giza eskubideak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Erakundeek EAEn babes hartu izandako giza eskubideen defendatzaileak bisitatuko dituzte Kolonbian

Giza eskubideen defendatzaileak babesteko programaren barruan, herrialde horretatik EAEn hartutako pertsonen jarraipena egingo du ordezkaritza batek, larunbat honetan. Aldi baterako babestu izan dituzten defendatzaileek gaur egun bizi duten egoera aurrez aurre egiaztatzea da helburua.
Misioa giza eskubideen defendatzaileak babesteko programaren parte da. Argazkia: Freepik
Misioa giza eskubideen defendatzaileak babesteko programaren parte da. Argazkia: Freepik

Eusko Jaurlaritza larunbat honetan Kolonbiara bidaiatuko duen ordezkaritza baten buru da. Giza eskubideen defendatzaileak babesteko Euskal Autonomia Erkidegoko Programaren barruan, herrialde horretatik EAEn hartutako pertsonen jarraipena egitea izango du helburu bidaiak.

Jose Antonio Rodriguez Ranz Giza Eskubide, Memoria eta Lankidetzako sailburuordea eta Monika Hernando Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasuneko zuzendaria dira ordezkaritzako buru.

Misio hau giza eskubideen defendatzaileak aldi baterako babesteko EAEko programaren parte da, eta aurretik babestu dituzten defendatzaile batzuek gaur egun bizi duten egoera aurrez aurre egiaztatzeko egiten da. Ordezkaritzak, horretarako, herrialdeko zenbait eremutara bidaiatuko du, eta defendatzaileekin eta dagozkien erakundeetako ordezkariekin batuko dira. Era berean, 2022an EAEra defendatzaile gisa bidaiatuko duen pertsona baten egoera ezagutuko dute.

Zehazki, bi emakume defendatzaile dira datozen asteotan 2022ko edizioan EAEra bidaiatuko dutenak. Haietako bat Kolonbiatik iritsiko da eta bestea, Mendebaldeko Saharatik.

"Misioaren barne sartzen da gatazka askoko lurraldeak bisitatzea, non erkidego eta erakundeak etengabe borroka- eta arrisku-egoeran bizi diren", esan du Monika Hernandok. "Gure presentziarekin haien bizitza- eta lan-espazioak babesten laguntzen dugu, jasotzen duten nazioarteko laguntza agerian jartzen dugulako".

Programak hamar urte bete zituen urrian. Ekimenaren helburua da euren jatorrizko herrialdeetan bizitza eta justizia soziala defendatzeagatik bizitza edo osotasun fisikoa mehatxupean ditzuzten giza eskubideen defendatzaileak babestea. Hala, EAEn harrera egiten zaie, sei hilabeterako.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X