AUZITEGIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Espainian dabilen Israelgo Armadako sarjentu bat salatu dute Auzitegi Nazionalean, Gazan gerra krimenak egitea leporatuta

Salaketa Espainian bizi den kazetari palestinar batek jarri du, sarjentua asteburuan Madrilera futbol partida bat ikustera joan dela egiaztatu ondoren. Sarjentuak Gazako Zerrendan egindakoak erakutsi izan ditu bere sare sozialetan, baita une honetan Madrilen zegoela ere.

AUDIENCIA NACIONAL

Shaul Shcherbatov militar israeldarra salatu du palestinar jatorriko kazetari batek larunbat honetan Auzitegi Nazionalean, "gatazka armatu batean, pertsonen eta ondasunen aurkako delitua, gizateriaren aurkako delituak eta genozidio delituak" egotzita, Publico, El Pais eta La Sexta hedabideek jakitera eman dutenez.

Salatzailea 2020tik Espainian, nazioarteko babesarekin, bizi den Alhaj Arafat kazetari gazatarra da.

Arafatek azaldu duenez, Israelgo ofizialaren arrastoa haren Instagrameko kontua jarraituz izan du. 2023ko urritik 2025eko maiatzera, Gazako Zerrendan egindakoak azaltzen joan izan da bere profilean, eta, berriki, Madrilen zela azaldu du, hotelaren berri eta guzti emanez, eta Real Madrid-Athletico de Madrid partida ikustera joanda zela azalduz.

Sarjentuak berak Instagramen argitaratutako argazkiak atxiki ditu Arafatek salaketan, gazatarren aurkako genozidioan parte hartu zuela frogatzen dutelakoan.

Salatzailearen abokatuetako batek adierazi duenez, epaitegiak militarraren atxiloketa agindu beharko luke, "deklarazioa hartzeko, gutxienez, salatutako gertaerak Nazioarteko Zigor Gortearentzat baliagarriak izan daitezen".

Nolanahi ere, Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak uko egin izan dio aurretik bi aldiz, Espainiako lurraldean zeuden militar israeldarren aurkako kereilak tramitera onartzeari, froga horiek aztertzeko eta epaitzeko eskumena Nazioarteko Zigor Gorteak duela argudiatuta.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X