GROENLANDIA-AEB

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Milaka lagun kalera atera dira Danimarkan eta Groenlandian Trumpen asmoen kontra protesta egiteko

Milaka pertsona bildu dira eguerdian Kopenhageko udaletxearen aurrean, eta protestak izan dira Aarhusen, Aalborgen, Odensen eta Koldingen. Arratsaldean beste manifestazio bat egin dute Groenlandiako hiriburuan, Nuuken.

Manifestación Copenhague (Dinamarca) contra los planes de Trump de hacerse con Groenlandia
18:00 - 20:00

Milaka pertsona kalera atera dira gaur Danimarkan eta Groenlandian, Donald Trump AEBko presidenteak uhartea bereganatzeko egin dituen mehatxuen aurka protesta egiteko.

Eguerdian, 15.000 pertsona bildu dira Kopenhageko udaletxearen aurrean. Sisse Marie Welling hiriburuko alkateak bertan esan duenez, "jendea ezin da erosi, munduko mapa ezin da nahieran aldatu, handi-mandien apetak gorabehera". Manifestazioa AEBko enbaxadaren aurrean bukatu da, "Groenlandia ez dago salgai" oihuen artean.

Danimarkan, AarhusAalborgOdense eta Kolding hirietan ere egin dituzte protestak.

"Trump kanpora", "Kendu zure eskuak Groenlandiatik" eta "Make America go away" (Egin dezagun AEBk alde egitea) leloak zituzten kartelak nonahi, adin guztietako pertsonak izan dira protestan. 

Arratsaldean, Groenlandiako hiriburuan (Nuuk) egin dute protesta, herrialdearen historian jendetsuenetakoa. "Groenlandia ez ukitu" lelopean eta uharteko banderak eskuan, herritarrek Groenlandiaren erabakitzeko eskubidea aldarrikatu dute.

Groenlandiako banderaz josita egon da Danimarkako hiriburua. EFE

Groenlandiarrak, hunkituta eta beldurtuta

Danimarkan bizi diren groenlandiarren Uagut elkarteak deitu ditu protestak. Dena dela, hainbat eragileren babesa dute manifestazioek, besteak beste, Hands Off Kalaallit Nunaat eta Inuit elkarteena eta Mellemfolkeligt Samvirke gobernuz kanpoko erakundearena.

Deitzaileak pozik agertu dira jasotako babesarekin. "Ikaragarria da bildutako jendetza ikustea. Ezin diet malkoei eutsi", azaldu du hunkituta Julie Rademacher Uagut elkarteko bozeramaileak. "Azken gertaerek presiopean jarri dute Groenlandia, groenlandarrak eta daniarrak. Batuta egon behar dugu", ohartarazi du. 

 

Inuit ugari bildu dira Kopenhageko manifestazioan. EFE

Kopenhageko manifestazioaren buru, Groenlandiako hainbat bizilagun joan dira, batzuk negar egiteko zorian, aitortu dutenez, "beldurra" sentitzen baitute. Diotenez, gero eta sarriago ikusten dituzte hegazkin militarrak uharteko zeruan. 

AEBko legelari ordezkaritza bat Danimarkan dagoela baliatu nahi izan dute protestaren deitzaileek. Manifestazioak amaitu eta gutxira etorri da Trumpen iragarpena: muga-zergak ezarri dizkie Europako zortzi herrialderi Groenlandiara tropak bidaltzeagatik. 

Zure interesekoa izan daiteke

Audiencia Nacional
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Sidenor auziko epaileak mediku palestinar bat onartu du biktima eta akusazio partikular gisa

Akusazio partikular horrekin, Sidenorreko hiru arduradunak kontrabando delituaz gain, genozidio delituaren, gizateriaren aurkako delituaren eta gatazka armatuan babestutako pertsonen eta ondasunen aurkako delituan konplize gisa ikertu ahal izateko baldintza beteko litzateke. Fiskalak Sidenorreko erregistroak baliogabetzeko eskatua zuen, eta kontrabandoa ez beste delituen akusazioak erretiratzea, hain zuzen ere, baldintza hori betetzen ez zelako. Ikusteko dago, orain, ikerketak zer norabide hartuko duen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X