Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zortzi palestinar gosez hil dira Gazan, eskasiak markatutako beste egun batean

Horiek ere zenbatuta, 289 dira urritik desnutrizioak eta ur faltak eragindako hildakoak, 115 haur tartean. Gainera, gutxienez 45 pertsona hil dira azken orduetan Israelek egindako erasoetan.

Desplazados de Gaza esperando para recibir alimentos por la hambruna

Gazatarrak, laguntza humanitarioa jasotzeko postu batean. Argazkia: Europa Press.

Zortzi palestinar hil dira larunbatean Gazan ur eta elikagai faltagatik, ume bat tartean, Osasun Ministerioak igande honetan aditzera eman duenez. Ostiralean, berriz, zortzi pertsona hil ziren goseak jota, bi haur tartean.

2023ko urrian Israelen erasoaldia hasi zenetik, 289 pertsona hil dira goseak jota. Gainera, egoera are larriagoa da azken hilabeteetan, Israelek ezarritako blokeoak oinarrizko horniduren sarrera mugatu baitu.

Nazio Batuen Erakundeak ofizialki adierazi zuen ostiralean gosete egoera dagoela lurraldean, eta ohartarazi zuen hiru haurretik batek desnutrizio larria duela. Bestalde, erakundeek ohartarazi dute krisia hedatzen ari dela eta laguntza jasotzeko guneak kaotikoak eta arriskutsuak direla oraindik.

Erasoak Gazan

Gutxienez 45 pertsona hil dira azken orduetan Israelek Gazako Zerrendako hainbat puntutan egindako erasoen ondorioz, Al Yazeera telebista kateak aipatu duenez.

Datu ofizialen arabera, 62.600 palestinar baino gehiago hil dira gerra hasi zenetik. Hala ere, Palestinako agintariek ohartarazi dutenez, biktima gehiago daude bonbardaketek utzitako hondakinen azpian ere.

Larunbateko biktimak

Larunbata Israelen erasoaldiaren egunik okerrenetako bat izan zen; izan ere, gutxienez 64 pertsona hil ziren Gazako Zerrenda osoan. Horien artean, 19 pertsona elikagaiak banatzeko zain zeuden muturreko eskasia batean, eta 17 lagun hil ziren Khan Yunisen, kanpin-denden aurkako bonbardaketa batean, 6 hilabete eta 13 urte bitarteko sei haur tartean.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X