Ukrainako gerra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gutxienez hildako bat eta hiru zauritu, Kieveko eraikin baten gainean misil zatiak erorita

Misilaren arrastoak erori diren eraikina. Agentzietako bideo batetik ateratako irudia.
18:00 - 20:00
Gutxienez hildako bat eta hiru zauritu, Kieveko eraikin baten gainean misil zatiak erorita
Ukrainako indarrek botatako misil errusiar baten zati batzuk Kieveko Darnitski barrutiko apartamentu bloke batean erori dira. Larrialdi zerbitzuek eraikinean zeuden 30 pertsona erreskatatu dituzte.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Suak erabat suntsitu du Japoniako Reikado tenplu budista historikoa

Kukai monje budistari eskainitako tenplua 806. urtean eraiki zen Misen mendian, Miyajima uhartean, eta ordutik piztuta egon da bertan "betiereko sugarra" deitua, 1.200 urtez etengabe piztuta egon den sugar sakratua. Su horrekin piztu zen Hiroshimako Bakearen Parkeko sugarra 1964an, munduko bonba nuklear guztiak desagertu arte piztuta egongo dena. Ez da inor zauritu, baina ondare-galera ordezkaezina da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X