PROTESTAK IRANEN
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euroganberako instalazioetara sartzea debekatu diete Irango ordezkariei eta diplomatikoei

Errepresio bortitza izan da azken bi asteetan Iranen, protestan ari diren pertsonen kontra, eta Iran Human Rights (IHRNGO) gobernuz kanpoko erakundearen arabera, gutxienez 648 dira hildakoak.

(Foto de ARCHIVO)

STRASBOURG, Nov. 28, 2024  -- The European Parliament holds a plenary session at its headquarters in Strasbourg, France, Nov. 27, 2024. TO GO WITH "Roundup: European Parliament approves new European Commission"



Europa Press/Contacto/Zhao Dingzhe

27/11/2024

Europako Parlamentuaren artxiboko irudia. Argazkia: EuropaPress

Roberta Metsola Europako Parlamentuko presidenteak Irango diplomazialariei zein ordezkarieri Euroganberan sartzea debekatzea erabaki du, astelehen honetan, "torturaren, errepresioaren eta hilketaren bidez eutsi dion erregimen bati zilegitasuna ematen ez laguntzeko".

Hala iragarri die Metsolak eurodiputatuei bidalitako mezu batean, eta elkartasuna adierazi die "Irango herritar ausartei", Irango kaleetan "etengabe" protesta egiten ari direlako. Era berean, Teheranen "errepresioa" salatu du eta "hilketak" eta "atxiloketa arbitrarioak" egiten aritzea leporatu dio Irango Gobernuari.

Europako Parlamentuaren jarrera "argia" dela gogorarazi du, "giza eskubideak errespetatu egin" behar direla aldarrikatu du, Guardia Iraultzaile Islamiarra erakunde terrorista izendatu dutela gogorarazi du, eta EBren zigorrak zabaltzeko deia egin du, "errepresioan, indarkerian eta exekuzioetan parte hartzen duten pertsona guztiak" barne hartzeko.

GKEk salatu dute 648 manifestari erail dituztela

Iran Human Rights (IHRNGO) gobernuz kanpoko erakundeak gaur berritu duen datuaren arabera, azken bi asteetan 648 manifestari hil dituzte Iranen, eta 10.000 atxilotuetako batzuk exekutatzeko arriskua dute.

Manifestariez gain, Irango segurtasun-indarretako 121 kide ere hil dira protestetan. 

Abenduaren amaieran lehertu ziren protestak, Teherango merkatu nagusian, egoera ekonomikoa salatzeko, eta, ondoren, herrialdeko beste toki batzuetara zabaldu ziren.

Milaka pertsonak babestu dute Irango Gobernua

Atzo, Irango Gobernuak kalera ateratzeko deia egin zien bere aldekoei, beste protestei aurre egiteko. 

Hala, milaka pertsona mobilizatu dira astelehen honetan Irango hiriburuan, Teheranen, eta baita beste hainbat tokitan ere, Irango Gobernuari babesa adierazteko.

18:00 - 20:00

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X