Albiste izango da: Trumpen plana Gazarako, Bernedoko udalekuak eta BBVA-Sabadell eskaintza publikoa
Orainek gaur landuko dituen albiste nagusien laburpena.
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko irailaren 30ean, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Gazarako Trumpen plana: Proposamena, Hamasen errendizioa eta bi Estatuen konponbiderako bidea irekitzea aurreikusten duena, ondo hartu dute Palestinako Aginte Nazionalak eta hainbat herrialde arabiarrek, tartean Egiptok eta Qatarrek. Europan, Espainian, Frantzian, Italian eta Erresuma Batuan, gatazka desblokeatzeko aukera gisa hartu dute ekimena.
- Bernedoko udalekuak: Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Bernedoko udalekuei dagokionez, lau salaketa ditu erregistratuta Ertzaintzak gaur-gaurkoz, guztiak sexu-askatasunaren aurkako delituak Ikerketa judiziala irekitzeko aurretiazko izapideak abiatu dituzte, lehenengo salaketa Gasteizko Instrukzioko 3. zenbakiko Epaitegian sartu eta ia bost hilabetera.
- BBVA-Sabadell eskaintza publikoa: BBVAko administrazio kontseiluak erabaki du azaroaren 7an akzio bakoitzeko 0,32 euroko dibidendua ordainduko duela, 2025eko ekitaldiaren kontura. Erakundeak azaldu duenez, bankuaren "historiako dibidendu handiena" da; izan ere, aurreko urtekoarekin alderatuta, % 10,3ko igoera izan du. Zabaldu duen oharrean azaltzen denez, azaroaren 4a izango da banaketa honetan parte hartzeko eskubidea izango duten BBVAren akzioak negoziatzeko azken eguna.