Israelek gutxienez 98 pertsona hil ditu Gazan, Armadak iragarritako "etenaldi taktikoan"
Bitartean, Frantziak eta Saudi Arabiak antolatutako bi estatuen konponbiderako nazioarteko biltzarra hasi da Nazio Batuen Batzar Nagusian, New Yorken. AEBko Gobernuaren ustez, konferentzia "ez da emankorra eta ez da egokia".
Laguntza kamioi bat palestinarrez lepo, Zikimen, Gazako Zerrendaren iparraldean. Argazkia: EFE
Israelgo Armadak Palestinako zenbait tokitan "etenaldi taktikoa" iragarri zuenetik gutxienez 98 pertsona hil ditu Gazako Zerrendako hainbat lekutan egindako erasoetan, tartean 25 pertsona laguntza guneetatik gertu.
2023ko urriaren 7an Israelek erasoaldia abiatu zuenetik 59.921 pertsona hil ditu Gazan, Gazako Osasun Ministerioaren arabera.
Bitartean, bi estatuen konponbiderako nazioarteko konferentzia, Frantziak eta Saudi Arabiak antolatuta, hasi da Nazio Batuen Batzar Nagusian, New Yorken.
AEBko Gobernuaren ustez, biltzarra "ez da emankorra eta ez da egokia". Tammy Bruce Estatu Departamentuko bozeramaileak ohar batean esan duenez, "gatazka amaitzeko ahalegin diplomatikoen erdian egiten den publizitate ekitaldia da".
Brucen hitzetan, "bakea sustatzetik urrun, Hamas adoretu eta sarituko du, eta bakea lortzeko benetako ahaleginak ahulduko ditu".
Saudi Arabiak azpimarratu du foro horren helburua bide-orri bat proposatzea dela, "estatu palestinar burujabe bat ezartzeko, eta okupazioari irtenbide justu eta iraunkor baten bidez bukaera emateko".
Antonio Guterres Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusiak goi-bileran adierazi duenez, bi estaturen irtenbidea ahultzen duten "aldebakarreko ekintzak" "onartezinak" dira.
"Izan gaitezen argiak: Zisjordania okupatuaren anexio progresiboa legez kanpokoa da. Bertan behera utzi behar da. Gazaren suntsipen orokorra onartezina da", esan du, eta gaineratu du ez direla "gertakari isolatuak", baizik eta "Ekialde Hurbileko bakearen oinarriak desegiten ari den errealitate sistemiko baten parte".
Jose Manuel Albares Espainiako Atzerri ministroak Palestina onartzeko eta Nazio Batuetan kide gisa sartzeko "egutegi argi" baten beharra defendatu du, eta 12 eta 15 hilabete bitarteko epea nahikoa izango litzatekeela adierazi du.
Ayman Safadi Jordaniako Atzerri ministroak salatu duenez, Palestinako Estatua sortzea ezin da negoziatu, Israel "ez dagoelako prest mahaian eseri eta bi estatuen irtenbidea negoziatzeko".
Badr Abdelaty Egiptoko Atzerri ministroak dei egin du bi estatuen konponbidea "salbatzeko" eta Palestinako Estatu independente bat sortzeko Israelen "betoa saihesteko", nazioartean artean adostasun zabala baitu.
Guztira, Palestina onartzen duten 149 estatu daude, NBEko kideen hiru laurden.
Zure interesekoa izan daiteke
Espainiak euskara, katalana eta galegoa Europar Batasunean hizkuntza ofizialak izan daitezen nahi du
Fernando Sampedro EBko Estatu idazkariak esan du presioa egiten jarraituko dutela, nahiz eta gaiak bederatzi hilabete daramatzan Ministerioaren agendatik kanpo.
Israelgo Armadak iragarri du "eskala handiko" beste erasoaldi bat egingo duela Teheranen aurka
Israel Katz Defentsa ministroak iragarri duenez, Ali Larijani Irango Segurtasun Nazionaleko agintaria hil dute.
Trumpek esan du "ohore handia" izango litzatekeela "Kuba hartzea"
Bere Administrazioa Kubako agintariekin hitz egiten ari dela errepikatu du agintariak, eta irla "porrot egindako nazio bat" dela azaldu du. "Ez dute dirurik, ez dute petroliorik, ez dute ezer".
Beste ontzi bati eraso egin diote Ormuztik gertu, Erresuma Batuko itsas agentziak jakinarazi duenez
Bestalde, AEBko Armadak baieztatu duenez, Irango "7.000 objektibo baino gehiago" jo ditu, eta ehun ontzi baino gehiago "kaltetu edo suntsitu" ditu, otsailaren 28an Israelekin batera erasoaldia hasi zuenetik.
EBk uko egin dio Ormuzera aktibo militarrak bidaltzeari, berea ez den gerra bat delako
Nazioarteko bazkideek itsasartea desblokeatuko duen hedapen militar batean parte hartzeko ideia berretsi du Trumpek.
NATOk Trumpi erantzun dio aliatuek laguntza eskaini diotela Ormuzerako
AEBko presidenteak ohartarazi zuen Aliantzak “oso etorkizun makurra” izango duela aliatuek itsasartea desblokeatzen laguntzen ez badute. Erresuma Batuak adierazi du “plan kolektibo bat” lantzen ari dela eremurako, eta EBk Atzerri ministroak bildu ditu auzia aztertzeko.
Israelek lurreko operazioa hasi du Libanon Hezbollahren "funtsezko bastioien" aurka
Israel Katz Defentsa ministroak ohartarazi duenez, "Libano hegoaldean bizi diren ehunka mila bizilagun xiitek" eta Israelen abisuen ondotik eskualde hori utzi dutenek "ezingo dute Litani ibaiaz hegoaldeko euren etxeetara itzuli" mugatik gertu dauden Israelgo eskualdeetako "segurtasuna bermatu arte".
Israelen eta Iranen arteko erasoaldi betean, Trumpek uste du ez direla su-etenerako baldintzak betetzen
"Iranek akordio bat erdietsi nahi du, baina nik ez, ez direlako horretarako baldintzak betetzen", esan du agintari estatubatuarrak NBC telebista kateari emandako elkarrizketan.
Antonio Guterres NBEko idazkari nagusia Libanon izan da eta elkarrizketarako deia egin du
Guterresek ohartarazi du ez dagoela irtenbide militarrik Hizbulá talde xiitaren eta Israelen arteko egungo gatazkarako, eta bi aldeei elkarrizketara eta bide diplomatikoetara jotzeko eskatu die Beiruten eman duen prentsaurrekoan.
Jurgen Habermas filosofo alemana hil da, 96 urte zituela
Komunikazio Ekintzaren Teoriaren egileak lotura estua zuen Frankfurteko Eskolarekin. Hain zuzen ere, bertan egin zuen bere ibilbidea pentsalari eta gizarte-ikertzaile gisa.