Groenlandiako krisiari amaiera eman behar dion aurreakordioaren lau oinarriak
Asteazkenean AEBk eta NATOk Davosen (baina Munduko Ekonomia Forotik at) lortutako aurreakordioa lau zutabetan oinarritzen da. Horren barruan, Artikoko uhartean Urrezko Kupula izeneko misilen kontrako ezkutua eraikitzeko AEBko tropak ezartzeko akordioa birnegoziatzea eta Danimarkako lurralde autonomoan inbertsioak kontrolatzea sartzen dira.
Rutte eta Trump, Groenlandiari buruzko bileraren ostean. Argazkiak: EFE, muntaia EITB.
Asteazken arratsaldean Donald Trump AEBko presidentearen eta Mark Rutte NATOko idazkari nagusiaren artean Groenlandiari buruz adostutako aurreakordioak jasotzen dituen lau ardatzak argitaratu dituzte Der Spiegel eta Welt egunkari alemaniarrek, besteak beste. Negozioetan izan da, antza, Friedrich Merz Alemaniako kantzilerra ere.
Hauek dira gaur egun aurreakordioari buruz ezagutzen diren lau puntuak:
1.- Testuaren lehen puntuan modu orokorrean agertzen da "muga-zerga berriak ezartzeko mehatxua desagertu" dela.
Otsailaren 1etik aurrera Groenlandiara soldaduak bidali zituzten Europako zortzi herrialdeei muga-zerga berriak ezartzeari uko egingo diola aurreratu zuen atzo Trumpek.
Hain zuzen ere, Europar Batasuneko (EB) buruzagiek ezohiko goi-bilera batean merkataritza-mehatxu horri erantzuteko hainbat aukera eztabaidatzeko asmoa zuten gaur, aukera irmoena barne, "merkataritza-bazuka" izeneko hertsapenaren aurkako tresna deiturikoa eta 93.000 milioi euro inguruko muga-zergak ezartzea AEBko inportazioen gainean.
2.- Groenlandian tropak jartzeari buruzko akordioa berriz negoziatuko da. Egun indarrean dagoena 1951koa da, 2004an zuzendu zen eta "Defentsa: Groenlandia" izena du. Dokumentu horren 1. artikuluan jasotzen denez, Artikoko uhartearen iparraldeko Thule eta Pituffik aire-basea da "Groenlandiako defentsa-eremu bakarra".
Helburua, orain, itun hori berriro zuzentzea da, Trumpek ezarri nahi duen misilen aurkako Urrezko kupula ezkutuari buruzko klausula bat sartzeko. Ezkutu horrek 175.000 milioi dolarreko kostua izango du eta Israelgo Burdinazko kupula du eredu. 2029ko agintaldiaren amaierara arte indarrean egotea nahi du Trumpek, eta AEB ez ezik, Kanada ere babestea du xede, Txinaren zein Errusiaren balizko erasoen aurrean.
3.- AEBk Groenlandiako inbertsioen kontrolean esku hartu ahal izango du. Horrela, herrialde lehiakideek, Txinak eta Errusiak, esaterako, uhartean baliabideak eskuratzea eragotz lezake. Trumpek bezperan CNBC telebista katean aurreratu zuenez, aurreakordioak uharteko lur arraroen mineralen gaineko eskubideak jasoko ditu.
4.- NATOko Europako estatuek konpromiso sendoagoa hartzen dute eskualde artikoko segurtasunarekiko. Trumpen eskakizuna da hori, zeinak Groenlandiaren inguruetan Txinaren eta Errusiaren itsasontzien eta itsaspekoen ustezko presentzia erabili baitzuen argudio gisa, segurtasun nazionaleko arrazoiengatik Groenlandia bereganatu beharra zeukala azaltzeko. Gaineratu zuenez, AEB baino ez da gai "itzotz masa" horren segurtasuna bermatzeko, bere herrialdea eta mundua babestu ahal izateko.
Aurreakordioan ez dago jasota, jakina denez, uhartearen subiranotasunari eta lurraldetasunari buruzko aipamenik, Danimarkak eta Groenlandiak ez dutelako onartzen Trumpen esku uztea.
Zure interesekoa izan daiteke
SpaceXen kohete batek Ilargiaren kontra talka egin duela esan du NASAk, baina adierazi du ez duela arriskurik ekarriko
2025eko urtarrilean jaurtitako Falcon 9 kohete baten goiko zatiak, planifikatu gabe, talka egin du Ilargiaren gainazalarekin, eguzki-jardueraren eta grabitate-indarren konbinazio baten ondorioz.
Iranek eta Omanek Ormuzen nabigatzeko bide berri bat adostu dute
Itsasarteko bide berri hori egiteko akordioa lortu izanak ez du esan nahi berriro irekiko dutenik, Iranek zehaztu duenaren arabera, AEBren eta Israelen arteko erasoaldi militarraren ondorioz itxi baitzuten.
Marokok dozenaka pertsona auzipetu ditu Ceutako krisiarekin lotutako delituengatik
Marokoko Giza Eskubideen Elkartearen arabera, 34 pertsona auzipetu dituzte Tetuanen (tartean, bost adingabe) eta 52, Nadorren.
Danubiok bere sekretuak agerian utzi ditu lehortearen ondoren: mamut baten aztarnak eta nazien ontziak azalera atera dira
Danubio ibaiak, Europako bigarren luzeenak, lehorte historikoa bizi du, eta bere ur-emaria murriztu denez, iraganeko aztarna harrigarriak utzi ditu agerian: mamut baten aztarnak azaldu dira Bulgarian, eta Bigarren Mundu Gerran hondoratutako dozenaka ontzi ikusgai geratu dira Serbian.
Gutxienez 14 pertsona hil eta 27 zauritu dira Errusiak Kiev eskualdean gauez egindako erasoetan
Brovary barrutian "sute handiak" izan dira biltegi batzuetan, eta baita Velyka Dymerka, Kvitneve eta Peremoga herrietan ere. Astearte honetan, Volodimir Zelensky Ukrainako presidenteak Errusiaren aurkako operazio gehiago egitekotan zela iragarri osteko erantzun gisa egin ditu Moskuk azken erasoak.
Bruselak esan du EBk "lanak ondo" egin dituela Ceutan, eta "migrazio erreformak bizkortzeko" eskatu du
Magnus Brunner Europako Barne eta Migrazio komisarioaren hitzetan, Ceutan lehertutako krisitik ateratako ondorio nagusia da Europar Batasuneko kideek "bat eginda" kudeatu behar dituztela migrazio politikak.
EBko Barne ministroek Ceutako krisia aztertuko dute gaur, ezohiko bilera batean
Europar Batasuneko Barne Ministroen Ezohiko Kontseilua gaur bilduko da, Espainiak eskatuta eta 22 estatu kidek babestuta, Ceutako migrazio-krisia aztertzeko eta Marokotik etorritakoen gorakadari erantzun bateratua emateko.
Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia
Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.
Ormuzko itsasartearen eta Iranen desnuklearizazioaren inguruko akordioa "berehala" helduko dela uste du Trumpek
Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak adierazi duenez, gaur arratsaldean bilduko da Teheranekin, Golkoko zenbait herrialderen eskaeraren ostean. Irango Atzerri ministroaren arabera, ordea, Washingtonek ez du Ormuzko itsasartearen inguruko elkarrizketetan parte hartzen.
Idahoko tiroketaren osteko izua: bideo batek jendea oihuka ihesi erakusten du
Auto batetik grabatutako irudietan hainbat pertsona korrika ihesi hasten diren unea ikus daiteke, tiroketa baten berri izan ostean. Gutxienez hiru pertsona hil dira, eta bi zauritu. Ustezko erasotzailea hilda aurkitu dute bertan.