Trumpen "praktika autoritarioek" giza eskubideen "higadura" eragin dutela ohartarazi du Amnistia Internazionalak
Donald Trump Etxe Zurira bigarrenez iritsi zenetik urtebete betetzen den honetan, txosten bat argitaratu du gobernuz kanpoko erakundeak. Dokumentu horretan jasotzen denez, gizarte askeen oinarriak "ahultzen" ari dira, eta horren adibide jarri ditu adierazpen askatasunaren, oposizioaren eta oro har kritiko direnen kolektiboen aurkako erasoak.
Gaur urtebete iritsi zen Donald Trump bigarrenez Etxe Zurira. Geroztik, Ameriketako Estatu Batuetan nagusi diren "praktika autoritarioak" giza eskubideak higatzen ari direla ohartarazi du Amnistia Internazionalak; AEBn ez ezik, baita mundu osoan ere.
"Trumpen agindupean, giza eskubideen larrialdiaren lekuko izaten ari gara", adierazi du Paul O'Brien Amnistia Internazionalaren AEBko zuzendariak.
Amnistia Internazionalaren arabera, Trump buru duen administrazioa arauak "desegiten" eta boterea "kontzentratzen" ari da, erantzukizun eskaeren aurrean erantzun beharrik ez izateko. Gaineratu duenez, kazetari, abokatu, ikasle eta giza eskubideen defendatzaileek arrisku handiagoa dute orain.
Trumpen bigarren agintaldia hasi zenetik urtebete bete dela eta, gobernuz kanpoko erakundeak txostena argitaratu du —'Alarma hotsak: Praktika autoritarioen gorakada eta giza eskubideen higadura Estatu Batuetan'— gizarte aske baten oinarriak "ahultzen" ari direla nabarmentzeko.
Aipaturiko dokumentuak hamabi atal biltzen ditu, eta adibide gisa jarri ditu adierazpen askatasunaren eta biltzeko eskubidearen aurkako erasoak, eta, oro har, kritiko diren kolektiboen kontrakoak (aurkari politikoak, epaileak, abokatuak, etab). Halaber, errefuxiatuen eta migratzaileen eskubideen aurkako erasoak ere dokumentatu ditu.
Bestalde, prentsaren aurkako intimidazio saiakerek giza eskubideen urraketak salatzea zailtzen duela ondorioztatu du Amnistia Internazionalak.
Zure interesekoa izan daiteke
Schengen eremua bermatuta dagoela esan dio Aagesenek Italiari
Espainiako Gobernuko presidenteordeak azpimarratu du Ceutan sartutako migratzaileetako bat ere ez dela penintsulara iritsi.
Israelek baztertu egin du Trumpen Gazarako 15 puntuko plana
Netanyahuk esan du Hamas erabat armagabetu arte Israelgo Armadak ez duela Gazatik alde egingo, eta baztertu egin du Palestinako Estatua sortzea.
Ebola kontrolik gabe zabaltzen ari da Kongoko Errepublika Demokratikoan eta 1.850 hildako eragin ditu jada
Inoiz izandako agerraldirik larrienak 4.053 kasu baieztatu ditu dagoeneko, eta MOEk "premiazko" erantzuna eskatu du.
Abelardo de la Espriellak Kolonbiako Presidentetza hartu du
Eskuin muturreko presidente berriak Cali aukeratu du inbestidurarako, Bogota hautatu beharrean, eta talde armatu ilegalekin elkarrizketari amaiera ematea eta legez kanpoko laboreak fumigatuko dituela iragarri du.
SpaceXen kohete batek Ilargiaren kontra talka egin duela esan du NASAk, baina adierazi du ez duela arriskurik ekarriko
2025eko urtarrilean jaurtitako Falcon 9 kohete baten goiko zatiak, planifikatu gabe, talka egin du Ilargiaren gainazalarekin, eguzki-jardueraren eta grabitate-indarren konbinazio baten ondorioz.
Iranek eta Omanek Ormuzen nabigatzeko bide berri bat adostu dute
Itsasarteko bide berri hori egiteko akordioa lortu izanak ez du esan nahi berriro irekiko dutenik, Iranek zehaztu duenaren arabera, AEBren eta Israelen arteko erasoaldi militarraren ondorioz itxi baitzuten.
Marokok dozenaka pertsona auzipetu ditu Ceutako krisiarekin lotutako delituengatik
Marokoko Giza Eskubideen Elkartearen arabera, 34 pertsona auzipetu dituzte Tetuanen (tartean, bost adingabe) eta 52, Nadorren.
Danubiok bere sekretuak agerian utzi ditu lehortearen ondoren: mamut baten aztarnak eta nazien ontziak azalera atera dira
Danubio ibaiak, Europako bigarren luzeenak, lehorte historikoa bizi du, eta bere ur-emaria murriztu denez, iraganeko aztarna harrigarriak utzi ditu agerian: mamut baten aztarnak azaldu dira Bulgarian, eta Bigarren Mundu Gerran hondoratutako dozenaka ontzi ikusgai geratu dira Serbian.
Gutxienez 14 pertsona hil eta 27 zauritu dira Errusiak Kiev eskualdean gauez egindako erasoetan
Brovary barrutian "sute handiak" izan dira biltegi batzuetan, eta baita Velyka Dymerka, Kvitneve eta Peremoga herrietan ere. Astearte honetan, Volodimir Zelensky Ukrainako presidenteak Errusiaren aurkako operazio gehiago egitekotan zela iragarri osteko erantzun gisa egin ditu Moskuk azken erasoak.
Bruselak esan du EBk "lanak ondo" egin dituela Ceutan, eta "migrazio erreformak bizkortzeko" eskatu du
Magnus Brunner Europako Barne eta Migrazio komisarioaren hitzetan, Ceutan lehertutako krisitik ateratako ondorio nagusia da Europar Batasuneko kideek "bat eginda" kudeatu behar dituztela migrazio politikak.