AEBk eta Txinak muga-zergen gerra konpontzeko merkataritza-kontsulten mekanismo bat hitzartu dute Genevan
Txinako Gobernuak eta Estatu Batuek akordio bat adostu dute igande honetan, Donald Trump AEBko presidenteak hasitako muga-zergen gerra konpontzeko, merkataritza eta ekonomia kontsultak egiteko mekanismo bat ezartzea onartuz. Trumpek % 145eko muga-zerga ezarri zien Txinako produktuei apirilean, eta % 125eko zergekin erantzun ziete haiek.
He Lifeng Txinako lehen ministrordeak esan du bilera "zintzo, sakon eta eraikitzailea" egin duela Scott Bessent AEBko Altxorraren idazkariarekin, asteburuan Genevan (Suitza).
Iragarri duenez, "bi aldeak akordio batera iritsi dira Txinaren eta Estatu Batuen artean kontsulta ekonomiko eta komertzialerako mekanismo bat ezartzeari buruz, eta kontsulta gehiago egingo dituzte elkarren intereseko gaietan".
AEBk eta Txinak "aurrerapauso garrantzitsuak" lortu dituztela merkataritza-gerrari konponbide bat emateko bidean esana zuen pare bat ordu lehenago Bessent berak.
Merkataritza ordezkari Jamieson Greerrekin batera egindako agerraldian (ez dute galde-erantzunik onartu), txinatar negoziatzaileen prestasuna nabarmendu dute biek ala biek.
"Esan dezaket elkarrizketa emankorra izan dela", esan du Bessentek, eta gaineratu du lortutako aurrerapausoei buruzko xehetasunak emango dituztela bihar goizean Washingtonen.
Altxor idazkariak azpimarratu du "lankidetza, interes partekatuak eta errespetua" izan direla nagusi asteburuko hitzorduetan.
"Beassent idazkariak azaldu duen bezala, oso emankorrak izan dira egun hauek", berretsi du Greerrek.
"Garrantzitsua da ulertzea oso azkar lortu dugula ados jartzea, eta horrek erakusten du beharbada desadostasuna ez zela hainbestekoa", erantsi du.
Zure interesekoa izan daiteke
Eskoziak, Galesek eta Ipar Irlandak akordio historiko bat sinatu dute autodeterminazioaren alde
Cardiffen, Galesko hiriburuan egindako bileran independentziari buruzko erreferendumaren alde egiteko estrategia bateratua iragarri dute hiru buruzagiek.
Zentro-ezkerreko oposizioak garaipen estua lortu du Suedian, baina emaitza ez da ziurra oraindik
Hiru eserlekuren aldea baino ez du, 176 173ren kontra, eta ostiralerako espero da behin betiko emaitza, atzerritik iritsitako botoak zenbatuta. Ultraeskuinak indarra galdu du, eta Alderdi Kontserbadorearen atzetik geratu da.
Eskozia, Gales eta Ipar Irlandako liderrek independentziaren aldeko memorandum bat sinatuko dute gaur
Trumpek Irlandaren bateratzea laster gertatuko dela esan eta biharamunean iritsi da iragarpena. AEBko presidentearen adierazpenak oso kritikatuak izan dira Erresuma Batuan.
Zentro-ezkerreko oposizioko blokeak irabazi ditu Suediako hauteskundeak, inkesten arabera
Zentro-ezkerrak botoen % 51,3 eskuratu ditu eta Ulf Kristersson lehen ministro kontserbadoreak, berriz, % 46,8, SVT telebista publikoak egindako inkesta baten arabera.
AEBko Kongresuko demokratek IAren garapena geldotu nahi dute, sektoreko buruen alarmaren ostean, baina Trumpek esan du ez dela "gertatuko"
Asteartean bilera egingo dute Behe Ganberako demokratek, eta bertan "lehentasun garrantzitsu bat adimen artifizialaren inguruko ekintza izango da", aurreratu dute.
500 kolono israeldar inguru sartu dira Al Aksa meskitara juduen Urteberriko ospakizunetan
1967tik indarrean dagoen statu quoaren arabera (Israelek Ekialdeko Jerusalem okupatu zuenean), esparru hori musulmanen gurtzarako baino ez da, eta juduak bisitari gisa baino ezin dira sartu.
Ukrainak eta Errusiak elkarri eraso diote: bi pertsona hil eta dozenaka zauritu dira
Ukrainako indarrek Errusia ipar-mendebaldean eragin dituzte bi heriotzak, Nizhnekamsk udalerrian. Moskuk droneak erabiliz eraso dio Kievi, eta gutxienez bost lagun zauritu ditu. AEBren arabera, baina, bi herrialdeek nahi dute gatazka konpondu.
Trumpek esan du "gustatuko" litzaiokeela Irlanda batzea: "Lehenago edo geroago gertatuko da"
Irlandan dago egunotan AEBko presidentea, eta bertan egin ditu adierazpen polemiko horiek. Erreakzioak erreskadan etorri dira.
BRICSeko herrialdeek Ekialde Hurbilean neurriz jokatzea eta alde bakarreko zigorrak baztertzea erabaki dute
Indian bilduta, herrialde horiek 140 puntuko adierazpen zabal bat adostea lortu dute, eta, besteak beste, elkarrekin lan egiteko konpromisoa hartu dute, "merkataritzaren eta energiaren fluxua babesteko".
Saudi Arabiak Ekialde-Mendebaldeko oliobidea itxi du, hainbat eraso jasan ostean
Azpiegitura hori da merkatu globalak hornitzeko bide nagusia Ormuzko itsasarteko egungo tentsio egoeran; egunean zazpi milioi upel petrolio gordin garraia ditzake.