Gazako agintariek laguntza eskatu dute lehergaiak eta hondakinak kendu eta gorpuak berreskuratzeko
Israelgo Gobernuak bake akordioa ez betetzea leporatu die palestinarrei, hildako bahituen gorpu guztiak ez dituelako entregatu. Hamasek erantzun du esanez Israelek entregatutako palestinarren gorpuek tortura zantzuak dituztela. Halaber, azaldu du "erreskaterako ahaleginak zailtzen dituzten" lehertu gabeko 20.000 lehergailu eta 65 edo 70 milioi tona hondakin daudela Gazan.
Hondakinak non nahi daude Gazan. Argazkia: EFE.
Gazako agintariek aurre egin diete ostegun honetan Israelgo Gobernuak egindako salaketari. Israelek sinatutako bake akordioa ez betetzea leporatu die, hildako 28 bahituen gorpuetatik bederatzi entregatu ahal izan dituelako. Lurralde palestinarreko agintarien hitzetan, Israelek azken bi urteetan egindako erasoaldiaren ondorioz "65 eta 70 milioi tona hondakin artean" eta "aktibatu gabeko 20.000 lehergailu inguru" daude bertan.
Telegrameko kanalean argitaratutako ohar batean, Gazako Gobernuaren prentsa-bulegoak adierazi du "suntsiketaren eta hondakinen eskalak laguntza bideratzea oztopatzen eta erreskate-ahaleginak ahultzen" ditu.
Urriaren erdialdean egindako kalkuluen arabera, 65-70 milioi tona hondakin daudela kalkulatu da, "okupazioak nahita suntsitu dituen etxebizitza, instalazio eta bizi-zentroetan. Ondorioz, Gaza "ingurumen eta egitura hondamendi gunea" bihurtu dutela salatu dute.
Horiek denak erretiratzeko lanek "oztopo esanguratsuei" aurre egin beharko dietela aurreratu du; batez ere, makineria astuna behar delako eta "Israelek sartzea debekatu duelako, gorpuak berreskuratzeko beharrezkoak diren ekipamenduak edo materialak sartzea debekatu zuen bezala".
Hortaz, Gazako agintariek nazioarteari laguntza eskatu diote; Israeli presio egiteko eskaera luzatu dute mugako pasabideak ireki ditzan.
Lehendabizi, lehergailuak kendu
Hala ere, hondakinen aurretik lehertu gabeko lehergailuek duten arriskuaz ohartarazi dute. Aktibatu gabeko 20.000 lehengailu inguru daudela kalkulatu dute, besteak beste, "bonbak eta misilak". "Hondakinak kentzeko lanak abiatu aurretik, segurtasun-baldintzak kontuan hartuko dituzten ingeniaritza-lan arduratsuak" egin behar direla azpimarratu dute.
Agintari palestinarren arabera, Israelen bonbardaketek eragin dituzten hondakinen artean 9.500 pertsonaren gorpuak egon daitezke.
Torturak eta jipoiak
Bestetik, Israelek erasoaldietan hil ziren eta bere eskuetan zituen 30 palestinarren gorpuak entregatu ditu ostegun honetan.
Hamasek salatu du gorpuetako batzuk "torturen eta jipoien zantzuak" dituztela; "eskuburdinak jarrita zituzten edo begiak estalita zituzten", azaldu du. "Krimen latz" horien inguruko "premiazko ikerketa sakona" abiatzea eta arduradunak nazioarteko auzitegietara eramatea eskatu du, "historia modernoan aurrekaririk ez duten gizateriaren aurkako krimenak egiteagatik".
Bi hildako bonbardaketa batean
Su-etena eta bi aldeek sinatutako akordioa gorabehera, erasoak eta bonbardaketak ez dira erabat eten Gazan. Ostegun honetan bi palestinar hil dira Israelgo Armadari leporatu dioten bonbardaketa batean.
Tokiko iturrien arabera, Abasan al Kabiran -Jan Yunis hiriaren inguruan- egindako aireko eraso baten ondorioz hildako bi anaia dira biktimak. Larrialdi taldeek ezin izan dituzte gorpuak bertatik atera, Israelek toki horretara hurbiltzen diren pertsonen aurka egindako erasoak arriskutsuak baitira.
Gazako agintariek salatu dutenez, su-etena indarrean sartu zenetik, Israelek 23 pertsona hil ditu eta 122 zauritu ditu.
Denbora horretan, 381 gorpu berreskuratu dituzte soldadu israeldarrak erretiratu ziren lekuetatik. Ondorioz, bi urte hauetan hildako palestinarrak 67.967 dira eta zaurituak, berriz, 170.179.
Zure interesekoa izan daiteke
Sheinek estreinako makala egin du Hong Kongeko burtsan, eta % 4ko galerekin dabil
Txinako ehungintza erraldoiak zulo handiekin hasi du burtsako ibilbidea, eta % 10eko galerak ere izan ditu uneren batean. Bien bitartean, gaur, asteartea, abiatuko du Frantziak negozio eredu horren aurkako eraso fiskala, produktu bakoitzaren gaineko 12 eurorainoko kargak martxan jarriz.
Epaimahai batek errudun jo du Duane "Keffe D" Davis, Tupac Shakur raperoaren hilketagatik
Duane "Keffe D" Davis errudun jo du epaimahai batek, Las Vegasen (Nevada) lehen graduko hilketa leporatuta, 1996an Tupac Shakur rap abeslari ikonikoa hil zuen tiroketa antolatzeagatik.
AEBk eta Iranek erasoei ekin diete berriro Ekialde Hurbilean
Armada estatubatuarrak bi plataforma bonbardatu ditu goizaldean eta bi pertsona hil ditu. Iranek Jordaniako eta Arabiar Emirerri Batuetako base militarrei eraso eginez erantzun du.
900 pertsona baino gehiago hil dira eta 4.200 daude desagertuta, Nepalgo uholdeen ondotik
39 herrialdetatik Nepalera joandako 590 lagun falta dira. Bestalde, Rasuwagadhi proiektu hidroelektrikoko tunel bateko bilaketa lanak amaitu dituzte. Uste zuten dozenaka langile zeudela bertan harrapatuta, baina ez dute inor aurkitu.
Tentsioak gora egin du Ekialde Hurbilean, Iranek eta AEBk elkarri eraso egin baitiote
AEBk Larek uhartea bonbardatu izanari erantzuteko, Washingtonek Jordanian eta Arabiar Emirerri Batuetan dituen instalazio militarren aurka jo du Teheranek. Gainera, "super petrolio-ontzi" batek su hartu du Ormuzen, bi mina lehertuta.
Gutxienez pertsona bat hil eta 15 desagertu dira Coloradoko Arroila Handian bat-batean izandako uholdeetan
Ekaitz eta euri-jasa handiak aurreikusi dituzte, eta "bat-bateko ur-goraldiak, lur- eta harri-jausiak" egon daitezkeela ohartarazi dute.
Gutxienez zortzi pertsona hil dira Zipren ferry bat hondoratuta, eta eskifaia guztia atxilotu dute
Ontziak 259 bidaiari eta tripulazioko zortzi kide zeramatzan, eta Kireniako portutik abiatu eta gutxira irauli da, kostaldetik bi kilometro ingurura. Erreskate taldeak desagertuta dauden 17 lagunen bila ari dira.
Maduroren argazki berriak argitaratu dituzte espetxetik: "Irmo gaudela jakin dezazuela nahi dut"
Argazkiek 2026ko ekainaren 25eko data dute baina bi hilabete beranduago kaleratu dira, AEBk eta Venezuelak petrolio erreserben % 20ri buruzko akordioa iragarri duten asteburu berean.
Uholdeak gertatu eta lau egunera, Trishuli ibaiaren inguruan bizi diren herritarren ezinegona gero eta handiagoa da
Olatz Urkia EITBk Asian duen korrespontsala Nepalen dago, uholdeen zero gunean. Bizirik atera diren herritarrak kexu dira etxerik gabe gelditu direlako eta ez dutelako laguntza nahikorik jaso. Bestalde, uholde gehiago izango diren beldur dira eta senideen baimenik gabe gorpuak hobiratzen ari direla salatu dute.
Islandiak uko egin dio EBn sartzeko prozesua abiatzeari
Botoen % 100 zenbatuta, ezezkoa (% 52,8) nagusitu da baiezkoak (% 47,2) baino boto gehiago jaso baititu. Bozketa estua izan da, ordea, eta baiezkoa joan da aurretik luzaroan. Emaitzak zabaldu ostean, lehen ministroak adierazi du ez duela aurrera egingo EBn sartzeko negoziazioetan.