EKIALDE HURBILA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Von der Leyenek Ekialde Hurbileko krisiaren "ondorioei" aurre egiteko prest egotea eskatu dio EBri

Frantzia prest agertu da Iranen erasoen aurrean Golkoko eta Jordaniako herrialdeen defentsan parte hartzeko, eta Alemaniak, berriz, baztertu egin du Iranen aurkako erasoarekin bat egitea, eta bere tropek eskualdean duten papera autodefentsara mugatuko du.

BELGIUM (BRUSSELS), 02/03/2026.- European Commission President Ursula von der Leyen and Swiss President Guy Parmelin (not pictured) announce the signature of a broad package of EU-Switzerland agreements in the European Commission in Brussels, Belgium, 02 March 2026. (Bélgica, Suiza, Bruselas) EFE/EPA/OLIVIER MATTHYS

Ursula von der Leyen Europako Batzordearen presidenteak astelehen honetan Europar Batasunari adierazi dio prest egon behar duela Ekialde Hurbilean Estatu Batuek eta Israelek Iranen kontra egindako ofentsiba militarraren "ondorioen" aurrean. Halaber, ohartarazi du kontuan hartu behar direla Teheranen erantzunak ekarritakoak, Iranen 550 hildako baino gehiago izan baitira.

Von der Leyenek Bruselan egindako prentsaurreko batean, Komisarioen Elkargoak Segurtasunari buruzko ezohiko bileraren aurretik, ohartarazi du ondorio posibleak daudela, “energia, auzi nuklearra, garraioa zein defentsa, migrazioa eta segurtasuna”. Europako Batzordearen buruak “oso kezkagarritzat” jo ditu gertaerak, eta asteburuan eskualdeko bederatzi buruzagirekin eta Europako hainbat agintarirekin harremanetan egon dela adierazi du, egoera “oso aldakorra” delako.

Gatazkaren gorakada ekiditeko “irmotasunez lan egitearen” alde agertu da buruzagia, “eraso ugari” izan baitira, besteak beste, britaniarren aireko base baten aurkako eraso bat, Zipren, eta Saudi Aramcoren instalazio baten aurkako beste bat. Von der Leyenek “sendo” gaitzetsi ditu Iranek eta haren aliatuek eskualdeko lurralde subiranoen aurka egindako erasoak.

Era berean, Ali Khamenei aiatolaren heriotzaren ostean, Irango “herri zapalduarentzako esperantza" aldarrikatu du eta “herrialdearen etorkizuna zehazteko” herritarren duten eskubidea defendatu du. Hala ere, azpimarratu du eskualdearen egonkortasuna bermatzeko, “trantsizio sinesgarri bat” eta Irango “programa nuklear eta balistikoak behin betiko eten” beharko direla.

Bestalde, Guy Parmelin Suitzako presidenteak biolentziaren gorakada dela eta “erabat kezkaturik” dagoela adierazi du, eta alde guztiei dei egin die tentsioa jaisteko eta biztanleria zibilaren segurtasuna bermatzeko. Von der Leyenekin batera egindako agerraldian, Suitzak gatazka baretzeko ahaleginetan parte hartzeko eta laguntzeko prest dagoela esan du.

Frantziak eta Alemaniak, berriz, ez dute berdin jokatiu Ekialde Hurbileko egoera gaiztotuaren aurrean: Paris Golkoko eta Jordaniako herrialdeen defentsan parte hartzeko prest agertu da; Berlinek, ordea, Teheranen aurkako operazio militarrekin bat egitea baztertu du, eta bere tropek eskualdean duten papera autodefentsako zereginetara mugatuko du.

Erresuma Batuaren kasuan, Gobernu britainiarra eremu horretan dituen baseak erasoak egiteko erabiltzea baimentzen ari zaio Estatu Batuei, eta horrek babes logistikoa ematen dio ofentsibari, nahiz eta bonbardaketetan inplikazio zuzenik ez den iragarri.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X