Venezuelaren barruko erasoak "oso laster" hasiko direla esan du Trumpek
AEBko presidenteak beste herrialde batzuk bonbardatzeko aukera ez du baztertzen: “Drogak ekoizten edo horiek Estatu Batuetan saltzen dituen edonor dago jomugan".
Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) presidenteak astearte honetan adierazi duenez, "laster" hasiko da Venezuelaren barruko objektiboei erasotzen, Karibeko eta Ozeano Bareko ontzien aurkako bonbardaketei jarraipena emanez.
"Eraso horiek lurretik ere egiten hasiko gara. Askoz errazagoa da. Ezagutzen ditugu hartzen dituzten ibilbideak. Dena dakigu haiei buruz. Badakigu non bizi diren. Badakigu gaiztoak non bizi diren, eta laster hasiko gara horrekin", adierazi du Trumpek bere kabineteko segurtasun bilera batean.
Argudio berdina baliatuta, beste herrialde batzuen aurkako bonbardaketak egitea pentsatu du New Yorkeko handikiak, izan ere, iragarri duenez, drogak ekoizten edota Estatu Batuetara horiek saltzen dituen "edonor" dago "jomugan".
Nicolas Maduro Venezuelako bere homologoarekin telefonoz hitz egin eta egun gutxira etorri dira Trumpen adierazpenak, AEBk Karibeko eta Ozeano Bareko uretan egindako hedapen militarretik sortutako tentsioen erdian, narkotrafikoaren aurkako borroka bat argudiatuz.
Zure interesekoa izan daiteke
Trumpek iragarri du ez dutela Fort Hoodeko erasoaren egilearen fusilamendua zuzenean emango