Pentagonoaren arabera, hegazkin barruko lehergai batek bota zuen Prigozhinen hegazkina
Estatu Batuetako azken informazioen arabera, Wagner taldeko buruaren, Yevgeni Prigozhinen, hegazkina gailu barruko lehergai batek eraitsi zuen. Horrenbestez, "froga faltagatik" baztertu dute misilaren teoria.
Hala ere, Pentagonoak berak ohartarazi duenez, goizegi da istripuaren arrazoiari buruzko ondorioak zehazteko.
Valdimir Putinek, Errusiako presidenteak, Wagnerren buruzagiaren heriotza baieztatu eta gutxira egin dute iragarpena.
Errusiarren tristura
Vladimir Putin presidenteak doluminak eman ditu Prigozhinen hegazkin ezbeharragatik, eta Wagner Taldeko buruak bizia galdu zueneko gertaerak sakon ikertuko dituztela hitzeman du.
Hori dela eta, Ikerketa Batzordeak izapideak ireki ditu, Moskutik San Petersburgora zihoan hegazkiana erortzea eragin zuten arrazoiak zehazteko.
Wagner Taldea, Bielorrusiatik at
Wagner taldeko mertzenarioak Bielorrusiatik erretiratzen ari direla adierazi du Ukrainiak, nahiz eta badirueidn mugimendu estrategiko horrek ez duela Prigozhinen heriotzarik zerikusik.
"Abuztuaren 23ko gertakarien aurretik ere (hegazkin istripua), egiaztatu dugu Wagner taldeko mertzenarioen kopurua murrizten joan dela", adierazi du Ukrainako Segurtasun zerbitzuetako bozeramaile Andri Demtxenkok.
Hasiera batean, Wagner Taldeko 4.000 bat mertzenario Bielorrusiara eraman zituzten, akordioaren zati gisa, Prigozhin eta beretarren aurkako errepresaliak saihesteko nahian.
Zure interesekoa izan daiteke
Erregaiaren prezioak kamioilariak estutu eta AEBko ondoez ekonomikoa larriagotzen ari da
Ehun bat zauritu eta 13 atxilotu Portugalen, etxebizitzaren aldeko kanpaldiak berriro hustu ondoren
Dozenaka kanpadenda jarri dituzte Erromako Koliseoaren aurrean, bizitzaren kostua garestitzearen aurka protesta egiteko
Manifestazio jendetsuak izan dira hirugarren larunbatez Frantzian, eta 500 lagun baino gehiago atxilotu dituzte