Netanyahuk Espainiako Vueltako talde israeldarra zoriondu du, "gorrotoaren aurrean amore ez emateagatik"
Israel taldearen kontrako protestak izan dira Vueltako etapa askotan, eta Palestinako banderak eta "Israel genozida" edo "Stop genozidioa" zioten pankartak ikusi ahal izan dira ia egunero.
Israelen aurkako kartelak Espainiako Itzulian, Navan (Asturias). Argazkia: EFE.
Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak Israel-Premier Tech taldea eta Sylvan Adams jabea zoriondu ditu ostiral honetan, Espainiako Vueltan "gorrotoaren aurrean amore ez emateagatik".
"Lan bikaina Sylvanena eta Israelgo txirrindulari taldearena, gorrotoaren eta larderiaren aurrean amore ez emateagatik. Israel harro sentiarazten ari zarete!", esan du bere kontuan.
Israel taldeko txirrindularien presentziaren kontrako protestak izan dira Vueltako etapa askotan, eta Palestinako banderak eta "Israel genozida" eta "Stop genozidioa" zioten pankartak ikusi ahal izan dira ia egunero.
Asteazkenean, "segurtasun arrazoiengatik", Bilbon hamaikagarren etapa laburtu eta irabazlerik gabe utzi behar izan zuten, istiluek helmugako zuzengunean eragin zezaketen arriskuagatik.
Adamsek ez du onartu bere taldeak Premier Tech izena hartzea: "Ez dugu inoiz Israel izenik gabe korrituko", esan du Sport Channel kate israeldarrean.
Horren hitzetan, David Lappartient Nazioarteko Txirrindularitza Elkarteko presidentearen babesa jaso du, eta azpìmarratu du ez duela lasterketa uzteko inongo asmorik, hori eginez gero, taldearen "amaiera" ez ezik, "beste guztiena" ere izango delako.
12 pertsona atxilotu dituzte Angliruko igoeran, bidea mozteagatik
Guardia Zibilak 12 pertsona atxilotu ditu ostiralean, Vueltako hamahirugarren etapan, desordena publikoak egotzita, Angliruko igoeraren hasieran ziklisten martxa geldiarazteagatik Israel-Premier Tech taldearen parte-hartzea salatzeko.
Pertsona talde horrek ezustean harrapatu zituen txirrindulariak. Haietako seik pankarta bat zabaldu zuten, eta gainerakoak, berriz, elkarren artean kateatu ziren.
Horren ondorioz, txirrindulariek minutu erdiz gelditu behar izan zuten martxa, baina lasterketak berehala jarraitu zuen, eta txirrindularitza proba gorabehera handirik gabe egin zen.
Zure interesekoa izan daiteke
Espainiak Ziprera fragata bat bidaliko du Iranen erasoaren ostean
Defentsa Ministerioak azaldu duenez, Espainiak "Europar Batasunaren eta ekialdeko mugaren defentsarekin duen konpromisoa erakusten du" mugimen horrekin.
13 urteko kartzela zigorra ezarri diote Berlinen turista bilbotar bat larri zauritu zuen atentatuaren egileari
Erasoa iazko otsailean gertatu zen, Europako Hildako Juduen Monumentuaren ondoan. Biktima, Bilboko 30 urteko gazte bat, erasotik bizirik atera zen Alemaniako hiriburuan hainbat egun ospitalean eman ondoren.
Macronek eta EBk babesa adierazi diote Espainiari, Trumpen mehatxu komertzialen aurrean
Sanchezek esker ona adierazi du, EBko erakunde nagusietako presidenteek eta Europako bazkideek (Frantziak, esaterako) laguntza eskaintzeko dei eta mezuak bidali dizkiotelako.
Israelek Iranek izendatutako edozein buruzagi hil egingo duela ohartarazi du Israel Katz Defentsa ministroak
Israelgo aireko armadak asteartean eraso egin zion Ali Khamenei aiatolaren ondorengoa aukeratzeko Adituen Batzordea biltzekoa zen eraikinari, Qom hiri santuan, izendapen prozesua etenarazteko ahaleginean. Hala ere, une horretan 88 erlijio-gizonak ez zeuden eraikinean bilduta.
Trumpek Espainiarekin duen merkataritza-harremana etengo duela mehatxu egin du, Irango gerrarekiko duen jarreragatik
Espainiako Gobernuak Trumpi erantzun dio, eta nabarmendu diu NATO eta Europako Defentsa konpromisoak bete egiten dituela. Era berean, ohartarazi dio EBren eta AEBren arteko akordioak errespetatu beharko dituela, aldebiko harremanak berrikusi nahi baditu.
Sidenor auziko epaileak mediku palestinar bat onartu du biktima eta akusazio partikular gisa
Akusazio partikular horrekin, Sidenorreko hiru arduradunak kontrabando delituaz gain, genozidio delituaren, gizateriaren aurkako delituaren eta gatazka armatuan babestutako pertsonen eta ondasunen aurkako delituan konplize gisa ikertu ahal izateko baldintza beteko litzateke. Fiskalak Sidenorreko erregistroak baliogabetzeko eskatua zuen, eta kontrabandoa ez beste delituen akusazioak erretiratzea, hain zuzen ere, baldintza hori betetzen ez zelako. Ikusteko dago, orain, ikerketak zer norabide hartuko duen.
Von der Leyenek Ekialde Hurbileko krisiaren "ondorioei" aurre egiteko prest egotea eskatu dio EBri
Frantzia prest agertu da Iranen erasoen aurrean Golkoko eta Jordaniako herrialdeen defentsan parte hartzeko, eta Alemaniak, berriz, baztertu egin du Iranen aurkako erasoarekin bat egitea, eta bere tropek eskualdean duten papera autodefentsara mugatuko du.
Israelek Iranen lur azpiko kuartelei eraso die, Teheranen
Israelgo Armadaren arabera, 100 eraso baino gehiago egin ditu lurpeko kuartelen kontra, eta jaurtitzeko baseak eta misil balistikoak ere suntsitu ditu. Azpimarratu duenez, "behar beste denbora" iraungo du gerrak . Larunbatetik, 555 pertsona hil dituzte Iranen, Ilargi Gorriaren arabera.
Petrolioaren prezioak gora egin du eta gorabeherak daude itsas eta aire trafikoan, Ormuzko itsasarteko tentsioaren ondorioz
Ontzi enpresa nagusiek ez dute handik igaro nahi, eta zer gertatuko zain daude. Halaber, 3.000 hegaldi baino gehiago bertan behera utzi dituzte asteburuan, Ekialde Hurbileko gatazka lehertu denetik.
Albistea izango dira: Gatazka Iranen, Makina-Erremintaren Azoka eta martxoaren 3aren aurreko eguna
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.