Brasilgo Justiziak Bolsonarori orkatilako elektroniko bat jarri dio haren mugimenduak kontrolatzeko, Trumpen mehatxuei aurre eginez
Erabakia Alexandre de Moraes epaileak hartu du. Bolsonarori "justizia oztopatzea" egotzi dio. Era berean, epailearen ahotan, buruzagi ohi ultraeskuindarrak "atzerriko gobernu bat Brasilen aurka egitea eskatu, bultzatu eta lagundu du".
Brasilgo Auzitegi Gorenak Jair Bolsonaro presidente ohi ultraeskuindarrari kautelazko neurri berriak ezarri dizkio, horien artean orkatilako elektroniko bat jarri dio mugimenduak zaintzeko. Honenbestez, Latinomaerikako estatuaren Justiziak ez dio Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako presidenteari jaramonik egin.
Erabakia Alexandre de Moraes epaileak hartu du. Bolsonarori "justizia oztopatzea" egotzi dio. Era berean, epailearen arabera, buruzagi ohi ultraeskuindarrak "atzerriko gobernu bat Brasilen aurka egitea eskatu, bultzatu, eta lagundu du".
Trumpek Hego Amerikako estatuari % 50eko muga-zergak ezartzeko mehatxua egin zuen, gutun publiko batean, Bolsonaroren aurkako "sorgin-ehizatzat" jotzen duena bertan behera uzten ez badu eta epaiketari amaiera ematen bazaio. Beraz, Goreneko epaileak erreferentzia argia egin dio AEBko handi-mandiaren mehatxuari.
Bolsonarori Polizia Federalaren egoitzan jarritako orkatilakoaz gain, Moraesek beste kautelazko neurri batzuk ezarri dizkio.
Kautelazko neurriak
Horrela, bere etxean egon beharko du gauez, ezin izango ditu bere sare sozialak erabili , ezta atzerriko diplomatikoekin harremanetan jarri, enbaxadetara hurbildu edo beste auzipetu batzuekin hitz egin ere, tartean bere seme eta diputatu Eduardorekin.
Diputatua funtsezkoa izan da erabaki horietarako; izan ere, AEBn dagoenetik, Eduardok harremanak izan ditu Trumpen inguruko politikariekin eta Estatu Departamentuko funtzionarioekin, bere aitarentzat "justizia" bilatzeko.
Moraesen arabera, Eduardo Bolsonaroren joan-etorriak bere aitak finantzatu ditu, "Gorenaren funtzionamendua Ameriketako Estatu Batuen esanetara jartzeko ahalegin nabarmenean", Jairren aurkako auzia "artxibatzeko/iraungitzeko".
Polizia Federalaren egoitzatik atera ostean, Bolsonarok hitz-jokoa egin du, eta kazetariei "umiliazio gorena" egin diotela adierazi die.
Bere errugabetasuna berretsi du, bere kontrako epaiketa "politikoa" dela eta 2022ko hauteskundeetan Luiz Inacio Lula da Silva egungo agintariak garaitu ostean demokraziaren aurka konspiratu ez zuela esan du.
Lulak ekitaldi publiko batean parte hartu du gaur, baina saihestu egin du Bolsonaroren aurkako erabaki judizial berria aipatzea.
Ostegunean irrati eta telebista bidez igorritako mezu batean, aldiz, Trumpek prozesu judizialaren aurrean duen jarrera "xantaia onartezina" dela esan zuen Lulak, "Brasilgo erakundeei mehatxu eginez, eta bi herrialdeen arteko merkataritzari buruzko informazio faltsuak zabalduz ".
Brasilek "botere judizial independentea" duela eta bere erabakietan "esku hartzen saiatzea subiranotasun nazionalaren aurkako eraso larria" dela ziurtatu zuen buruzagiak.
Zure interesekoa izan daiteke
Tentsioa areagotzen ari da Libanon
Libanon, Netanyahuren agindupeko Armadak Beiruten zati bat ebakuatzea agindu du, Hezbolaren aurka borrokatzeko.
Iranen aurkako erasoek 3.643 eraikin zibili eragin diete, eta hiru ospitale zerbitzutik kanpo geratu dira
OMEk baieztatu du Irango osasun sistemaren aurkako hainbat eraso izan direla, eta azpimarratu du nazioarteko zuzenbide humanitarioak babesten duela osasungintzara bideratutako edozein instalazio edo eraikin.
Frantziak bere base batzuk erabiltzea baimendu die AEBko hegazkinei, "Ekialde Hurbileko bazkideak babesteko"
Macronen Gobernuak baldintza bat jarri du: laguntza-hegazkin estatubatuar horiek ezingo dira erabili Iranen aurkako operazioetarako, baizik eta Ekialde Hurbilean dauden "bazkideak babesteko".
Espainiak Ziprera fragata bat bidaliko du Iranek Erresuma Batuaren base militarra eraso ostean
Defentsa Ministerioak azaldu duenez, Espainiak "Europar Batasunaren eta ekialdeko mugaren defentsarekin duen konpromisoa erakusten du" mugimen horrekin.
13 urteko kartzela zigorra ezarri diote Berlinen turista bilbotar bat larri zauritu zuen atentatuaren egileari
Erasoa iazko otsailean gertatu zen, Europako Hildako Juduen Monumentuaren ondoan. Biktima, Bilboko 30 urteko gazte bat, erasotik bizirik atera zen Alemaniako hiriburuan hainbat egun ospitalean eman ondoren.
Macronek eta EBk babesa adierazi diote Espainiari, Trumpen mehatxu komertzialen aurrean
Sanchezek esker ona adierazi du, EBko erakunde nagusietako presidenteek eta Europako bazkideek (Frantziak, esaterako) laguntza eskaintzeko dei eta mezuak bidali dizkiotelako.
Israelek Iranek izendatutako edozein buruzagi hil egingo duela ohartarazi du Israel Katz Defentsa ministroak
Israelgo aireko armadak asteartean eraso egin zion Ali Khamenei aiatolaren ondorengoa aukeratzeko Adituen Batzordea biltzekoa zen eraikinari, Qom hiri santuan, izendapen prozesua etenarazteko ahaleginean. Hala ere, une horretan 88 erlijio-gizonak ez zeuden eraikinean bilduta.
Trumpek Espainiarekin duen merkataritza-harremana etengo duela mehatxu egin du, Irango gerrarekiko duen jarreragatik
Espainiako Gobernuak Trumpi erantzun dio, eta nabarmendu diu NATO eta Europako Defentsa konpromisoak bete egiten dituela. Era berean, ohartarazi dio EBren eta AEBren arteko akordioak errespetatu beharko dituela, aldebiko harremanak berrikusi nahi baditu.
Sidenor auziko epaileak mediku palestinar bat onartu du biktima eta akusazio partikular gisa
Akusazio partikular horrekin, Sidenorreko hiru arduradunak kontrabando delituaz gain, genozidio delituaren, gizateriaren aurkako delituaren eta gatazka armatuan babestutako pertsonen eta ondasunen aurkako delituan konplize gisa ikertu ahal izateko baldintza beteko litzateke. Fiskalak Sidenorreko erregistroak baliogabetzeko eskatua zuen, eta kontrabandoa ez beste delituen akusazioak erretiratzea, hain zuzen ere, baldintza hori betetzen ez zelako. Ikusteko dago, orain, ikerketak zer norabide hartuko duen.
Von der Leyenek Ekialde Hurbileko krisiaren "ondorioei" aurre egiteko prest egotea eskatu dio EBri
Frantzia prest agertu da Iranen erasoen aurrean Golkoko eta Jordaniako herrialdeen defentsan parte hartzeko, eta Alemaniak, berriz, baztertu egin du Iranen aurkako erasoarekin bat egitea, eta bere tropek eskualdean duten papera autodefentsara mugatuko du.