AEBk Venezuela bonbardatu eta Maduro atxilotu du
Donald Trump AEBko presidenteak berak baieztatu du "maila handiko" erasoa egin dutela bart Venezuelan, eta presidentea atxilotu eta bertatik atera dutela. Venezuelako Gobernuak Armada eta Polizia zabaldu ditu herrialde osoan.
Hainbat leherketa izan dira larunbat goizaldean Caracasen, Donald Trump AEBko presidenteak Venezuelako zenbait guneri eraso egiteko agindua eman ostean.
Nicolas Maduro Venezuelako presidentea atxilotu eta bertatik eraman dutela ere jakinarazi du presidente estatubatuarrak, eta "maila handiko erasoa arrakastatsua" izan dela.
Fox Newsek galdetutako iturrien arabera, AEBk gauean egindako operazioan "Chinook" helikopteroak eta indar berezien beste baliabide batzuk erabili dituzte Maduro harrapatzeko.
CBS Newsen arabera, Delta Force AEBko Armadako eliteko indar berezietako talde batek harrapatu du Maduro.
AEBko Administrazioaren hitzetan, Trumpek duela egun batzuk eman zion argi berdea erasoaldiari, hainbat hilabetez Venezuelako kostaldean AEBko indarren presentzia handitu eta Etxe Zuriak Madurori agintea uzteko eskatu ostean.
The New York Times egunkariari eskainitako elkarrizketa labur batean, Trumpek adierazi du "operazio bikaina" izan dela. Halaber, presidenteak esan du gaurko prentsaurrekoan jakinaraziko duela Kongresuari erasoen berri eman ote zion, gerra deklaratzeko ahalmena horrena baita.
"Eraso militar larria"
Venezuelako Gobernuak salatu du AEBk "eraso militar larria" egin duela Mirandan, Araguan, La Guairan eta Caracasen.
Lehen unetik, Venezuelako Gobernuak AEB jo du zuzenean erasoen arduradun. Latinoamerikako agintarien arabera, "Venezuelaren baliabide estrategikoez jabetzeko, bereziki petrolioaz eta mineralez, Venezuelaren independentzia politikoa indarrez hausten" saiatzen ari da Trump.
Ohar batean, Gobernuak jakinarazi du estatuburuak "kanpo astinaldi egoera deklaratzen duen dekretua ezartzeko agindua" eman duela, "herritarren eskubideak eta errepublikako erakundeen erabateko funtzionamendua babesteko eta berehala borroka armatura igarotzeko".
Dekretu horren barruan, Armada eta Polizia herrialde osoan barreiatzeko agindua eman du.
Vladimir Padrino Kolonbiako Defentsa ministroak baieztatu du "gerra helikopteroek" eraso diotela Tiuna forteko base militarrari, eta bertako hedabideek esan dute erasoak izan direla La Carlota koartelean eta Higuerote aireportuan, El Volcan antenan eta La Guairako portuan. Oraingoz ez dute biktimen berririk zabaldu.
Kolonbiak, Iranek edo Kubak, besteak beste, AEBren erasoa gaitzetsi dute; Javier Milei Argentinako presidenteak, berriz, pozik hartu du, hauxe esanez: "Viva la libertad, carajo".
Ohartarazpenak
Trump presidenteak azaroan ohartarazi zuen Venezuelan erasoak egiteko aukera zegoela, Venezuelaren eta Nicolas Maduroren gobernuaren aurkako kanpainaren erdian.
Ostiralean, Donald Trump AEBko presidenteak "instalazio handi" baten aurkako erasoa iragarri zuen, Venezuelak gidatutako narkotrafiko sare baten aurkako kanpainaren barruan, baina ez zuen zehaztu erasoa non egingo zuen.
Ostegunean, Madurok elkarrizketa batean esan zuen bere herrialdeko defentsa sistemak Venezuelako "lurralde osotasuna" bermatuko duela, balizko lurreko eraso horren inguruan galdetu ziotenean.
Zure interesekoa izan daiteke
10 egun eman dizkio Trumpek Irani akordio batera iristeko
AEBko presidenteak ez du Ekialde Hurbilean ekintza militarra egitea baztertzen. Hain zuzen ere, hainbat hedabideren arabera, larunbaterako prest egon daiteke armada erasoa hasteko.
Hamarkada bat igaro da Epstein kasuak Andrew Ingalaterrako printze ohia zipriztindu zuenetik
Karlos III.ak printze titulua kendu zion pasa den azaroan Andrew anaiari, eta Windsorretik kanporatu egin zuen, Jeffrey Epsteinekin izandako loturengatik.
Andrew printze ohia aske utzi dute, Epsteinekin lotura izatea egotzita hamar orduz atxilotuta egon ondoren
Aylsham herriko polizia-etxetik irten da ibilgailu baten atzealdean. BBC telebista kateak jakitera eman duenez, fidantzapean aske utzi dute, ikerketak aurrera egin bitartean. Funtzio publikoetan jokabide txarra izatea egotzi diote.
Zuckerbergek Instagram defendatu du epailearen aurrean, eta haien adinaz gezurra esaten duten adin txikikoak kritikatu ditu
Instagram sare sozialak erabiltzaileen adina egiaztatzeko dituen mekanismoak defendatu ditu Metaren sortzaile eta buru denak, Los Angelesen egiten ari diren epaiketan.
AEBko Armada Irani erasotzeko prest dago, baina Trumpek ez du erabakirik hartu oraindik
Azken egunotan, Pentagonoak hegazkin eta itsasontzi gehiago mugitu ditu Ekialde Hurbilera, eta inguru horretan duen presentzia nabarmen handitu. Gainera, Ekialde Hurbilean dituen langile batzuk Europara eta Estatu Batuetara mugiarazi ditu, Iranen gertatu daitekeenaren aurrean.
Zelenskik iragarri du Errusiarekin lan egiten dabilela, Ukrainako balizko su-etena egiaztatzeko mekanismoak ezartzeko
Ukraina, Errusia eta Ameriketako Estatu Batuetako ordezkariek Genevan egin dituzten hiruko bileraren ostean Zelenskik adierazi duenez, ordea, ez da aurrerapausorik izan arlo politikoan.
Iranek aurreratu du "oinarrizko akordio nuklearra" lortu duela AEBrekin
Helburu eta gai tekniko garrantzitsuenetan ados jarri dira, eta, orain, hori guztia testu batean ezarri beharko dute. Hala jakinarazi du Teherango Atzerri ministroak.
Bruselak ikerketa abiatu du Sheinen aurka, diseinu "adiktiboa" duelakoan eta legez kanpoko produktuen salmentagatik
Europako Batzordearen ustez, Txinako plataformak ez du Europako araudia betetzen, ez delako gardena bere gomendio-sistemekin eta legez kanpoko artikuluak merkaturatzeko aukera ematen duelako, besteak beste, haurren sexu-edukiko materiala.
Adimen artifizialaren gobernantza eztabaidagai Indian: Silicon Valleyeko handikiak eta nazioarteko agintariak New Delhin bildu dira
Sam Altman (OpenAI), Sundar Pichai (Google) eta Jensen Huang (Nvidia) lider teknologikoak batu dira goi-bileran.
Epsteinen paperetan jasotakoak gizateriaren kontrako krimentzat har daitezkeela esan du NBEk
Inpunitate osoz aritzen zen enpresa kriminal bat zela diote kasua aztertu duten errelatoreek. Sexu-esklabotza, bortxazko desagertzea, tortura eta feminizidioa, besteak beste, egin direla frogatzeko moduko dokumentuak daudela ziurtatu dute.