Nicolas Sarkozy: "Gaur ez dute Errepublikako presidente ohia espetxeratu, errugabe bat espetxeratu dute"
Frantziako presidente ohiak mezu bat idatzi du sareetan La Santeko espetxera abiatu aurretik, bost urteko zigorra betetzeko.
Nicolas Sarkozy emaztea besarkatzen, La Santera joan aurretik. Argazkia: Europa Press.
Nicolas Sarkozy, Frantziako presidente ohia, kartzelan sartu dute astearte honetan 2007ko hauteskunde kanpainan ustelkeria eta legez kanpoko finantzaketa egotzita.
09:10 aldera atera da etxetik Carla Bruni emaztearen eskutik, seme-alabekin eta anai-arrebekin batera. Dozenaka lagun elkartu dira estatuburu ohiari babesa adierazteko, eta txalo egin diote, Marseillesa, Frantziako ereserkia, abestu ondoren.
La Santera abiatu aurretik, presidente ohiak honako mezu hau argitaratu du bere sare sozialetan:
"La Santeko presondegiko hormak zeharkatzera noanean, nire pentsamenduak frantses guztiei zuzenduko zaizkie, edozein dela ere haien egoera eta pentsamoldea.
Neure dudan indar hautsiezinez esan nahi dizuet ez dela Errepublikako presidente ohi bat gaur goizean giltzapetzen dutena, errugabe bat baizik.
Eskandalu judizial hau salatzen jarraituko dut, 10 urte baino gehiago irauten duen kalbario hau. Honatx, finantzaketa txikienik ez duen egez kanpoko finantzaketa kasu bat! Ibilbide luzeko instrukzio judizial bat, jada faltsua dela frogatua dagoen dokumentu baten gainean eraikia.
Ez dut pribilegiorik eskatzen, ez mesederik. Ez naiz kexatzen, nire ahotsa entzun egiten delako. Ez daukat kexatzeko arrazoirik, emaztea eta seme-alabak ondoan ditudalako, eta nire lagunak kontaezinak direlako.
Baina gaur goizean pena handia sentitzen dut Frantziagatik, umiliatua, gorrotoa aurrekaririk gabeko mailara eraman duen mendeku bat egikaritu delako. Ez dut zalantzarik Egia gailenduko da. Baina ordaindu beharreko prezioa izugarria izango da. NS".
Zure interesekoa izan daiteke
Milaka israeldarrek lau kontrol militar gainditu dituzte Gazako Zerrendara sartu eta berriz kolonizatzeko helburuz
Gobernuan den Likud alderdiko hainbat ministro ari dira Nazhala kolonizazio taldeak antolatutako "Milen Martxa" deiturikoan parte hartzen. Palestinako inguru horren kolonizazioari berriro ekitea da ekimenaren helburua.
Venezuelako lurrikarren ondorioz 5.100 hildako zenbatu dituzte orain arte
16.700etik gora dira zaurituak eta 128.000 familia baino gehiago daude kaltetuta. Euskal jatorriko hiru herritar hil ziren ekainaren 24ko lurrikaren ondorioz.
Errusiak Kiev kolpatu du, gerrako misil balistikoekin egindako eraso handienean
Errusiak areagotu egin ditu azken egunotan misil balistikoen erasoak Ukrainaren aurka, Kievek AEBk diseinatutako aire defentsa gutxiago dituen unean. Hainbat pertsona hil dira, eta dozena bat zauritu zenbatu dituzte.
AEBk eraso gehiago egin ditu Iranen aurka, eta Teheranek erantzun "sendoa eta suntsitzailea" emango duela ohartarazi du
Bi zamaontzik "istripua" izan dute Ormuzko itsasartea baimenik gabe zeharkatzen saiatzen ari zirela, orain erabat blokeatuta baitago. Azken orduetan bi aldeek elkarri eraso egin diote. Irango herrien aurkako bonbardaketekin jarraitu dute AEBtako indarrek eta Iranek Kuwaiten eta Bahrainen dauden base amerikarren aurkako erasoak egin ditu misil eta droneekin.
Alemaniako Parlamentuko bloke kontserbadoreko buruak dimisioa eman du haurdunaldi subrogatu bidez umea izateagatik
Haurdunaldi subrogatua legez kanpokoa da Alemanian, eta hala defendatu izan du Jens Spahnek orain arte, Merz kantzillerraren Batasun Kristau-Demokrata (CDU) alderdiaren irizpideekin bat eginez.
Iranek amaitutzat eman du AEBekin zuen akordioa haren erasoen ostean, eta Jameneik "ikasgai ahaztezinez" ohartarazi die
Irango buruzagi gorenak Donald Trump AEBko presidentea seinalatu du, bi aldeek adostutako Akordio Memorandumean aurreikusitako su-etena ez betetzeagatik.
Gutxienez zortzi hildako Errusiako merkataritza elektronikoko biltegien aurka droneekin egindako erasoetan
Gainera, Wildberries merkataritza elektronikoko konpainiako 50 langile baino gehiago zauritu dira Tambov eta Mosku eskualdeetan. Errusiako Amazon enpresa balitz bezala ezaguna da konpainia hori.
AEBk 7 pertsona hil ditu gutxienez Iranen, erasoen zazpigarren gauean; Teheranek Kuwait eta Bareingo baseei eraso egin die
AEBk amaitutzat eman du 7 egun iraun duen eraso sorta hau.
Andy Burnham Erresuma Batuko Alderdi Laboristako buru izendatu dute, Starmerren ordez
Astelehenean hartuko du Erresuma Batuko lehen ministro kargua. Aurretik, ordea, Starmer Buckingham jauregira joango da, eta dimisioaren berri emango dio Karlos III.a erregeari.
Kanadako suteen keak AEBko hainbat hiri estali ditu
Kanadako baso-suteen ondoriozko ke-laino trinkoa iritsi da Estatu Batuetako iparraldera. Minnesota, Michigan, Ohio, Illinois eta New York estatuetan alertan daude airearen kutsaduragatik. Agintariek aire zabaleko jarduerak mugatzeko gomendatu dute, eta, kalera atera behar izanez gero, maskara erabiltzea. Ateak eta leihoak itxita edukitzea eta kaltetuen dauden eremuetan etxetik ez ateratzeko eskatu dute.