarazi zutenez, hauteskunde egunean emandako boto guztiak zenbatuta daude, baita asteartera arte posta bidez jasotakoak ere. Beraz, egun horretatik aurrera iritsi zaizkienak geratzen omen dira zenbatzeko.
Bestalde, Fox News telebistak aurreratu du Trumpek helegitea aurkeztuko duela ostegun honetan “boto legal guztiak” kontatu ditzatela eskatzeko. Dagoeneko Nevadan bizi ez diren 10.000 lagunek botoa estatu horretan eman zutela dio.
Amaitzeko, Ipar Carolinan nor nagusituko den ere ez dago argi. Momentuz, eta botoen % 94 zenabtuta, Trump doa aurretik (% 50,1). Bidenek, berriz, botoen % 48 eskuratu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia
Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.
Ormuzko itsasartearen eta Iranen desnuklearizazioaren inguruko akordioa "berehala" helduko dela uste du Trumpek
Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak adierazi duenez, gaur arratsaldean bilduko da Teheranekin, Golkoko zenbait herrialderen eskaeraren ostean. Irango Atzerri ministroaren arabera, ordea, Washingtonek ez du Ormuzko itsasartearen inguruko elkarrizketetan parte hartzen.
Idahoko tiroketaren osteko izua: bideo batek jendea oihuka ihesi erakusten du
Auto batetik grabatutako irudietan hainbat pertsona korrika ihesi hasten diren unea ikus daiteke, tiroketa baten berri izan ostean. Gutxienez hiru pertsona hil dira, eta bi zauritu. Ustezko erasotzailea hilda aurkitu dute bertan.
Trumpek bertan behera utzi du Iranen aurkako erasoa, eta berehalako akordioa eskatu dio Teherani
AEBko presidenteak esan du erasoaldia bertan behera utzi duela, akordio baterako oinarriak adostu ostean, eta negoziazioek porrot eginez gero, "Bigarren Mundu Gerratik ikusi gabeko" indar militarra erabiliko duela ohartarazi du.
Haize bolada bortitzek hainbat sute elikatzen jarraitzen dute Atenaseko eskualdean
Hiriburutik 60 kilometro ipar-mendebaldera dagoen Porto Germenon sugarren kontra ari dira suhiltzaileak. Haizea da etsairik handiena une honetan; izan ere, bolada bortitzek sugarrak elikatu dituzte, eta egoera kritikoa da herrialde osoan.
Europar Batasunak premiazko bilera egingo du asteartean Ceutako migrazio krisia aztertzeko, barne ministroak bilduta
EBko Kontseiluaren buru den Irlandak ezohiko bideokonferentzia deitu du, Pedro Sanchezek eta Europako beste 22 liderrek idatziz eskatu ostean.
EBko 22 estatuk Ceutako migrazio krisiaren aurrean erantzun bateratua eskatu dute
Italiak eta Danimarkak bultzatutako gutunean, EBko Barne ministroen ezohiko bilera eskatu dute kanpo-mugen kontrola indartzeko, eta ohartarazi dute erregularizazio masiboek "erakarpen-efektua" izan dezaketela.
Von der Leyenen ustez, Europako mugen kontrola "are gehiago indartu behar da"
Europako Batzordeko presidenteak ohartarazi duenez, "adi egon behar dugu sarbide kritiko guztietan, eta agintari guztien arteko koordinazio estua izan". Era berean, “ikasgaien azterketa-prozesu bat" abiatzeko eskatu du, "Europaren erresilientzia hobetzeko".
Hamasek armagabetzeko akordioa berretsi du, baina Israel Gazatik erretiratzea jarri du baldintza gisa
Testuinguru horretan, talde palestinarrak berretsi du ez duela bere esku dagoen armamentua entregatuko Israel Gazako Zerrendatik erretiratu baino lehen.
AEBk Kuwaiten duen base militar baten aurkako erasoa aldarrikatu du Iranek
Irakeko Gobernuak ukatu egin du bere lurraldearen barruan erasoak baimendu izana, Estatu Batuetako presidenteak aste honetan ziurtatu ostean Saudi Arabiarekin batera eta Irakekin koordinatuta egin zituztela erasoak. Bestalde, Itsaso Gorria babesteko nazioarteko koalizio baten sorrera iragarri du Saudi Arabiak.