EKIALDE HURBILA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Iranek baieztatu du Ali Lariyani Segurtasun Nazionaleko Kontseilu Goreneko idazkaria hil duela Israelek

Martxoaren hasieran Jamenei aiatola hil zutenetik, Larijani Irango buruzagi garrantzitsuenekoa zen. "Mendekua" agindu du herrialde horrek. 

Ali Lariyani iran
Ali Lariyani, artxiboko irudi batean. Argazkia: Europa Press

Israelek goizean aurreratu duen berria baieztatu du Iranek. Ali Lariyani Irango Segurtasun Nazionaleko Kontseilu Goreneko idazkaria hil zuten AEBk eta Israelek, atzo Teheranen egindako bonbardaketa batean.

Mehr albiste agentziaren bidez zabaldutako agiri batean, Lariyanik azken urteotan egindako lana goratu du Pzeshkianek. Bere hitzetan,  "hainbat lorpen" utzi dizkio Errepublika Islamiarrari, eta  haren "martirioa" urte hauetan guztietan egindako "ahalegin nekaezinaren ordaina" dela erantsi du.  Hilketaren atzean dauden "kriminal terroristentzat mendeku gogorra" agindu du. 

Era berean,  Irango Guardia Iraultzaileak Golamreza Soleimani Basij indar paramilitarreko buruzagiaren heriotza baieztatu du. Hura ere, Israelgo Armadak Teheranen egindako erasoan hil zela jakinarazi dute. 

Martxoaren hasieran Ali Jamenei aiatola hil zutenetik, Irango agintari garrantzitsuenetakoa zen Larijani. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X