EBk bere jarrerari eutsi eta ez du genozidio hitza erabili, NBEren txostenak Gazakoa hala dela aitortu arren
Anouar El Anouni Europar Batasuneko Atzerri Gaietako bozeramailearen arabera, "genozidio ekintza bat izan dela esateko, ebazpen judizial bat" behar da, eta, beraz, epaitegiek erabaki beharko dute hori.
Europar Batasunak ez du bere jarrera aldatu, eta, oraingoz, ez du aitortu Israelgo Gobernua Gazan egiten ari dena genozidioa dela, Nazio Batuen Erakundearen batzorde independente batek hala ondorioztatu badu ere.
"Genozidio deklarazioari buruz, gure jarrera ez da aldatu eta beste behin berretsiko dut: gerra krimenak egon diren edo ez ebaztea, horien artean, genozidioa, auzitegien eskumena da", esan du Anouar El Anouni Europar Batasuneko Atzerri Gaietako eledunak, hedabideen aurreran egin duen asteroko agerraldian. Bere hitzetan, Gazakoa genozidioa dela baieztatzeko ezinbestekoa da "ebazpen judizial bat izatea".
NBEko Nazioarteko Ikerketa Batzorde Independente batek gaur argitara emandako txosten baten arabera, "Israelek genozidioa egin du palestinarren aurka Gazan". 2023ko urriaren 7an Hamasek Israelen aurkako egunean hasitako ikerketak ondorioztatu du "Israelgo agintariek eta segurtasun indarrek bost ekintza genozidetatik lau burutu dituzte", nazioarteko zuzenbidean jasota dagoen genozidioaren definizioari erreparatuta: ekintza genozidatzat jotzen dira hiltzea, kalte fisiko edo mental larriak eragitea, bizi-baldintzak tamalgarriak ezartzea herri bat osorik edo zati batean suntsitzeko eta jaiotzak eragozteko neurriak ezartzea.
Israelek gaur Gazan abiatu duen lurreko ofentsiba militarren inguruan, EBko bozeramaileak eskatu du erasoa "berehala gelditzeko", "hondamendia, heriotzak eta desplazamenduak areagotu baino ez" dituelako egingo. Gazako herritarren bizitza bakarrik ez, Hamasek bahituta dituen israeldarrena ere arriskuan dagoela gogoratu du.
Halaber, El Anounik esan du EBk bi estatuen aitortza defendatzen jarraituko duela, eta datorren astean egitekoa den NBEren Batzar Orokorrean jarrera hori babestuko duela. "Orain, ezinbestekoa da berehala esku-hartzea Gazan, gosetea eta hondamendia geldiarazteko", erantsi du.
Europar Batzordeak bihar egingo duen bileran onartuko ditu Ursula Von der Leyen EBko presidenteak asteon Israelen aurka iragarritako neurriak. Europaren eta Israelen arteko merkataritza gaietako akordioa partzialki bertan behera uztea proposatu zuen.
Neurri horiek prentsaurreko batean aurkeztuko dituzte bihar Kaja Kallas Erkidegoko diplomaziaren buruak eta Maros Sefcovic Europako Merkataritzako komisarioak.
Zure interesekoa izan daiteke
Eskoziak, Galesek eta Ipar Irlandak akordio historiko bat sinatu dute autodeterminazioaren alde
Cardiffen, Galesko hiriburuan egindako bileran independentziari buruzko erreferendumaren alde egiteko estrategia bateratua iragarri dute hiru buruzagiek.
Zentro-ezkerreko oposizioak garaipen estua lortu du Suedian, baina emaitza ez da ziurra oraindik
Hiru eserlekuren aldea baino ez du, 176 173ren kontra, eta ostiralerako espero da behin betiko emaitza, atzerritik iritsitako botoak zenbatuta. Ultraeskuinak indarra galdu du, eta Alderdi Kontserbadorearen atzetik geratu da.
Eskozia, Gales eta Ipar Irlandako liderrek independentziaren aldeko memorandum bat sinatuko dute gaur
Trumpek Irlandaren bateratzea laster gertatuko dela esan eta biharamunean iritsi da iragarpena. AEBko presidentearen adierazpenak oso kritikatuak izan dira Erresuma Batuan.
Zentro-ezkerreko oposizioko blokeak irabazi ditu Suediako hauteskundeak, inkesten arabera
Zentro-ezkerrak botoen % 51,3 eskuratu ditu eta Ulf Kristersson lehen ministro kontserbadoreak, berriz, % 46,8, SVT telebista publikoak egindako inkesta baten arabera.
AEBko Kongresuko demokratek IAren garapena geldotu nahi dute, sektoreko buruen alarmaren ostean, baina Trumpek esan du ez dela "gertatuko"
Asteartean bilera egingo dute Behe Ganberako demokratek, eta bertan "lehentasun garrantzitsu bat adimen artifizialaren inguruko ekintza izango da", aurreratu dute.
500 kolono israeldar inguru sartu dira Al Aksa meskitara juduen Urteberriko ospakizunetan
1967tik indarrean dagoen statu quoaren arabera (Israelek Ekialdeko Jerusalem okupatu zuenean), esparru hori musulmanen gurtzarako baino ez da, eta juduak bisitari gisa baino ezin dira sartu.
Ukrainak eta Errusiak elkarri eraso diote: bi pertsona hil eta dozenaka zauritu dira
Ukrainako indarrek Errusia ipar-mendebaldean eragin dituzte bi heriotzak, Nizhnekamsk udalerrian. Moskuk droneak erabiliz eraso dio Kievi, eta gutxienez bost lagun zauritu ditu. AEBren arabera, baina, bi herrialdeek nahi dute gatazka konpondu.
Trumpek esan du "gustatuko" litzaiokeela Irlanda batzea: "Lehenago edo geroago gertatuko da"
Irlandan dago egunotan AEBko presidentea, eta bertan egin ditu adierazpen polemiko horiek. Erreakzioak erreskadan etorri dira.
BRICSeko herrialdeek Ekialde Hurbilean neurriz jokatzea eta alde bakarreko zigorrak baztertzea erabaki dute
Indian bilduta, herrialde horiek 140 puntuko adierazpen zabal bat adostea lortu dute, eta, besteak beste, elkarrekin lan egiteko konpromisoa hartu dute, "merkataritzaren eta energiaren fluxua babesteko".
Saudi Arabiak Ekialde-Mendebaldeko oliobidea itxi du, hainbat eraso jasan ostean
Azpiegitura hori da merkatu globalak hornitzeko bide nagusia Ormuzko itsasarteko egungo tentsio egoeran; egunean zazpi milioi upel petrolio gordin garraia ditzake.