AEBk Hamas suntsitzeko mehatxua egin du, "bake plana urratzen badu"
JD Vance presidenteordea Israelera joan da bake plana sendotzeko helburuarekin. Izan ere, Hamasek eta Israelgo Gobernuak elkarri leporatzen diote akordioa hautsi izana eta su-etena oso ahula da. Hala ere, Vance baikor agertu da eta Hamasen desarmeak "denbora apur bat" beharko duela onartu du.
Donald Trump Amerikako Estatu Batuetako presidenteak eta JD Vance presidenteordeak mehatxu egin diote Hamasi, esanez Trumpek proposatutako bake akordioa errespetatzen ez badu, "indarrez" sartuko direla Gazan.
Vance Israelen dago, Steve Witkoff, Jared Kushner eta Brad Cooper AEBetako bitartekariekin batera, bake-plana sendotzeko helburuarekin. Oraingoz, akordioaren lehen fasea baino ez da aplikatu, eta su-etena hauskorra da, Benjamin Netanyahuren Gobernuak eta Hamasek elkarri leporatzen diotelako akordioa urratu izana.
Trump presidenteak Ekialde Hurbileko eta Hamaseko bakea izan du hizpide Truth Social sare sozialean, eta ohartarazi du "herrialde aliatu batzuk" prest daudela Gazan sartzeko eta Hamas "zuzentzeko", bake planaren baldintzak urratzen baditu.
Hala ere, "oraindik ez" dela horretarako unea gaineratu du, "Hamasek zuzen jokatuko duen itxaropena dagoelako".
Bere presidenteordeak Trumpen adierazpenak berretsi ditu, eta "Hamasek laguntzen ez badu, suntsitu egingo" dutela adierazi du. Hamasi esan dio armagabetu egin beharko duela.
Hala ere, onartu du horrek "denbora apur bat" beharko duela eta "segurtasuneko antolakuntza humanitario" baten bidez egin beharko dela. Bitartekariekin gai honen inguruan eztabaidatzen ari direla zehaztu du.
Oraindik Gazan dauden bahituen 15 gorpuak Israelera itzultzeari buruz, Vancek onartu du ez dela "gauetik goizera gertatuko". Horietako batzuk "milaka kilo hondakinen azpian lurperatuta" jarraitzen dutela esan du eta beste batzuk "non dauden ez dakitela onartu du. Baina "horrek ez du esan nahi aurkitzeko lan egin behar ez dugunik", esan du.
Hamasek iragarri du gaur bertan utziko dituela Gurutze Gorriaren Batzordearen esku azken orduetan lurpetik atera dituen bi pertsonen gorpuzkiak.
Zure interesekoa izan daiteke
Von der Leyenek eta Ruttek "presio handiagoa" egingo diote Moskuri Leipzigeko erasoaren ostean
Europako Batzordearen presidenteak uste du horrelako gertakariak "normaltasun berria" direla, eta europarrek "aurrerapausoa ematea" eskatzen dutela.
Zelenskik ohartarazi du Errusiako aire-espazioa "oso arriskutsua" dela hegazkinentzat
Ukrainako presidenteak adierazi du Errusiako aire-espazioa de facto itxiko dela; izan ere, drone bidezko erasoak areagotu egin dira eta ezin da segurtasuna bermatu. Bien bitartean, hogeita zazpiak eguerdian bilduko dira erantzun bateratu bila, Moskuk Alemaniako aireportu batean atzo egindako "sabotaje-saiakera" dela eta.
Bruselaren arabera, ez dago frogarik Ceutako krisia atzerriko aktore estatalen desinformazioak eragin zuela ziurtatzeko
Hala ere, Errusiak sare sozialetan krisia dela eta probetxua ateratzeko saiakerak egin dituela atzeman duela baieztatu du erakundeak.
Alemaniak Errusia jo du Leipzigeko aireportuaren aurkako erasoaren erantzuletzat
Aireportu hori armak bidaltzeko gune neuralgikoa da, Ukrainako gerrarekin lotutakoak barne.
Mila lagun baino gehiago hil dira Nepalen uholdeen ondorioz, eta 3.900 pertsona desagertu dira
21.000 agente baino gehiago ari dira bilaketa eta erreskate lanetan, eta 11.814 pertsona erreskatatzea lortu dute, 253 atzerritar barne.
Sheinek estreinako makala egin du Hong Kongeko burtsan, eta % 4ko galerekin dabil
Txinako ehungintza erraldoiak zulo handiekin hasi du burtsako ibilbidea, eta % 10eko galerak ere izan ditu uneren batean. Bien bitartean, gaur, asteartea, abiatuko du Frantziak negozio eredu horren aurkako eraso fiskala, produktu bakoitzaren gaineko 12 eurorainoko kargak martxan jarriz.
Epaimahai batek errudun jo du Duane "Keffe D" Davis, Tupac Shakur raperoaren hilketagatik
Duane "Keffe D" Davis errudun jo du epaimahai batek, lehen graduko hilketa leporatuta, Las Vegasen (Nevada), 1996an Tupac Shakur rap abeslari ikonikoa hil zuen tiroketa antolatzeagatik.
AEBk eta Iranek erasoei ekin diete berriro Ekialde Hurbilean
Armada estatubatuarrak bi plataforma bonbardatu ditu goizaldean eta bi pertsona hil ditu. Iranek Jordaniako eta Arabiar Emirerri Batuetako base militarrei eraso eginez erantzun du.
900 pertsona baino gehiago hil dira eta 4.200 daude desagertuta, Nepalgo uholdeen ondotik
39 herrialdetatik Nepalera joandako 590 lagun falta dira. Bestalde, Rasuwagadhi proiektu hidroelektrikoko tunel bateko bilaketa lanak amaitu dituzte. Uste zuten dozenaka langile zeudela bertan harrapatuta, baina ez dute inor aurkitu.
Tentsioak gora egin du Ekialde Hurbilean, Iranek eta AEBk elkarri eraso egin baitiote
AEBk Larek uhartea bonbardatu izanari erantzuteko, Washingtonek Jordanian eta Arabiar Emirerri Batuetan dituen instalazio militarren aurka jo du Teheranek. Gainera, "super petrolio-ontzi" batek su hartu du Ormuzen, bi mina lehertuta.