Bilera Etxe Zurian
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Netanyahuk ukatu egin du Trumpekin Palestinako Estatua ezartzearen alde agertu izana

X sare sozialaren bidez zabaldutako bideo batean Israelgo lehen ministroak gaineratu du Palestinako Estatua ez dagoela "akordioan idatzita ere". Hala ere, Trumpek astelehen honetan Etxe Zurian aurkeztutako bake akordioaren 19. puntuan jasota daude "Zerrenda desmilitarizatzea eta etorkizunean Palestinako Estatua negoziatzeko aukera".

Iragarkia
18:00 - 20:00

Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak astearte goizaldean X sare sozialean argitaratutako bideo batean adierazi duenez, Gazarako bake plana onartzeko Donald Trump AEBko presidentearekin egindako bileran ez zuten Palestinako Estatua ezartzea adostu.

"Ezezko borobila" eman dio Netanyahuk, astearte goizaldean X kontuan argitaratutako bideoaren agertzen denaren arabera. Bertan, aurten Washingtonera egin duen laugarren bisitaren balantzea egin du. Eta Palestinako Estatua ezartzeari buruz gaineratu du: "Akordioan idatzita ere ez dago".

Trumpek astelehen honetan Etxe Zurian aurkeztutako bake-planean aurreikusita dago trantsizioko gobernua ezartzea, Hamasen presentziarik gabe, Gazako Zerrenda desmilitarizatzea eta etorkizunean Palestinako Estatua ezartzea negoziatzeko aukera. 

Hala jasotzen du 19. puntuak: "Gaza berreraikiko den heinean eta Palestinako Agintaritzaren erreforma-programa fideltasunez gauzatzen den neurrian, posible da azkenean autodeterminaziorako eta Palestinako Estatu bat sortzeko bideari ekiteko egoera aproposa sortzea, eta Palestinako herriaren gogoa baita".


Bere bideoan, Netanyahuk berretsi du Israelek bere gain hartuko duela Zerrendaren "segurtasunaren ardura", eta azpimarratu du ez Hamas ez Palestinako Aginte Nazionala ez direla gobernuak gerra amaitu ostean bere gain hartuko duen administrazio zibileko kide izango.

Hala ere, bake-planaren 9. puntuan azpimarratzen denez, Palestinako Aginte Nazionalak, erreformak amaitu ondoren, "Gazaren kontrola modu seguru eta eraginkorrean berreskuratu ahal izango du".

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X