BBCk barkamena eskatu dio Trumpi hitzaldi bat manipulatuta emititzeagatik
Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak barkamena eskatzeko eta kalte-ordaina ordaintzeko exijitu dio Erresuma Batuko irrati-telebista publikoari. Hori egin ezean, 1.000 milioi dolarreko demanda jartzeko mehatxua egin dio.
BBC Erresuma Batuko irrati-telebista publikoak barkamena eskatu dio Donald Trump AEBko presidenteari, hitzaldi bat manipulatu eta 2021eko urtarrilaren 6an Kapitolioan egindako erasoa bultzatu zuela iradokitzeagatik.
Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak barkamena eskatzeko eta kalte-ordaina ordaintzeko exijitu dio BBCri, eta, egin ezean, 1.000 milioi dolarreko demanda jartzeko mehatxua egin dio.
Trumpen hitzaldia editatzea "akatsa" izan zela onartu du Samir Shah BBCko presidenteak AEBko presidenteari igorri dion gutunean.
Gaur 22:00ak arteko (GMT ordua) epea eman zion Trumpek BBCri, eta ikusteko dago nola erantzuten duen.
Trumpen hitzaldia manipulatuta jaso zuen Trump, second chance dokumentala emititu izanak Tim Davie BBCren zuzendari nagusiaren eta Deborah Turness albistegien zuzendariaren dimisioa eragin du.
Krisia BBCn: Zer gertatu da eta zein dira hurrengo pausoak?
Zure interesekoa izan daiteke
Putinen egoitzetako bati eraso egitea leporatu dio Errusiak Ukrainari, eta negoziazioak haustearekin mehatxu egin du
Zelenskik ukatu egin du erasoa egin izana, eta Putinen helburua "Ukrainaren aurkako erasoekin jarraitzeko aitzakia bat izatea" dela ohartarazi du bere sare sozialetan.
Trumpek Netanyahu hartuko du gaur Floridan, Israelek Gazarako duen plana aztergai
Aurten bosgarrenez bilduko dira bi buruzagiak. Aurreko hitzorduetan ez bezala, badirudi oraingo honetan nolabaiteko urruntze bat atzemango dela bien artean. Izan ere, eta hainbat iturriren arabera, ez dute jarrera bera Iranen eta Israelgo tropak Gazatik joatearen inguruan, besteak beste.
NBEko Segurtasun Kontseiluak premiazko bilera egingo du gaur, Israelek Somalilandia aitortu duela eta
Somaliak Tel Aviven aitortza "legez kanpoko erasoa" eta "Nazioarteko Zuzenbidearen aurkakoa" dela salatu du. Bestalde, Somalilandiak azpimarratu duenez, ez ditu Gazatik kanporatutako palestinarrak jasoko.
Trumpek eta Zelenskik aurrerapausoak eman dituzte Ukrainan bakea lortzeko bidean, baina akordiorik ez dute lortu
Floridan izandako bilerak Washingtonen eta Kieven arteko hurbilketa irudikatu du, baita Europako kide nagusiak berriro inplikatzeko asmoa ere. Hala ere, segurtasun-bermeei eta Ukraina ekialdeko lurraldeen egoerari buruzko funtsezko desadostasunak daude oraindik.
Lehen ministro nazionalistak alde handiz irabazi ditu Kosovoko hauteskundeak
Albin Kurtzen 'Autodeterminazioa' alderdiak botoen % 49 lortu ditu, 2021ean baino emaitza hobeak eskuratuz. Gobernua osatzeko enkargua jasoko du, eta otsailean botoen % 42 eskuratu eta gobernua osatzeko gai izan ez bazen ere, oraingoan herrialdea paralisi politikotik ateratzeko gai izan daiteke.
Zelenski eta Trump Floridan bildu dira, bake-planean "zehazteke" dauden gaiak argitzeko asmoz
Ukrainako presidentea itxaropentsu agertu da batzarraren atarian; izan ere, horren esanetan, "gauza asko erabaki daitezke Urteberri eguna heldu baino lehen". Donald Trumpek iragarri du Putinekin telefonoz hitz egin duela: "Oso elkarrizketa ona eta emankorra izan berri dut harekin".
Bi pertsona hil dira euriteen ondorioz Gazan, eta ur azpian geratu dira desplazatu askoren dendak
Bestalde, su-etena berez indarrean dagoen arren, laguntza humanitarioaren %41 bakarrik sartzen uztea leporatu dio Gazako Gobernuak Israeli. AEBra bidean da jada Netanyahu, astelehenean Donald Trumpekin biltzeko.
Hauteslekuak itxi dituzte Birmanian, bost urtean lehen hauteskundeak egin ondoren, gerra betean
Prozesuak hiru fase izango ditu, eta urtarrilaren 25ean izango da azkena. Oposizioak boikotatzeko deia egin du; izan ere, horren arabera, "prozesua ez da askea eta bidezkoa izango".
Israelek Somalilandia Estatu gisa aitortu du, eta erabakiak nazioarteko gaitzespen zabala eragin du
Somaliako eskualde separatistaren subiranotasuna onartu duen NBEko lehen kidea da Israel. Hamasek salatu du Gazako Zerrendatik palestinarrak kanporatu eta eremu horretara bidaltzeko asmoa duela Israelek; ez dute halakorik onartuko, ohartarazi du.
Errusiaren eraso gogorrak Kieven, Trump-Zelenski goi-bileraren bezperan
Moskuk eraso gogorrak egin ditu Ukrainako hiriburuaren eta ipar-ekialdeko eta hegoaldeko eskualdeen aurka, eta gutxienez hildako bat eta 19 zauritu eragin ditu.