Escozia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sturgeonen senarra aske utzi dute, kargurik gabe

Ordu batzuk egon da atxilotuta, Eskoziako Alderdi Nazionalaren finantzekin lotuta egin duten ikerketa baten harira.
Eskoziako ministro ohi Nicola Sturgeonen senarra, Peter Murrell
Eskoziako ministro ohi Nicola Sturgeonen senarra, Peter Murrell

Eskoziako ministro ohi Nicola Sturgeonen senarra, Peter Murrell, aske utzi dute, kargurik gabe. Ordu batzuk egon da atxilotuta, Eskoziako Alderdi Nazionalaren (SNP) finantzekin lotuta egin duten ikerketa baten harira, eskoziar Poliziaren arabera.

Ohar batean, Poliziak jakinarazi du agenteek hainbat etxebizitza miatu dituztela, eta txosten bat egingo dutela, fiskaltzari bidaltzeko.

Sturgeonek otsailean eman zuen dimisioa. Ordura arte Eskoziako lehen ministro eta SNP alderdiko buruzagi zena Hunza Yousafek ordezkatu zuen iragan astean, barne aukeraketa baten ondotik.

Holyroodeko (Edinburgo) Parlamentuan bere eserlekuari eutsita, Eskoziako Poliziari laguntzeko "asmo osoa" erakutsi du Nicola Sturgeonek, nahiz eta oraingoz ez duen horretarako eskaerarik jaso, haren bozeramaileak bart adierazi zuenez.

Zure interesekoa izan daiteke

Thiago Ávila y Saif Abukeshek en una foto previa a la misión de 2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek Thiago Avila eta Saif Abukeshek aktibistak gaur bertan askatu, eta deportatu egingo dituzte

Israelgo inteligentzia zerbitzuak Adalah giza eskubideen aldeko erakunde eta laguntza legala ematen duen taldeari jakinarazi dionez, bi ekintzaileak "gaur bertan" askatuko dituzte, eta zaintzapean jarraituko dute, deportatuak izan arte. Adalahk egoera gertutik jarraitzen ari dela esan du, "askatzea gauzatzen dela, eta datozen egunetan deportazioa gertatzen dela ziurtatzeko".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X