Kolonbia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kolonbian ekintza militar estatubatuarraren "benetako mehatxua" dagoela ohartarazi du Petrok

Narkotrafikoari aurre egiteko herrialde horrek ez duela nahikoa egiten ohartarazi du berriki AEBko presidenteak, Venezuelari eraso egin ostean. Bi agintariek telefonoz hitz egin zuten asteazkenean.

AME3136. BOGOTÁ (COLOMBIA), 07/01/2026.- El presidente de Colombia, Gustavo Petro, pronuncia un discurso este miércoles, en la Plaza de Bolívar en Bogotá (Colombia). Petro dijo que en la llamada telefónica que sostuvo esta tarde con su homólogo de EE.UU., Donald Trump, le pidió restablecer las comunicaciones entre ambos Gobiernos, a través de su Cancillería y el Departamento de Estado, interrumpidas por los constantes episodios de crisis en la relación bilateral. EFE/ Carlos Ortega
Gustavo Petro Kolonbiako presidentea. Artxiboko argazkia: EFE

AEBk Kolonbiaren aurka ekintza militar bat gauzatzeko "benetako mehatxua dago", Gustavo Petro Kolonbiako presidentearen ustez. Hala adierazi du Venezuelari eraso egin eta Nicolas Maduro atxilotu ostean.

Petrok dio AEBk beste herrialde batzuk "inperio" gisa tratatzen dituztela, eta lehen potentzia globalak "mundua menderatzetik, isolatuta geratzeko arriskua" duela.

Venezuelan esku hartu ostean, Donald Trump AEBko presidenteak esan zuen Kolonbiaren aurkako operazio militar batek "itxura ona" izango lukeela, eta Petrori ohartarazi zion erne egon beharko lukeela.

Bi agintariek telefonoz hitz egin zuten asteazkenean, eta, horren ostean, Etxe Zurian etorkizun hurbilean hartuko duela aurreratu zuen buruzagi errepublikanoak.

Petrok esan zuen dei horrek ordubete baino zertxobait gutxiago iraun zuela, eta Kolonbiako narkotrafikoari, Bogotak Venezuelari buruz zuen ikuspegiari eta Latinoamerikak AEBrekiko duen egoerari heldu ziela.

AEBko delinkuentziaren errua immigrazioari botatzen dio Trumpek. Hori dela eta, Immigrazio eta Aduanen Kontrolerako Zerbitzuaren (ICE, ingelesez) funtzioak handitu ditu, eta Kolonbia eta Venezuela bezalako herrialdeei narkotrafikoari aurre egiteko nahikoa ez egitea aurpegiratu die.

Asteazkenean, ICEko agente batek tiroz hil zuen Renee Good 37 urteko estatubatuarra, bere ibilgailua maniobratzen ari zela, Mineapolisen, funtzionario federal horien presentziaren aurkako protesta batean.

Petroren iritziz, ICE "ez da soilik latinoamerikarrak kaleetan jazartzen ari, eta hori guretzat iraingarria da. AEBko herritarrak ere hiltzen ditu".

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ramon Larramendi, Groenlandian bizi den euskal herritarra: "Harridura, beldurra eta haserrea dago; ez gaude salgai"

Abenturak eta esplorazioak 1986an eraman zuten lehen aldiz Ramon Larramendi Groenlandiara, eta han bizi da duela 40 urtetik. Adierazi duenez, Donald Trumpek uhartea erosteko egindako mehatxuek eta desioek aldaketa handia eragin dute groenlandiarren  iritzian (% 80, inuitak), duela urte batzuk arte nahiko "pro-amerikarrak" baitziren. Orain, ordea, sentimendu hori "erabateko gaitzespenean eraldatu da". 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X