AEB eta Iran bake-elkarrizketa "estraofizialak" egiten ari dira, Trumpen arabera
Bake Memorandumean ezarritako 60 eguneko epea amaitzen den egunean, AEBko presidenteak berretsi du Iranek amore eman beharko lukeela. Horrez gainera, Oman bonbardatzearekin ere mehatxu egin du, honek Ormuzeko itsasartearen kudeaketan esku hartuko balu.
Ekialde Hurbilean tentsioak altua izaten jarraitzen du, eta ez dirudi Iranen eta AEBren arteko gerra amaitzeko bidean sartuko denik epe motzean, nahiz eta Donald Trump AEBko presidenteak astelehen honetan onartu duen bere herrialdea eta Irango Guardia Iraultzaile Islamikoa bake elkarrizketak izaten ari direla "komunikazio kanal estraofizial" baten bidez.
Trumpek Fox News telebista katean egin ditu adierazpen hauek, telefono bidezko elkarrizketa batean, ekainaren 17an Teheranek eta Washingtonek sinatutako Memorandumean jasotako 60 eguneko epea amaitzen den egunean. Irango agintariek ere elkarrizketa eskaini diote telebista kate bati egun seinalatu honetan eta ziurtatu dute Iran "ofentsibara igaroko" dela eta "etsaiarentzat" hainbat "ezuste" dituztela prestatuta.
AEBko presidentearen arabera, AEBko negoziazio lantaldea Guardia Iraultzaileko ordezkariekin izaten ari da elkarrizketak egiten, Irango Gobernuko funtzionarioak eta bitartekariak alde batera utzita. Bere ustez, aiatolek "errendizioaren bandera zuria" atera beharko lukete". Beste behin ere, Trumpek gertu ikusten du Iranen porrota: "Poker jokalari onak dira, baina azkenera iristen" ari dira, esan du. Hala ere, xehetasun gehiago eskatu dizkiotenean eta otsailaren 28an hasi zen gerraren iraupenaz galdetu diotenean, Trumpek esan du ez duela" presarik", ezta "egutegi jakinik" ere.
Lasai dagoenaren irudia ematen saiatzen ari da Donald Trump; ia sei hilabeteko gatazkak eraginik ez duela iradokiz. Hala ere, Alderdi Errepublikarraren baitan kezka areagotzen ari da, azaroan egingo diren agintaldi erdiko hauteskundeetan gatazka honek izan dezakeen eragina dela eta.
Ormuzeko itsasarteko garrarioari buruz Iranek eta Omanek dituzten negoziazioei dagokionean, Trumpek mehatxu egin dio orain arte bitartekari lanetan aritu den herrialdeari: "Oman gure bidean jartzen bada, suntsitu arte bonbardatuko dugu", ohartarazi du Etxe Zuriko buruak.
Amaitu da 'Memorandum'-ak ezarritako epea
Fox Newsen elkarrizketa eman aurretik, Truth Social sare sozialean mezua argitaratu du Trumpek. AEBren helburu nagusia Iranek arma nuklearrik ez izatea dela berretsi du.
Astelehen honetan amaitzen ekaineko akordioak bakerako pausoak emateko ezarri zuen 60 eguneko epea. Epemuga erabat sinbolikoa izan da. Izan ere, denbora honetan ez da inolako aurrerapausorik eman bakea lortzeko, bi aldeek gune estrategikoak bonbardatu dituzte eta militarren arteko borrokak etengabeak izan dira.
Horrez gainera, Ormuz itsasarteak itxita jarraitzen du eta petrolioaren prezioak goian jarraitzen du.
Zure interesekoa izan daiteke
Kushner eta Witkoffek Kievera egindako lehen bisitak ez du urratsik ekarri bakerako bidean
AEBk, Ukrainak eta Europako bazkideek adostu dute datozen asteetan bilera gehiago egitea eta neguari begira Ukrainari laguntza indartzea. Lehentasunen artean daude aire-defentsarako sistema gehiago, energia-sektorerako laguntza eta hornidura osagarriak.
Susan Sarandonek salatu du hainbat zinema proiektutatik kanpo utzi dutela Israel kritikatzeagatik
Bere azken filma aurkezten ari zela, Palestinaren defentsa publikoarengatik ondoriorik bizi izan ote duen galdetu diote aktore estatubatuarrari Mostran, eta zenbaitek betatu egin dutela onartu du.
AfD ultraeskuindarrak Saxonia-Anhalteko hauteskundeak irabazi ditu, eta gehiengo osora hurbildu da
Zehazki, 39 edo 41 eserleku lortuko lituzke, boto-emaileen % 44,5aren edo % 44aren babesa jasota. Hala, alderdi ultraeskuindarra oso gertu geratuko litzateke eskualdeko parlamentuan gehiengo absolutua izateko behar diren 42 eserlekuetatik.
AEBko ordezkariak Kieven dira, ia bost urtean lehen aldiz, Zelenskirekin biltzeko
Steve Witkoff eta Jared Kushner AEBko Gobernu ordezkariak Kievera iritsi dira, Volodimir Zelenski Ukrainako presidentearekin biltzeko. Bezperan, Moskun izan ziren Vladimir Putini gerrari amaiera emateko proposamen bat aurkezteko, eta proposamen hori helaraziko diote gaur Zelenskiri.
Ukrainak eta Errusiak hiru egunez etengo dituzte erasoak, AEBko ordezkaritzaren bisita amaitu arte
AEBko ordezkariak, Steve Witkoff eta Jared Kushner, larunbat goizean iritsi dira Moskura, AEBko hegazkin militar berezi batean. Kremlinekin harremanetan jartzea eta, aurreikuspenen arabera, Ukrainako gerrari amaiera emateko proposamen bat aurkeztea dute helburu.
Nolakoa da NBEk planteatzen duen munduko mapa berria?
Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusiak erabaki du mapamundiaren egungo diseinua erabiltzeari uztea kontinenteen tamainarekiko leialagoa den beste bat erabiltzen hasteko. Mapa berrian, adibidez, Afrika handiagoa izango litzateke.
Bizirik erreskatatu dituzte Nepalgo tunel batean harrapatuta geratu ziren bi langile, eta bizirik gehiago daudela esan dute
Uholdeak gertatu eta hamar egunera, bi gizonak tunelaren sarreratik 170 metrora aurkitu dituzte, erreskate taldeek barrutik zetozen ahotsak entzun ostean. Familien ustez, "miraria" izan da.
Mileik zigorrak iragarri ditu Malvinetan lan egiten duten enpresentzat eta base militar berri bat Suaren Lurraldean
Argentinako presidenteak artxipelagoaren inguruko estrategia gogortu du, eta Donald Trumpek gai horretan AEBren orain arteko neutraltasuna berrikustea proposatu du; Erresuma Batuak, bere aldetik, berretsi du uhartedi horrekin duen konpromisoa "erabatekoa eta mugiezina" dela.
Gloria Steinem ikono feminista hil da, 92 urte zituela
Idazle eta kazetariak bularreko minbizia izan zuen 80ko hamarkadan, eta 2021ean Komunikazio eta Giza Zientzien Asturiasko Printzesa Saria irabazi zuen Espainian.
Nepal, astebete geroago: 1.250 hildako eta 4.200 lagun baino gehiago agertu barik
Nepalgo Poliziak odol eta DNA laginak eskatu dizkie desagertuen senideei, ehunka gorpu identifikatzeko.