AEB
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Trumpen Gobernuak kongresista demokratak zelatatu zituen Appleri atzemandako datuekin

Justizia Departamentuak ikertutakoen artean dago Adam Schiff, Behe Ganberako Inteligentzia Batzordeko egungo presidentea.
Donald Trump AEBko presidente ohia. Argazkia: Efe
Donald Trump AEBko presidente ohia. Argazkia: Efe

Donald Trumpen agindupeko (2017-2021) Justizia Departamentuak kongresista demokraten eta horien gertukoen metadatuak atzeman zizkion Apple konpainiari, Errusiari buruz prentsari egiten zizkieten filtrazioak ikertzeko, The New York Times egunkariak jakitera eman duenez.

Adam Schiff egungo Behe Ganberako Inteligentzia Batzordeko presidentea dago zelatatutakoen artean. Eric Swalwell kongresista, primarioetan parte hartu zuena, da beste biktimetako bat, CNNri baieztatu dionez.

Gainera, Swalwellek azaldu du bere senideen artean adingabe baten metadatuak atzeman zituztela.

Jeff Sessionsek zuzentzen zuen Justizia Departamentuak 2018ko otsailean eskatu zizkion datuak Appleri, agindu sekretu baten bitartez, eta hiru aldiz berritu zuen 2021era arte.

Orduan eman zien sagarraren konpainiak gertatu zenaren berri kaltetuei, hau da, Justizia Departamentuak haiek megadatuak atzeman zituela.

Trumpen Gobernuak ikertu nahi zuen Kremlinekin zituen harremanei buruzko filtrazioak nola iristen ziren komunikabideetara.

Ikerketa horren baitan, Sessions buru zuen Departamentuak kazetariei buruzko informazioa ere eskatu zuen, iturriak zeintzuk ziren jakiteko, eta horren berri ere izan dute CNNko, The New York Timeseko eta The Washington Posteko profesionalak.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Fujimorismoa itzuli da: Keiko Fujimorik presidente karguaren zina egin du

Alberto Fujimori presidente ohiaren (1990-2000) alabak laugarren saiakeran lortu du presidente izatea. Aurreko hauteskundeetan bigarren itzulian galdu zuen. Azken hamarkadan herrialdeak bizi izan duen ezegonkortasun politikoari aurre egin beharko dio, eta gobernatzeko akordioak lortu beharko ditu, ez baitu eta gehiengo osorik. Gainera, Keiko Fujimorik Trumpengana gerturatzeko asmoa duela iragarri du, eta horrek aldaketa ekar dezake politikan, Peruko ekonomiaren bazkide nagusia Txina baita.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X