Danimarkak eta AEBk "goi mailako lantalde bat" eratu dute, Groenlandiari buruzko "desadostasunak bideratzeko"
Estatu Batuetako, Danimarkako eta Groenlandiako ordezkaritzen arteko bilera akordiorik gabe amaitu da, arratsaldean, Etxe Zurian.
Lars Løkke Rasmussen (Danimarka) eta Vivian Motzfeldt (Groenlandia), gaur, Etxe Zurian. Argazkia: EFE
Groenlandiaren etorkizunerako bilera erabakigarria izan da gaur Ameriketako Estatu Batuetan. Danimarkako, Groenlandiako eta AEBko ordezkariak Washingtonen elkartu dira, Donald Trumpek Artikoko irla eskuratzeko duen nahiaz hitz egiteko.
Ordubete baino gutxiago bilduta egon ondoren, Lars Løkke Rasmussen eta Vivian Motzfeldt Danimarkako eta Groenlandiako gobernuetako Atzerri Gaietako arduradunak, hurrez hurren, hedabideen aurrean agertu dira, hitz egindakoaren berri emateko. Rasmussenek hartu du hitza aurrena, eta esan duenez, ez da akordiorik egon, eta AEBkin dituzten "desadostasunak" bideratzeko, "goi mailako lantalde bat" eratzea adostu dute bi aldeek.
Buruzagi daniarrak azaldu du "datozen asteotan" egingo duela lehen bilera lantaldeak. "Segurtasunari buruz AEBk dituen kezkak aztertuko ditu, Danimarkak ezarritako marra gorriak errespetatuta", esan du.
Etxe Zuriko Eisenhower eraikinean egin da batzarra, eta AEBko Gobernuaren izenean, JD Vance presidenteordea eta Marco Rubio Estatu idazkaria joan dira. Segurtasun nazionalaren izenean, Trumpek Groenlandia bereganatzeko arrazoiak badituela defendatu dute estatubatuarrek.
Rasmussenen hitzetan, bi aldeen jarrerak "oso urrun" dauden arren, "elkarrizketa zintzoa eta eraikitzailea" izan da. Groenlandiaren segurtasuna "egungo legediaren barruan" bermatu behar dela zehaztu du, eta herrialde horren "autodeterminazio eskubidea" eta "Danimarkaren lurraldetasuna" errespetatzea ezinbesteko baldintzatzat jarri ditu. "Beraz, funtsezko desadostasunak izaten jarraitzen dugu, baina ados ez egotearekin ere ados gaude", erantsi du.
Bere aldetik, Groenlandiako Atzerri ministroak nabarmendu duenez, bilerak "hitz egiteko" eta "ezberdintasunei" heltzeko balio izan du. "Guztiontzat da interesgarria oreka egokia aurkitzea", esan du.
Bileraren aurretik, Trumpek Truth Social plataforman adierazi du Groenlandia AEBren "eskuetan" egonda, NATO askoz eraginkorragoa izango dela. "Hori ez den beste edozer onartezina da".
Bestalde, batzarra hasi baino lehen, baita ere, Etxe Zuriak irudi bat argitaratu du sare sozialetan. Bertan, Groenlandiari — bi txakurretan irudikatuta — aukeratzeko eskatzen dio: AEBrekin edo Errusiarekin eta Txinarekin bizi.
ESTATU BATUAK
Zergatik nahi du Trumpek Groenlandia?
Donald Trump AEBko presidenteak Groenlandia bereganatzeko duen interesaren atzean dauden arrazoiak azaldu ditu bideo honetan Mikel Reparaz EITBko nazioarteko buruak.
Zure interesekoa izan daiteke
Ukrainak eta Errusiak hiru egunez etengo dituzte erasoak, AEBko ordezkaritzaren bisita amaitu arte
AEBko ordezkariak, Steve Witkoff eta Jared Kushner, larunbat goizean iritsi dira Moskura, AEBko hegazkin militar berezi batean. Kremlinekin harremanetan jartzea eta, aurreikuspenen arabera, Ukrainako gerrari amaiera emateko proposamen bat aurkeztea dute helburu.
Nolakoa da NBEk planteatzen duen munduko mapa berria?
Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusiak erabaki du mapamundiaren egungo diseinua erabiltzeari uztea kontinenteen tamainarekiko leialagoa den beste bat erabiltzen hasteko. Mapa berrian, adibidez, Afrika handiagoa izango litzateke.
Bizirik erreskatatu dituzte Nepalgo tunel batean harrapatuta geratu ziren bi langile, eta bizirik gehiago daudela esan dute
Uholdeak gertatu eta hamar egunera, bi gizonak tunelaren sarreratik 170 metrora aurkitu dituzte, erreskate taldeek barrutik zetozen ahotsak entzun ostean. Familien ustez, "miraria" izan da.
Mileik zigorrak iragarri ditu Malvinetan lan egiten duten enpresentzat eta base militar berri bat Suaren Lurraldean
Argentinako presidenteak artxipelagoaren inguruko estrategia gogortu du, eta Donald Trumpek gai horretan AEBren orain arteko neutraltasuna berrikustea proposatu du; Erresuma Batuak, bere aldetik, berretsi du uhartedi horrekin duen konpromisoa "erabatekoa eta mugiezina" dela.
Gloria Steinem ikono feminista hil da, 92 urte zituela
Idazle eta kazetariak bularreko minbizia izan zuen 80ko hamarkadan, eta 2021ean Komunikazio eta Giza Zientzien Asturiasko Printzesa Saria irabazi zuen Espainian.
Nepal, astebete geroago: 1.250 hildako eta 4.200 lagun baino gehiago agertu barik
Nepalgo Poliziak odol eta DNA laginak eskatu dizkie desagertuen senideei, ehunka gorpu identifikatzeko.
Von der Leyenek eta Ruttek "presio handiagoa" egingo diote Moskuri Leipzigeko erasoaren ostean
Europako Batzordearen presidenteak uste du horrelako gertakariak "normaltasun berria" direla, eta europarrek "aurrerapausoa ematea" eskatzen dutela.
Zelenskik ohartarazi du Errusiako aire-espazioa "oso arriskutsua" dela hegazkinentzat
Ukrainako presidenteak adierazi du Errusiako aire-espazioa de facto itxiko dela; izan ere, drone bidezko erasoak areagotu egin dira eta ezin da segurtasuna bermatu. Bien bitartean, hogeita zazpiak eguerdian bilduko dira erantzun bateratu bila, Moskuk Alemaniako aireportu batean atzo egindako "sabotaje-saiakera" dela eta.
Bruselaren arabera, ez dago frogarik Ceutako krisia atzerriko aktore estatalen desinformazioak eragin zuela ziurtatzeko
Hala ere, Errusiak sare sozialetan krisia dela eta probetxua ateratzeko saiakerak egin dituela atzeman duela baieztatu du erakundeak.
Alemaniak Errusia jo du Leipzigeko aireportuaren aurkako erasoaren erantzuletzat
Aireportu hori armak bidaltzeko gune neuralgikoa da, Ukrainako gerrarekin lotutakoak barne.