VENEZUELA-AEB

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Donald Trumpek Maria Corina Machado hartuko du ostegunean Etxe Zurian

AEBko presidenteak baztertu egin zuen Venezuelako oposizioaren burua eta Bakearen Nobel sariaren irabazlea bere herrialdeko presidente izateko, Nicolas Maduro atxilotu eta kartzelatu ostean.

Donald Trump AEBko presidenteak Maria Corina Machado Bakearen Nobel sariaren irabazlea hartuko du datorren ostegunean Etxe Zurian, Nicolas Maduro presidentea atxilotu eta espetxeratu ostean Venezuelako oposizioaren buruak izango duen zereginari buruz hitz egiteko.

Operazioaren ostean, AEBko presidenteak baztertu egin zuen Machado Venezuelako presidente izateko aukera, herriaren babesik ez duela argudiatuta, eta Delcy Rodriguez chavista buru duen Caracaseko behin-behineko gobernuarekin negoziatzen jarraitzen du.

Machadok esan du prest legokeela abenduan Oslon (Norvegia) jaso zuen Bakearen Nobel saria Trumpekin partekatzeko.

Joan den astean, Trumpek esan zuen Machadori Washingtonen harrera egiteko prest zegoela. "Uste dut oso atsegina dela etorri nahi izatea", adierazi zuen prentsaren aurrean.

Venezuelarekin dituzten negoziazioei dagokienez, Karoline Leavitt Etxe Zuriko bozeramaileak esan du herrialdeko agintariak AEBrekin elkarlanean ari direla: "Presidenteak 500.000 milioi dolarreko akordio energetikoa ixtea lortu du. 31 milioi petrolio-upel AEBra bidean dira, eta salerosketako dirua AEBko gobernuak kontrolatutako kontu batean sartuko da", esan du.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X