Gorde
Kendu nire zerrendatik

Israelek "ia egunero" urratzen du Libanoko su-etena, NBEk ohartarazi duenez

Israelgo Defentsak 500 aire-eraso baino gehiago egin ditu su-etena indarrean sartu zenetik, Hezbollahren kontra izan direla argudiatuta. Nazio Batuen Erakundeak 108 zibil hil direla egiaztatu du, 37 emakume eta haur tartean.

(Foto de ARCHIVO)

KFAR TEBNIT (LEBANON), Sept. 18, 2025  -- Photo taken on Sept. 18, 2025, shows an Israeli airstrike hitting a house in the center of Kfar Tebnit, near Nabatieh in southern Lebanon. The Israeli army carried out several airstrikes Thursday evening across southern Lebanon, targeting villages including Mays el Jabal, Dibbine, and Kfar Tebnit, the National News Agency (NNA) reported.,Image: 1038442385, License: Rights-managed, Restrictions: , Model Release: no, Credit line: Ali Hashisho / Xinhua News / ContactoPhoto
Editorial licence valid only for Spain and 3 MONTHS from the date of the image, then delete it from your archive. For non-editorial and non-licensed use, please contact EUROPA PRESS.



18/9/2025 ONLY FOR USE IN SPAIN
Israelek su-etena urratzen du Libanon. Argazkia: EFE

NBEko aditu talde bat atsekabetuta agertu da ostiral honetan Israelek Libanoren aurka "ia egunero" egiten dituen bonbardaketen eta droneak erabiliz egiten dituen erasoen aurrean, 2024ko azaroan bi herrialdeek su-etena sinatu zuten arren.

Su-etana indarrean sartu zenetik, Israelgo Defentsa Indarrek 500 aire-eraso baino gehiago egin dituzte inguruan, Hezbollahren kontra zirela argudiatuta. "Israelek behin eta berriz egindako erasoek eta Libanoko lurraldearen okupazio partzialak eskolak, osasun zentroak eta gurtzarako lekuak jo dituzte, eta zibilei ohiko bizitza berreskuratzea eragotzi diete", salatu du aditu taldeak.

Horren aurrean, Libanon 108 zibil hil direla egiaztatu du NBEren Giza Eskubideen Bulegoak, 37 emakume eta haur tartean. Gainera, adituek ohartarazi dute Israelen jokabidea Libanoko agintarien ahaleginen aurka doala, Libanoko talde armatu guztien armagabetzea gerta dadin.

Giza eskubideetan adituak ere kezkatuta agertu dira Israelgo Gobernuaren erantzun eta lankidetza faltagatik eta "nazioarteko zuzenbidearekiko etengabeko mespretxuagatik", Libano hegoaldetik erretiratzeko borondatean "oso gutxi" egin baitu aurrera.

80.000 pertsonak baino gehiagok jarraitzen dute Libanon, etxera itzultzeko aukerarik gabe, eta Israelgo iparraldean 30.000 pertsona daude.

Zure interesekoa izan daiteke

Patxi Alberdi Danimarkan bizi den mediku eibartarra
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Patxi Alberdi, medikua Groenlandian: "Danimarkarrak burbuila batean bizi izan dira, eta sorpresaz hartu dituzte Trumpen asmoak"

Patxi Alberdi Danimarkan bizi den mediku eibartarra da. Psikiatra izan da Groenlandiako ospitale bakarrean, eta oso ondo ezagutzen ditu bi gizarte horiek. Ane Irabazal ETBko korrespontsalak elkarrizketatuta, Trumpen estrategia espantsionista danimarkarrentzat shock bat izan dela kontatu dio, eta herritar asko etsai gisa ikusten hasi direla orain hamarkada luzez aliatu nagusi izan den AEB.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X