Israelen aurkako "mehatxu genozida" egitea leporatu dio Netanyahuk Sanchezi
"Antza, Espainiako Inkisizioa, juduak Espainiatik kanporatzea eta Holokaustoan juduak sistematikoki hiltzea ez dira nahikoa Sanchezentzat", esan du lehen ministro israeldarrak.
Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak Israelen aurka "mehatxu genozida nabarmena" egitea leporatu dio, ostegun honetan, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteari. Azken horrek esan zuen Espainiak ezin duela Gazaren aurkako erasoa geldiarazi, "bonba nuklearrik ez duelako", eta hitzok haserretu dute buruzagi israeldarra.
"Antza, Espainiako Inkisizioa, juduak Espainiatik kanporatzea eta Holokaustoan juduak sistematikoki hiltzea ez dira nahikoa Sanchezentzat", idatzi du, bere bulegoaren X kontuan.
Espainiako Gobernuko presidenteak bederatzi neurri iragarri zituen astelehenean, "Gazako genozidioa geldiarazteko, genozidioaren egileak jazartzeko eta palestinarrak babesteko". Besteak beste, Israeli armak bahitzeko lege-dekretu bat iragarri zuen, eta genozidioan zuzenean parte hartzen dutenei Espainian sartzeko debekua ezarri.
Bere agerraldian, Sanchezek ondorengoa esan zuen: "Dakizuen bezala, Espainiak ez dauka bonba nuklearrik, ezta hegazkin-ontzi edo petrolio-erreserba handirik ere. Guk bakarrik ezin dugu gelditu Israelen erasoa, baina horrek ez du esan nahi ez garenik saiatuko. Badira hainbat kausa, irabaztea gure esku egon ez arren, borrokatzea merezi dutenak".
Zure interesekoa izan daiteke
Venezuelako aire-espazioa hegaldi komertzialei zabaltzeko agindu du Trumpek
Eguna amaitu aurretik beharrezko izapideak egiteko agindua eman du AEBko presidenteak. Bi herrialdeen arteko zuzeneko hegaldiak etenda daude 2019tik.
Iranen aurkako zigor gehiago adostu ditu EBk, errepresioa leporatuta
Drone eta misiletarako materialak eskuratzea zailtzea dute helburu, eta, aldi berean, aho batez erabaki dute Guardia Iraultzaile Islamikoa erakunde terrorista izendatzea. Gainera, errusiarren aurkako zigor berriak onartu dituzte, Ukrainako gerrarekin lotuta.
Alex Pretti ICEko agenteei aurre egiten, tiroz hil baino 11 egun lehenago, irudiotan
Estatu Batuetako albiste-atari batek argitaratutako irudietan ageri denez, Alex Pretti, urtarrilaren 24an Minneapolisen ICEko agenteek hildako 37 urteko erizaina, urtarrilaren 13an ere gogor jo zuen migrazio-poliziak, beste protesta batean.
Iranek adierazi du hitz egiteko prest dagoela, baina mehatxuen aurrean bere burua "inoiz ez bezala" defendatuko duela
Estatu Batuek Teherango erregimenari mehatxu egin diote behin baino gehiagotan, eta flota militar handia mobilizatu dute Ekialde Ertaineko eskualdera.
Ilhan Omar kongresista demokratari substantzia kimiko batekin eraso egin diote Minneapolisen
Donald Trumpen Administrazioa immigrazioaren aurka egiten dabiltzan sarekadak kritikatzen ari zela gertatu da Ilhan Omarren aurkako erasoa. Segurtasun indarrek erasotzailea atxilotu egin dute, eta jatorri somaliarreko kongresistak hitzaldiari ekin dio berriro. Ilhan Omar Donald Trumpen jomuga izan da azken asteetan ICEren aurka egindako kritikengatik.
Ardoak, oliba-olioa eta autoak: EB-India akordioak dakarren muga-zergen amaieran onuradun nagusiak
Europar Batasunaren eta Indiaren arteko goi-bileraren ondoren jakinarazitako dokumentu teknikoen arabera, Europako esportazioen % 96,6ren gaineko aduana-zergak pixkanaka ezabatzea jasotzen du itunak, eta orain arte oso politika protekzionistak aplikatzen zituen 1.400 milioi kontsumitzaile baino gehiagoko merkatu indiarra irekiko dio Europari.
Indiak eta Europar Batasunak merkataritza akordio "historikoa" itxi dute, 18 urtez negoziaziatzen ibili stean
Akordio-eremuak 2.000 milioi pertsona biltzen ditu, munduko BPGaren % 25 inguru eta merkataritza globalaren heren bat, gutxi gorabehera. Nerendra Modik eta Ursula Von der Leyenek adierazi dutenez, akordio hori "akordio guztien ama" da, eta merkataritza globala eta hornidura-kateak indartzen lagunduko du.
Urrearen prezioa 5.100 dolarrera iritsi da lehen aldiz, eta ontzaren balioa bikoiztu egin da urte eta erdian
Nazioarteko ordenaren aldaketak, tentsio geopolitiko eta komertzialek eta dolarrak balioa galdu izanak eragin dute urre ontzaren balioak gora egitea.
Israelek Gazan geratzen zen azken bahituaren gorpuzkiak aurkitu eta identifikatu ditu
Ran Gvili polizia israeldarraren gorpuzkiak berreskuratuta, bahitutako guztien hilotzak Israelgo Estatuaren esku geratu dira. Pauso hau ezinbesteko baldintza zen Israelek Rafahko pasabidea zabaltzeko, eta Trumpek sustatutako bake planaren bigarren faseari ekiteko.
Zer da ICE? Zer ari da gertatzen Minnesotan?
Immigrazio eta Aduanen Kontrolerako Zerbitzuak (ICE, ingelesez) eta Minneapolis hiriak asteak daramatzate aktualitatearen erdigunean. Egoera ulertzeko hainbat gako bildu ditugu.