GAZA, ERASOPEAN
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Israelgo Armadak gutxienez 27 pertsona hil ditu laguntza humanitarioa banatzeko gune batean, Gaza hegoaldean

Gazarako Fundazio Humanitarioak (AEBko fundazio pribatua) giza laguntzaren banaketa bere gain hartu zuenetik, 100 pertsona inguru hil dituzte janaria jasotzeko zain zeudela.
Gazatarrak janaria jasotzeko ilara egiten, Khan Yunisen
Gazatarrak janaria jasotzeko ilara egiten, Khan Yunisen. Artxiboko argazkia: EFE

Israelgo Armadak gutxienez 27 palestinar hil eta 157 zauritu ditu Rafahn, Gaza hegoaldean, giza laguntza banatzeko gune batean zain zeudela, Gurutze Gorriko Nazioarteko Batzordeak baieztatu duenez.

Laguntza banatzeko zentro batera zihoazen hainbat pertsonaren aurka tiro egin duela onartu du Israelgo Armadak komunikatu batean, horien artean "susmagarriak" zeudela iritzita. Dena den, ez du horren frogarik aurkeztu.

ZURE INTERESEKOA IZAN DAITEKE: Zer da Gazarako Fundazio Humanitarioa?

Israelen arabera, "ohartarazpen tiroak" izan dira "susmagarriak" soldaduengana gerturatzea saihesteko. Dena den, gertaturikoa ikertzen ari direla azpimarratu du.

Gazarako Fundazio Humanitarioa pasa den maiatzaren 26an hasi zen giza laguntza banatzen, nazioarteko erakunde humanitarioetatik kanpo, eta Israelen eta AEBren babesa du.

Erakundearen arduradunek azaldu dutenez, ez dira gerra eremuan, laguntza guneetatik kanpo, gertatzen denaren arduradun.

Hildakoak banaketa zentroetatik eta bere eragin eremutik "urrun" gertatu direla gaineratu du, kilometro erdi ingurura. Egoera "zaila" dela onartuta, korridore seguruetan egoteko deia egin die banaketa zentrora doazen herritarrei.

Dagoeneko 100 pertsona inguru hil dituzte janaria jasotzeko zain zeudela GFHk giza laguntzaren banaketa bere gain hartu zuenetik. 

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X