2027an AEBren gastu militarra 1.500 milioi dolarrera igotzea proposatu du Trumpek
Bestalde, Trump eta Gustavo Petro Kolonbiako presidenteak bart telefonoz hitz egin dute bi herrialdeen arteko tentsio diplomatikoak onbideratzeko. Bi agintariek Etxe Zurian bilera bat egitea adostu dute, oraindik zehaztu gabeko egun batean.
Gustavo Petro eta Donald Trump, argazki-muntaia. Artxiboko argazkia: EFE
Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak gastu militarra 2027an % 50 areagotzea proposatu du, 1.500 milioi dolarreraino (1.300 milioi euroraino, alegia).
Trumpek Truth Social plataforman azaldu duenez, Ordezkarien Ganberako eta Senatuko ordezkariekin izandako negoziazio "zail eta luzeen ondoren" hartu du erabakia, egungo testuinguruak bultzatuta.
Aurrekontu militarra handitzeak "amestutako armada eraikitzeko aukera" emango duela azpimarratu du Trumpek. Ez hori bakarrik, presidente estatubatuarraren arabera, herrialdea seguru eta babestuta edukitzea ahalbidetuko du, "etsaia edozein dela ere".
Muga-zergei esker, gastu militarra 1.500 milioi dolarreraino igotzea posible izango dela azpimarratu du Trumpek.
Trumpek eta Petrok bilera egingo dute Etxe Zurian
Gustavo Petro Kolonbiako presidenteak eta Donald Trump presidente estatubatuarrak telefonoz hitz egin dute, bi herrialdeen arteko tentsio diplomatikoa onbideratzeko. Are gehiago, Etxe Zurian bilera bat egitea adostu dute, oraindik zehaztu gabeko egun batean.
Kolonbiako eta AEBko Gobernuek azpimarratu dutenez, bi agintariek giro onean hitz egin dute ordubete inguru iraun duen bileran.
Trumpek Venezuelan Nicolas Maduro boteretik kentzeko egindako esku-hartze militarraren ostean, Kolonbian antzeko zerbait egitearekin mehatxu egin zuen. Horri erantzunez, "aberriaren alde" berriro armak hartzekotan dela nabarmendu zuen.
Bestalde, Trumpek iragarri du Petrorekin bilduko dela Etxe Zurian eta "ohore handia" izan zela Petro presidentearekin hitz egitea, narkotrafikoarekin eta bi administrazioek dituzten desadostasunen inguruan aritzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Europako Batzordeak iragarri du behin-behinean aplikatuko duela EB-Mercosur akordioa
Ursula von der Leyenek gogorarazi duenez, “akordioa ezin izango da erabat burutu Europako Parlamentuak bere onespena eman arte”.
Netflixek Warner erosteko borroka utzi du Paramountek beste eskaintza bat egin ostean
Enpresak azaldu duenez, Paramounten azken eskaintza berdintzeko behar zen prezioarekin, Warner Brosekin zuen akordioa "dagoeneko ez da finantzarioki erakargarria", eta, beraz, uko egin dio aste honetan eskaintza hobetu duen Paramounten zenbateko berbera eskaintzeari.
Bill Clinton, Kongresuan ikerketa batean lekukotza ematera behartutako AEBko lehen presidente ohia
Hillary Clinton emazteak atzo egin bezala, presidente ohiak telematikoki deklaratuko du Jeffrey Epsteinekin zuen harremana argitzeko.
Pakistanek gerra deklaratu dio Afganistani, eta Kabul bonbardatu du
Bi herrialdeek informazio kontrajarria eman dute erasoen emaitzei buruz, baina biktimak ehunka dira dagoeneko.
Hillary Clintonek ukatu egin du Kongresuaren aurrean Epstein ezagutzen zuela
Bill Clinton AEBko presidente ohiaren emazteak Epstein kasua ikertzen ari den batzordeari —errepublikanoek gehiengoa dute— egotzi dio "arreta desbideratu" nahi izatea eta Donald Trump presidentearen jokabideak "estaltzea". Fokua Trumpengandik aldentzeko deitu dutela deklaratzera esan du.
Ukrainak eta AEBk bilera amaitu dute, Errusiaren parte-hartzerik gabe, gerraosteko berreraikuntzan oinarrituta
Genevako bilera hiru aldekoa izatea espero zen, errusiar ordezkaritza batekin, gatazka armatua amaitzeko moduari buruzko eztabaidetan aurrera egiteko. Hiru aldeko hurrengo bilera martxoaren hasieran izango dela aurreikusita dago.
Ipar Koreak kongresua itxi du armategi nuklearra handitzeko promesarekin
Kim Jong-unek ateak zabalik utzi ditu Washingtonekin dituen harremanak hobetzeko, betiere, AEBek Pyongang estatu nuklear gisa onartzen badute. Gainera, alderdian duen lidergoa berretsi du.
Kubak AEBtik ateratako ontzi bateko lau kide hil ditu, AEBk "helburu terroristak" zituelakoan
Marco Rubio AEBko Estatu idazkariak Kubari ohartarazi dio ikertu egingo dutela zer gertatu zen, eta horren arabera erabakiko dutela nola jokatu.
Venezuelako petrolio gordina Kubako sektore pribatuari saltzeko aukera emango du AEBk
Transakzioak baimentzeko, lehengai hori saldu eta merkaturatzeko ezarritako murrizketa batzuk bete beharko dira; esaterako, salmenten diru-sarrerak Washingtonek kontrolatutako kontu batean uztea.
Trumpek muga-zergak defendatu ditu eta migratzaileen eta demokraten aurka egin du, bi orduko hitzaldian
AEBko presidenteak historiako hitzaldirik luzeena egin, du eta duela urtebete Etxe Zurira itzuli zenetik herrialdea "handiagoa, hobea eta indartsuagoa" dela aldarrikatu du.