PALESTINA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gazan "gauero 30-40 pertsona hiltzeko" deia egin du Ben Gvir Israelgo ministroak

"Uste dut hilketa selektiboak egin beharko liratekeela Gazan, gauero 30-40 pertsona desagerraraziz. Ez soilik berehalako mehatxua direnak; badira han bizitzea merezi ez duten pertsonak. Ez lukete bizi behar. Ez dira pertsonak ere", esan du Segurtasun ministroak.

(Foto de ARCHIVO)

June 24, 2026, Tel-Aviv, Israel: TEL AVIV, ISRAEL - JUNE 24, 2026: Ben-Gvir during the annual Local Government Conference in Tel Aviv. The event was attended by senior Israeli government ministers, local authority leaders, and public officials to discuss national and municipal issues. Photo by Tomer Neuberg/ JNA Press.



Europa Press/Contacto/Tomer Neuberg/Jna Press

23/6/2026
Imagen de archivo del ministro Ben Gvir. Foto: EuropaPress

Israelgo Segurtasun Nazionaleko ministroak, Itamar Ben Gvir ultraeskuindarrak, publikoki dei egin du gauero Gazan "30 eta 40 pertsona artean" erailtzera, Rom Braslavskirekin argitaratutako pocast batean. Braslavski Hamasek bahituetako bat izan zen 2023ko urriaren 7an.

"Uste dut hilketa selektiboak egin beharko liratekeela Gazan, gauero 30-40 pertsona desagerraraziz. Ez soilik berehalako mehatxua direnak; badira han bizitzea merezi ez duten pertsonak. Ez lukete bizi behar. Ez dira pertsonak ere", esan du Ben Gvirrek.

"Urriak 8" izeneko podcastean, Ben Gvirrek esan du ez dagoela ados Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak, AEBen bake plana betetzeko, Gazan erasoak murrizteko hartutako erabakiarekin.

Gainera, Ben Gvir Gazan "palestinarren migrazio masiboaren" alde agertu da, eta Gaza osoa asentamendu juduekin kolonizatzearen alde. 

"Gaza osoa gurea dela uste dut (...) Gush Katifen (2005ean desegindako Zerrendako israeldar kolonia) ez ezik, Gaza osoan ere kokalekuak izan beharko genituzke, ahalik eta emigraziorik handiena sustatuz, jatorrizko herrialdeetara bidaliz, eta terroristentzat, emigraziorik ez, ezer ez, banan-banan hiltzea besterik ez ", defendatu du podcastean.

Aurrez ere egin izan ditu ministroak horrelako adierazpenak, eta NBEko Nazioarteko Justizia Auzitegian aurkeztu dituzte, Israelek Gazan duen "asmo genozidaren" ebidentzia gisa.

Ben Gvir bera Zisjordania okupatuko kolonoa da eta jarrera ultranazionalisten eta antiarabiarren inguruan eraiki du bere karrera politikoa. Segurtasun Nazionaleko ministro gisa, Israelgo Polizia eta kartzelak kontrolatzen ditu.

2022an Gobernura iritsi zenetik, israeldarren arma lizentzien kopuruak % 126 egin du gora.

2026ko maiatzean nazioartean seinalatua izan zen Israelek atxilotutako Sumud Flotilla Globaleko ekintzaileak umiliatu zituenean.

Frantziak sarrera debekatu zion.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X