Israelgo Armadak erasoak areagotu ditu Gazan, "planari jarraituz"
Eyal Zamir Israelgo Estatu Nagusiko buruzagiak igande honetan Gazako Zerrendan dauden tropei egindako bisitan adierazi duenez, Armada Palestinako eremu horretan erasoak areagotzen ari da maiatzaren 17an hasitako erasoaldi berrian ezarritakoari jarraituz.
"Gure jarduera areagotzen ari gara, ezarritako planaren arabera. Hamas izugarrizko presiopean dago: aktibo gehienak eta agintea eta kontrola galdu ditu. Gure esku dauden tresna guztiak erabiliko ditugu bahituak etxera ekartzeko, eta Hamas eta haren erregimena desegiteko", esan du Zamirrek, ohar baten bidez.
"Helburuak lortutakoan amaituko da erasoaldia. Hamasen behin betiko porrota nahi dugu, eta erabakitasunez, zehaztasunez eta gure tropen segurtasuna bermatuz lortuko dugu", gaineratu du.
80 hildako asteburu honetan
Israeldarrek 80 pertsona inguru hil dituzte asteburuan Gazan, tartean gutxienez bi haur, erreskate langile bat eta kazetari bat.
Gainera, Gurutze Gorriaren Nazioarteko Batzordeak (ICRC, ingelesez) ohar batean salatu duenez, Israelek bere bi langile hil ditu larunbat honetan Khan Yunisen, haien etxeari eraso eginda. "Horien hilketak agerian uzten du Gazako heriotza zibilen kopuru onartezina. ICRCk su-etenerako eta zibilak, medikuak, sorospen humanitarioko langileak eta defentsa zibileko langileak barne, errespetatu eta babesteko premiazko deia egiten du", gaineratu du testuak.
Gosetea
Bitartean, Gazan, gosea da nagusi, azken orduetan ehun kamioi inguru baino ez baitira iritsi, agintari gazatarren arabera. Gainera, familiek, etsita, arpilatu beste aukerarik ez dute ikusten maiz.
Israelgo Defentsa Ministerioaren menpeko Lurraldeetako Gobernu Jardueren Koordinatzaileak (COGAT) igande arratsalde honetan jakitera eman duenez, igandean 107 kamioi sartu dira Gazako Zerrendan laguntza humanitarioarekin. Kamioi horietan irina eta elikagaiak zeuden.
Israelek maiatzaren 19an baimendu zuen laguntza humanitarioa Gazan sartzea, martxoaren 2an ezarritako blokeoari amaiera emanez. Ordutik 495 kamioi sartu dira zerrendan, laguntza eskasa, edonola ere, erakunde humanitarioek salatzen dutenez.
Igande honetan sartutako kamioiak gora-behera, Gazako Gobernuaren arabera, Israelek "gosetea bultzatzen" jarraitzen du, ia hiru hilabeteko blokeoaren ondoren, oso mugatuta baitu elikagai eta laguntza humanitarioen sarrera eta banaketa. Murrizketa zorrotzak ditu ezarriak eta kamioiak ibilbide arriskutsuetatik joatera behartzen dituzte.
Ostiralean, Elikagaien Munduko Programak salatu zuen hamabost kamioi arpilatu zituztela Gazako hegoaldean.
Egun berean, agintari gazatarrek jakinarazi zuten kamioi baten eskoltako sei kide hil zituztela Deir al Balahn (erdigunea) Israelen eraso batean, tartean, boluntarioak eta Hamaseko Poliziako kideak.
Martxoaren 2an Israelek laguntza humanitarioa blokeatu zuenetik, 300 pertsona baino gehiago hil dira Gazan desnutrizioagatik, eta elikagai edo sendagai faltagatik.
Zure interesekoa izan daiteke
Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan
Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.
Sussexeko dukeak, Harry eta Meghan, Erresuma Batura itzuliko dira, baina Errege Etxetik kanpo jarraituko dute
Sussexeko dukeek, Harryk eta Meghanek, Erresuma Batura itzultzea erabaki dute, eta han matrikulatu dituzte bi seme-alabak, Archie eta Lilibet, oraindik identifikatu gabeko ikastetxe batean. Bikoteak Errege Etxetik urrun jarraituko du eta Londrestik kanpo biziko da, hedabide britainiarren arabera.
Gutxienez 15 pertsona hil dira Errusiak Kieven aurka egindako erasoan
Ukrainako presidenteak salatu duenez, erasoan etxebizitza eraikinak, haurrentzako ospitale bat eta eskola bat kaltetu dira, eta Odesa eskualdean mugako postu bati eta gas azpiegitura bati eraso egin diete errusiarrek.
Gutxienez 107 pertsona hil dira urre-meategi bat hondoratuta Afrika Erdiko Errepublikan
Ustiategi irregularra Kamerungo mugatik gertu dago. Tokiko agintariek ohartarazi dute biktima kopuruak gora egingo duela erreskate-lanetarako baliabide urriak direla eta.
Eutanasia eta heriotza lagundua ahalbidetuko dituen legea promulgatu du Macronek
Legea Frantziako Aldizkari Ofizialean argitaratu da, legea indarrean sartu aurretik eman beharreko ezinbesteko pausoa.
Haurrak Facebook eta Instagramera katigatu nahi izana ukatu du Metak epaiketa federalaren hasieran
29 estatu estatubatuarrek Facebook eta Instagram nahita manipulatu izana eta Interneten Haurren Pribatutasuna Babesteko Legea (COPPA) urratu izana leporatzen diote Metari.
AEBko bandera, kolono israeldarren aurrean babesteko erreminta
Loui Ridik Ohio utzi eta Zisjordaniara itzultzea erabaki du bere etxea eta familia kolono israeldarrengandik defendatu ahal izateko.
Bruselak Ceutan dauden migratzaile adingabeak Marokora itzultzearen alde egin du
Europako Batzordeko bozeramaile Markus Lammertek berretsi du hiri autonomoan legez kanpo dauden migratzaile guztiak itzuli behar direla, eta espero duela Espainiako eta Marokoko agintariek hori bermatzeko lan egingo dutela.
Baso-suteek ez dute tregoarik ematen Europan
Dozenaka sutek kontinente osoa kiskali dute uda honetan. Baso Suteei buruzko Europako Informazio Sistemaren (EFFIS) datuen arabera, abuztuaren 12ra arte 576.027 hektarea erre ziren lurraldean. Hauek dira sugarren suntsipena erakusten duten satelite-irudi batzuk.
AEB eta Iran bake-elkarrizketa "estraofizialak" egiten ari dira, Trumpen arabera
Bake Memorandumean ezarritako 60 eguneko epea amaitzen den egunean, AEBko presidenteak berretsi du Iranek amore eman beharko lukeela. Horrez gainera, Oman bonbardatzearekin ere mehatxu egin du, honek Ormuzeko itsasartearen kudeaketan esku hartuko balu.