Beroa nagusitu da arratsaldean, Bizkaiko eta Gipuzkoako barnealdean bereziki, eta abisu horia ezarriko dute bihar
16:00etan, Sodupe-Cadagua (Gueñes) 36 °C-ra iritsi da, Zizurkil 35,1 °C-ra eta Muxika 35,1 °C-ra, 13:00etan ikusitako balioak nabarmen gaindituta. Datozen egunei begira, bero egiten jarraituko duela iragarri du Euskalmetek, gutxienez, datorren asteazkenera arte.