Bidenek laguntza militarrerako dirua eskatu dio Kongresuari, Putin eta Hamas "tirano eta terroristen aurka"
Joe Biden AEBko presidenteak laguntza militarrerako milioika dolarreko diru partida onartzea eskatu dio herrialdeko Kongresuari, Vladimir Putin eta Hamas "tirano eta terroristen" aurka. Izan ere, Bidenen ustez, biek nahi dituzte "inguruko demokraziak suntsitu".
Bidenek herritarrei zuzendutako 15 minutuko agerraldia egin du ostegunean (goizaldean, Euskal Herrian). Etxe Zuriko Bulego Obaletik AEBko telebista nagusiek zuzenean eskaini duten hitzaldian argudiatu duenez, AEBko "interes nazionalarentzat ezinbestekoa" da laguntza militarra onartzea bi gatazketan nahastuta baitago.
Kopuru zehatzik ez du aipatu AEBko buruzagiak, baina hainbat hedabideren arabera, 105.000 milioi dolarretik gorakoa (99.307 milioi euro) izango da proposamena. The New York Times egunkariari datuaen berri duten iturriek esan diotenez, kopuruaren erdia pasatxo (60.000 milioi dolar) Ukraniarentzat izango da; 14.000 milioi, Israelentzat; 7.000 milioi, Asia-Ozeano Barea eremurako (Taiwan barne); 14.000 milioi, Mexikoren eta AEBren arteko muga indartzeko; eta 10.000 milioi hainbat gatazkatan laguntza humanitarioa emateko.
Bidenen aburuz, mundua "inflexio puntuan" dago, "AEB buru duten demokrazien eta Txina eta Errusiako eredu autoritarioen arteko borroka betean". Erantsi duenez, "Hamas eta Putin mehatxu ezberdina dira, baina bat egiten dute helburuan: inguruko demokraziak suntsitu nahi dituzte".
Hamasi eta Putini "eragin duten mina ordainarazten ez badiegu, munduan kaosa eta hondamendia nagusituko dira".
Israeli eman beharreko babesean ados daude Kongresuko demokratak eta errepublikoanoak. Ukrainako gerrari dagokionez, ordea, errepublikanoen baitan zatiketa dago, eta sektore bat ez dago Kiev sostengatzen jarraitzeko prest.
Zure interesekoa izan daiteke
Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia
Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera.
Ormuzko itsasartearen eta Iranen desnuklearizazioaren inguruko akordioa "berehala" helduko dela uste du Trumpek
Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak adierazi duenez, gaur arratsaldean bilduko da Teheranekin, Golkoko zenbait herrialderen eskaeraren ostean. Irango Atzerri ministroaren arabera, ordea, Washingtonek ez du Ormuzko itsasartearen inguruko elkarrizketetan parte hartzen.
Idahoko tiroketaren osteko izua: bideo batek jendea oihuka ihesi erakusten du
Auto batetik grabatutako irudietan hainbat pertsona korrika ihesi hasten diren unea ikus daiteke, tiroketa baten berri izan ostean. Gutxienez hiru pertsona hil dira, eta bi zauritu. Ustezko erasotzailea hilda aurkitu dute bertan.
Trumpek bertan behera utzi du Iranen aurkako erasoa, eta berehalako akordioa eskatu dio Teherani
AEBko presidenteak esan du erasoaldia bertan behera utzi duela, akordio baterako oinarriak adostu ostean, eta negoziazioek porrot eginez gero, "Bigarren Mundu Gerratik ikusi gabeko" indar militarra erabiliko duela ohartarazi du.
Haize bolada bortitzek hainbat sute elikatzen jarraitzen dute Atenaseko eskualdean
Hiriburutik 60 kilometro ipar-mendebaldera dagoen Porto Germenon sugarren kontra ari dira suhiltzaileak. Haizea da etsairik handiena une honetan; izan ere, bolada bortitzek sugarrak elikatu dituzte, eta egoera kritikoa da herrialde osoan.
Europar Batasunak premiazko bilera egingo du asteartean Ceutako migrazio krisia aztertzeko, barne ministroak bilduta
EBko Kontseiluaren buru den Irlandak ezohiko bideokonferentzia deitu du, Pedro Sanchezek eta Europako beste 22 liderrek idatziz eskatu ostean.
EBko 22 estatuk Ceutako migrazio krisiaren aurrean erantzun bateratua eskatu dute
Italiak eta Danimarkak bultzatutako gutunean, EBko Barne ministroen ezohiko bilera eskatu dute kanpo-mugen kontrola indartzeko, eta ohartarazi dute erregularizazio masiboek "erakarpen-efektua" izan dezaketela.
Von der Leyenen ustez, Europako mugen kontrola "are gehiago indartu behar da"
Europako Batzordeko presidenteak ohartarazi duenez, "adi egon behar dugu sarbide kritiko guztietan, eta agintari guztien arteko koordinazio estua izan". Era berean, “ikasgaien azterketa-prozesu bat" abiatzeko eskatu du, "Europaren erresilientzia hobetzeko".
Hamasek armagabetzeko akordioa berretsi du, baina Israel Gazatik erretiratzea jarri du baldintza gisa
Testuinguru horretan, talde palestinarrak berretsi du ez duela bere esku dagoen armamentua entregatuko Israel Gazako Zerrendatik erretiratu baino lehen.
AEBk Kuwaiten duen base militar baten aurkako erasoa aldarrikatu du Iranek
Irakeko Gobernuak ukatu egin du bere lurraldearen barruan erasoak baimendu izana, Estatu Batuetako presidenteak aste honetan ziurtatu ostean Saudi Arabiarekin batera eta Irakekin koordinatuta egin zituztela erasoak. Bestalde, Itsaso Gorria babesteko nazioarteko koalizio baten sorrera iragarri du Saudi Arabiak.