Bruselak Ceutan dauden migratzaile adingabeak Marokora itzultzearen alde egin du
Europako Batzordeko bozeramaile Markus Lammertek berretsi du hiri autonomoan legez kanpo dauden migratzaile guztiak itzuli behar direla, eta espero duela Espainiako eta Marokoko agintariek hori bermatzeko lan egingo dutela.
Markus Lammert, Europako Batzordeko Barne Arazoetarako saileko bozeramailea.
Ceutan legez kanpo dauden migratzaile guztiak Marokora itzultzea defendatu du astearte honetan Europako Batzordeak, baita inoren kargura ez dauden adingabeak ere. Europar Batasunaren Zuzenbideak itzulketa horiek ere aurreikusten dituela argudiatu du Markus Lammertek, Barne Arazoetarako Batzordeko bozeramaileak, Bruselan eman duen prentsaurreko batean.
"Ceutan legez kanpo geratzen diren guztiak itzultzea espero dugu", adierazi du. Espainiako Gobernuak egindako adierazpenekin ados agertu da eta Ceutan legez kanpo dagoen inor ez dela Iberiar penintsulara emarango adierazi du.
Migratzaile guztiei buruz ari denean adingabeak ere barne hartzen ote dituen galdetuta, erantzun du "EBko Zuzenbideak hori ere arautzen" duela. Bere hitzetan, ekainean onartutako 'Itzulera Zuzentarauak' egoera irregularrean dauden migratzaileak itzultzeko xedapenak jasotzen ditu, "baita bakarrik dauden adingabeak ere", eta, beraz, puntu hori "EBko Zuzenbideak bermatzen" duela gaineratu du.
Lammertek berretsi du Europako Batzordeak espero duela Espainiako eta Marokoko agintariek lan egingo dutela legez kanpoko migratzaile guztiak "modu eraginkorrean" itzuli daitezen.
Marokok inoren kargura ez dauden adingabe atzerritar guztien itzulera errazteko asmoa duela adierazi ostean, gustura agertu da Europar Batzordea.
Hala ere, Lammertek aitortu du Batzordeak ez dakiela zehazki zenbat migratzaile dauden Ceutan, uztailaren amaierako sarrera masiboaren ostean. Kopuru hori, "argi ez badago ere, milaka pertsonakoa" izan daitekeela uste du.
"Inguru hartatik iristen zaizkigun datuetan oinarritzen gara; hau da, Espainiako Gobernuak, tokiko administrazioak eta tokian tokiko beste eragile batzuek esandakoan. Baina argi dago Ceutan oraindik ere milaka pertsona daudela egoera irregularrean, bakarrik dauden adingabeak barne. Kopuru zehatza ez dago argi ", esan du Europako Batasuneko bozeramaileak prentsaurrekoan.
Zure interesekoa izan daiteke
Kushner eta Witkoffek Kievera egindako lehen bisitak ez du urratsik ekarri bakerako bidean
AEBk, Ukrainak eta Europako bazkideek adostu dute datozen asteetan bilera gehiago egitea eta neguari begira Ukrainari laguntza indartzea. Lehentasunen artean daude aire-defentsarako sistema gehiago, energia-sektorerako laguntza eta hornidura osagarriak.
Susan Sarandonek salatu du hainbat zinema proiektutatik kanpo utzi dutela Israel kritikatzeagatik
Bere azken filma aurkezten ari zela, Palestinaren defentsa publikoarengatik ondoriorik bizi izan ote duen galdetu diote aktore estatubatuarrari Mostran, eta zenbaitek betatu egin dutela onartu du.
AfD ultraeskuindarrak Saxonia-Anhalteko hauteskundeak irabazi ditu, eta gehiengo osora hurbildu da
Zehazki, 39 edo 41 eserleku lortuko lituzke, boto-emaileen % 44,5aren edo % 44aren babesa jasota. Hala, alderdi ultraeskuindarra oso gertu geratuko litzateke eskualdeko parlamentuan gehiengo absolutua izateko behar diren 42 eserlekuetatik.
AEBko ordezkariak Kieven dira, ia bost urtean lehen aldiz, Zelenskirekin biltzeko
Steve Witkoff eta Jared Kushner AEBko Gobernu ordezkariak Kievera iritsi dira, Volodimir Zelenski Ukrainako presidentearekin biltzeko. Bezperan, Moskun izan ziren Vladimir Putini gerrari amaiera emateko proposamen bat aurkezteko, eta proposamen hori helaraziko diote gaur Zelenskiri.
Ukrainak eta Errusiak hiru egunez etengo dituzte erasoak, AEBko ordezkaritzaren bisita amaitu arte
AEBko ordezkariak, Steve Witkoff eta Jared Kushner, larunbat goizean iritsi dira Moskura, AEBko hegazkin militar berezi batean. Kremlinekin harremanetan jartzea eta, aurreikuspenen arabera, Ukrainako gerrari amaiera emateko proposamen bat aurkeztea dute helburu.
Nolakoa da NBEk planteatzen duen munduko mapa berria?
Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusiak erabaki du mapamundiaren egungo diseinua erabiltzeari uztea kontinenteen tamainarekiko leialagoa den beste bat erabiltzen hasteko. Mapa berrian, adibidez, Afrika handiagoa izango litzateke.
Bizirik erreskatatu dituzte Nepalgo tunel batean harrapatuta geratu ziren bi langile, eta bizirik gehiago daudela esan dute
Uholdeak gertatu eta hamar egunera, bi gizonak tunelaren sarreratik 170 metrora aurkitu dituzte, erreskate taldeek barrutik zetozen ahotsak entzun ostean. Familien ustez, "miraria" izan da.
Mileik zigorrak iragarri ditu Malvinetan lan egiten duten enpresentzat eta base militar berri bat Suaren Lurraldean
Argentinako presidenteak artxipelagoaren inguruko estrategia gogortu du, eta Donald Trumpek gai horretan AEBren orain arteko neutraltasuna berrikustea proposatu du; Erresuma Batuak, bere aldetik, berretsi du uhartedi horrekin duen konpromisoa "erabatekoa eta mugiezina" dela.
Gloria Steinem ikono feminista hil da, 92 urte zituela
Idazle eta kazetariak bularreko minbizia izan zuen 80ko hamarkadan, eta 2021ean Komunikazio eta Giza Zientzien Asturiasko Printzesa Saria irabazi zuen Espainian.
Nepal, astebete geroago: 1.250 hildako eta 4.200 lagun baino gehiago agertu barik
Nepalgo Poliziak odol eta DNA laginak eskatu dizkie desagertuen senideei, ehunka gorpu identifikatzeko.